Ainhize Belar eskalatzaileak mugarri bat ezarri du, 9a+ graduko bide bat kateatuta

Eskalatzaile bizkaitarrak aspaldiko ametsa bete du, eta 'Iñi Ameriketan' bide historikoa eskalatu Baltzolako kobazuloan (Dima, Bizkaia). Bigarren euskal emakumea da 9a+ gradua gainditzen, Josune Bereziarturen ondoren, eta lehena bide hori eskalatzen.

Gauza handia egin du Ainhize Belarrek (Atxondo, Bizkaia, 2006) beste behin: Iñigo Basterrak ekipatu eta Rikar Otegik 2002an lehen aldiz eskalatutako Iñi Ameriketan bide historikoa (9a+) kateatu du 18 urterekin. Munduan bide hori eskalatzen duen lehen emakumea da Belar, eta eskalatu duten mutil bakanak ez dira nornahi: Rikar Otegi izan zen lehena (2002), Patxi Usobiaga bigarrena (2003), Adam Ondra txekiarra hirugarrena (2014) eta Iban Larrion laugarrena (2016). Kito. Belar izan da bosgarrena. Hasieran, Rikar Otegik, zuhurcloseZentzuz eta neurriz.
eta umil, 9a zailtasuna proposatu zuen bide horrentzat, baina Ondrak, bederatzigarren gradu horretan eskarmentu handiagoa izanik, esan zuen inolako zalantzarik gabe 9a+ graduko bidea zela, eta Larrionek berretsi egin zuen hori.


Ainhize Belarrek hilabeteak zeramatzan bidea probatzen. Udaberrian hainbat saiakeracloseEkinaldi.
egin zituen, baina ez zuen lortu eskalatzea. «Banekien proiektu hau gogorra egingo zitzaidala, bidea bera oso zaila delako, noski, eta horma lehor eta baldintza egokietan aurkitzea ez delako erraza», adierazi du bere sare sozialetan. Iñi Ameriketan bidearen mugimenduak lantzeko prozesu horretan, Baltzolan bertan beste pare bat bide gogor ere eskalatu zituen udaberrian: White zombie (8c) eta Ildonuska (8c/+). Baina Iñi Ameriketan zeukan kaskezurrean sartuta. «Hilabete hauetan hainbat saialdi egin ditut, eta ezin izan dut burutik kendu bidea. Azkenik, oporralditik bueltan probatu dudan bigarren egunean lortu dut kateraino iristea».

«Hilabete hauetan hainbat saialdi egin ditut, eta ezin izan dut burutik kendu bidea. Azkenik, oporralditik bueltan probatu dudan bigarren egunean lortu dut kateraino iristea».

Ainhize Belar (eskalatzailea)

Ainhize Belarren orain arteko biderik gogorrena Begi puntuan zen (9a), Etxaurin (Nafarroa), Ekaitz Maizek zabaldutako bide historikoa hori ere. Orain, harkaitz eskaladako munduko handienen artean sartu da eskalatzaile bizkaitarra.

9a+ gradu hori gainditu zuen lehen emakumea Josune Bereziartu izan zen, 2005ean Suitzako Saint Loup eskolan Bimbaluna bidea eskalatuta, eta, geroztik, dozena erdi emakume baino ez dira gai izan zailtasun horretako bideak eskalatzeko: Anak Verhoeven, Julia Chanourdie, Laura Rogora, Nolwen Berthier, Chaehyun Seo eta Michaela Kiersch. Gainera, Eiter, Verhoeven, Chanourdie eta Rogorak 9b zailtasuneko lerroak ere eskalatu dituzte. Hori da orain arteko sabaicloseMuga.
a kirol eskaladan.

Jatorrizko artikuluak