Ainhoa Huizi Rodriguez: «Gizartean errotutako kultur fenomeno bat da K-popa»
K-popa, edo Koreako popa, Hego Korean sortutako musika genero bat eta kultur fenomeno bat da. Fenomenoa Euskal Herrian zabaldu da, besteak beste, Ainhoa Huizi Rodriguez (Gasteiz, 2002) dantzariari esker. Bere bizitzaren parte garrantzitsu bat bilakatu zaio, eta Euskal Herriko komunitatearekin lantzeko aukera dauka.
K-popa ez da jada Hego Korean ikusten dugun urruneko zerbait.
Argi dago mundura hedatu den zerbait dela. Nik 2017an ezagutu nuen K-pop kultura, lagun bati esker. Beti gustatu izan zait dantzatzea, eta horregatik erakarri ninduen hainbeste, koreografiak K-poparen parte garrantzitsua baitira. Jende mordoa ezagutu nuen hasieratik; beraz, handituz joan zen nire interesa: artista hegokorearren abestiak entzuten hasi nintzen, K-dramak ikusten [K-pop tematika nagusitzen den telesailak dira]... Iaz, azkenean, Hego Korea ezagutu nuen.
Espero zenuena aurkitu zenuen?
Unibertsitateagatik joan nintzen. Hego Koreara joan nintzenean, konturatu nintzen K-popa zerbait arrunta zela; idol-ak
[K-pop artistei deitzen zaie horrela] jende normala zirela ikusi nuen.
Izugarri gozatu nuen esperientzia, baina, hain hurbiletik ezagututa,
desmitifikatucloseMito izaera kendu.
ere egin nuen.
Musikan ez ezik, modan eta herri kulturan ere izan du eragina K-popak. Norberaren nortasunaren parte bihurtzen al da?
Bizitzaren
parte garrantzitsu bat hartzen du. Niri dantza gustatzen zait, baina
beste batzuei gehiago gustatzen zaie abestea, edo soilik estetikacloseItxura.
. Adar
asko dituen kultura bat da, eta aukera asko ematen dituena.
Gizartean errotutako kultur fenomeno bat da K-popa, eta fenomeno hori guztiz normala izan daiteke, eta eguneroko bizitzaren parte.
«Niri dantza gustatzen zait, baina beste batzuei gehiago gustatzen zaie abestea, edo soilik estetika».
Aurreiritziak ere piztu izan ditu. Fanatikoak, frikiak, arraroak... EstigmacloseTxartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarri edo lotsagarria.
sozialak eta mitoak dira guztiak?
Bai, noski. Bizitzaren beste parte bat da, beste musika mota bat da. Niri ere kostatzen zitzaidan lehen K-popa entzuten nuela esatea, baina ikasi nuen normal-normal hitz egin behar dela, guztiz. Orain, berdin zait gustatzen zaidala esatea edo jendeak dantzatzen ikustea; ez da ezer arraroa.
K-pop koreografiacloseDantza jakin baten pauso, mugimendu eta irudien multzoa.
lantzeko ikastaro bat eman berri duzu Gasteizen.
Koreografia konplexu eta sinkronizatuak dira, eta zuzeneko emanaldietan funtsezkoak dira, publikoari begira egindakoak. Halere, harritu egin ninduen klasera etorri zen jende gehienak 12 urte inguru izateak. K-poparen munduan barneratzeko modu bat da haientzat.
«Harritu egin ninduen klasera etorri zen jende gehienak 12 urte inguru izateak».
Kaleak ere zuenak dira?
Gasteizen eta Bilbon batez ere. Harreman oso ona daukagu, eta hazi egingo den zerbait da. Baina ez da etorkizuneko kontua: orain ere komunitate handia gara.