Ainhoa Luz Ardanza: «Herriak herriarentzat egina da Gau Beltza»

  • Albistea entzun

Gero eta herri gehiagotan antolatzen dute Gau Beltza urriaren 31n. Euskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza ospakizun horretarako baliabideak eskaintzen.

Webgune bat ere sortu dute: gaubeltza.eus. Bertan eskaini du prestakuntza saio bat Topaguneko kultura teknikari Ainhoa Luz Ardanzak (Ermua, Bizkaia, 1981).

Gau Beltzari buruzko prestakuntza saio bat. Zer daukazue erakusteko edo zer dago ikasteko Gau Beltzari buruz?

Gau Beltzari buruzko prestakuntza beharra herrietatik datorkigu. Euskal Herriko gero eta herri gehiagok berreskuratu nahi dute ohitura hori eta baztertu nahi dute globalizazioak sortu duen Halloween jaia. Gure ohituretara bueltatu nahi dute, eta jai horri benetako izaera bat eman nahi diote.

Gau Beltza bat eta bakarra da?

Gau Beltzak badauka izaera bat: zabaldu eta partekatucloseBanatu.
. Herri bakoitzak bere izaera ematen dio, bere herrira egokitzen du. Herri horietan komunitate bat sortzen da jaiaren inguruan. Herriak herriarentzat egindako jaia da.

Zuen helburuetako bat ohitura zahar bat berrasmatzea da. Zer da berrasmatzea?

Herri bakoitzak bere Gau Beltza sortzen du, oinarri batetik: neguko festa bat izatea, dolucloseAtsekabea, bereziki norbaiten heriotzak sortzen duena.
a tratatzea eta jendearen beldurrak ateratzea.

Zuen esanetan, kultura propioak, iraungo badu, «sustraitutako adierazleak» behar ditu. Kasu honetan, zeintzuk dira? Ez da nahikoa haurrak mozorrotzea eta goxoki eske ibiltzea?

Balio batzuk daude. Halloween eskean oinarritzen da. Gau Beltzaren balio asko naturari, kontsumoari eta transmisioari lotuta daude. Naturari eta naturaren zikloei lotuta dago. Neguko produktuei garrantzia ematen zaie: kalabazak, sagarrak, intxaurrak, gaztainak... Azkenean, Gau Beltzaren inguruan lurra pixka bat lokartu egiten da. Gau Beltzak bultzatzen du mozorroak etxean ditugun gauzekin egitea, ez mozorroa erostea. Gau Beltza transmisioa ere bada, aitona-amonekin partekatzea. Aitona-amonei Gau Beltzari buruz galdetu beharko genieke; gauza asko ikasiko genituzke.

«Halloween eskean oinarritzen da. Gau Beltzaren balio asko naturari, kontsumoari eta transmisioari lotuta daude».

Ainhoa Luz Ardanza (Euskaltzaleen Topagunea)

Europan sortutako ohitura bat da, Euskal Herrian ere egiten zen, eta AEBek globalizatu dutelako bueltatu zaigu berriro. Tristea da? Globalizazioaren erakusle?

Tristea da gure ohiturak berriro hartu beharra, esateko herri bat garela.

Nola aurre egin dakioke urteetan kaleetan eta iruditerian lekua hartu duen Halloween jaiari?

Kostatu egiten da, baina badago kontzientzia bat.

Gau Beltza heriotzari lotuta dago. Hala ere, oso gutxi hitz egiten da heriotzari buruz. Tabua da?

Oraindik isiltasuna dago heriotzaren inguruan. Heriotza eta gure beldurrak ez ditugu modu naturalean kudeatzencloseZuzentzen.
. Gau Beltzak keinu bat egiten dio horri ere. Badaude herri batzuk Gau Beltzarekin heriotza lantzen dutenak.

«Heriotza eta gure beldurrak ez ditugu modu naturalean kudeatzen. Gau Beltzak keinu bat egiten dio horri ere».

Ainhoa Luz Ardanza (Euskaltzaleen Topagunea)

Gau Beltza festa bat da?

Festa baino gehiago, oroimena edo bizipenei buelta bat ematea.

Haurrak dira protagonista?

Ez du zertan. Herritar guztiek parte hartu dezakete, umeetatik hasi eta aitona-amonetaraino.

Jatorrizko artikuluak