Ainara Agerre Lako: «Ez dugu nehor herrian errateko 'maskarada hola egin behar da'»
Urtarrilean herriz herri ibiliko da pagolarren maskarada; kauter taldearen buru izanen da Ainara Agerre Lako (Jutsi, Nafarroa Behera, 2001), Kabana Handiaren rolean. Lehen aldiz izanen da emazte bat kargu horretan.
Lehen aldia da pagolarrek maskarada bat emanen dutena. Zer dinamika duzue Pagolan azken urte hauetan?
Azken urteetako dinamika guztia pastoraletik [2019an] hasia da, Oskaxe Zolan herriko kultur elkartea sortu baitzen. Pastoralean dantzatu ahal izateko gazteak mugitu ginen, dantza eskola bat sortuz eta denak dantzan hutsetik hasiz, Pette eta Jakes Jaragoihenekin. Pastoralean sosacloseDirua.bildu zen, eta pentsatu genuen zer egiten ahal genuen herria oraino gehiago bultzatzeko: herriko elkarte ostatu baten ideia agertu zen, eta beste elkarte bat sortu zen herriko bost elkarteak biltzen dituena.
Dinamika
hori ez da sekula lasaitu, eta, beti-beti arituz, kronologia hori
errazki gertatu da. Ostatua sortu eta dantza eskolak atxikirikcloseLoturik.
, Oskaxe
Zolan elkarteak izena eman zuen maskarada egiteko 2024an. Gazteek
bagenekien bagenuela data hori helburu gisa.
Pagola bidegurutzean da, Amikuze (Nafarroa Behera), Oztibarre (Nafarroa Behera) eta Zuberoa artean.
Pette Basabürü pastorala izan baitzen 1982an, behin egin baitzen, ari zara Pagola Zuberoan dela. Gero beste pastoral bat egitea errazago zen, eta pastoralaren ondotik maskarada bati lotzea pixka bat errazago.
Maskarada
bati lotu behar balitz hutsetik hasiz, konplikatua litzateke erratea
Pagola legitimoa dela Zuberoako parte izateko edo. Baina usatuakcloseOhituak.
gara
bazter orotarik entzutea alde onak hartzen ditugula denetarik. Nik lau
urtez egin dut libertimendua Amikuzen, Oztibarren izan nintzen
ikastolan, eta Oztibarreko Egunean laguntzaile izan naiz... Batzuk
arras zuberotar sentitzen dira, besteak zuberotar eta amikuztar, batzuk
zuberotar eta oztibartar... baina gehienak zuberotar, halere.
«'Pette Basabürü' pastorala izan baitzen 1982an, behin egin baitzen, ari zara Pagola Zuberoan dela».
Zuena izanen da Pagolako lehen maskarada. Nola egiten da belaunaldiz belaunaldi transmisiorik izan ez delarik?
Ene
ustez, badu alde ona: ez dugu nehorcloseInor.
herrian errateko «maskarada hola
egin behar da», eta, orduan, gazteek gure artean hartzen ditugu
deliberoakcloseErabakiak.
, arruntcloseZeharo.
libre gara.
Erran nahi du kodeak hautsiko dituzuela?
Ez da gure helburua kodeak haustea. Bada ikusten duzun maskarada, bada imajinatzen duzuna, eta bada nahi duzun maskarada ere. Uste dut hiruren arteko zerbait sortuko dugula.
«Bada ikusten duzun maskarada, bada imajinatzen duzuna, eta bada nahi duzun maskarada ere. Uste dut hiruren arteko zerbait sortuko dugula».
Zuri KabanacloseBeltzen taldeko nagusia.
ren kargua eman dizute. Entzunen duzu lehen emaztea izanen zarela.
Entzuten dut jadanik. Karguak atera diren ber, neskak heldu ziren erratera bikaina zela, eta mutil batzuk ere bai. Entzun ditudan ohar txar edo arrunt positiboak ez zirenak mutikoek eginak ziren. Ez dut oraino ohar negatiborik ukan nesken partetik horri buruz. Kabana neska izatea ez zen gure erronka bat, ez dugu hori pentsatu. Baina, halere, horrek hainbeste polemika pizteak erakusten du badela problema zerbait Zuberoan.
Estonatzen closeHarritzen.
nau jendea estona dadin rolak osoki partekatu ahal
izateaz. Eskiulan izan zen emazteen maskarada bat, ene ustez erakusteko
bazela desoreka arazo bat maskaradetan, eta edozein gai dela edozein
kargu egiteko. Zuberoan bada arazo hori, ene ustez: pentsatzea zinezkocloseEgiazko.
berrikuntza dela hori gertatzea.
Ez zoaz bandera batekin plazara?
Ez, batere.
Ez naiz heldu kausa bat buru gibelean; heldu naiz ene lagunekin
maskarada bat emateko eta bizitzeko. Ni arituko naiz Kabana karguan,
beste batzuk andere izanen diren bezala, edo buhamecloseIjito.
, edo gathuzain...;
beste edozein kargu bezala.
Nola izaten ahal dira ohar negatiboak hasi aitzin ere?
Batzuek
erran dute ontsa zela neskak sartzea maskaradetan baina Kabanak mutiko
egon behar duela halere. Rol hori pixka bat gogor dela aldatzeko.
Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da. Hori lehen gauza,
predikucloseSermoi.
bat egitekotan behar da entzun, eta neska entzuten bada hobe
neska entzutea, besterik ez.
Presioa handia da?
Jendea hasten delarik
horri buruz hainbeste elekacloseHizketan.
, pentsatzen duzu jincloseEtorri.
en direlarik maskarada
ikustera kasu eginen diotela pasaia horri. Beraz, beharbada presio
handiagoa da, baina niri presioak ez dit on egiten, entseatzencloseSaiatzen.
naiz ez
anitz pentsatzen. Baina bai, beldurgarria da. Zuberoan bada pentsatzeko
manera elitista bat, halere: hobe da ona izatea; bestela, ez da
pasatzen. Eta berriak fite abian dira Zuberoan. Badakit jendea
mintzatuko dela, baina erran dezatela nahi dutena. Ahal dudan hoberena
eginen dut.
«Zuberoan bada pentsatzeko manera elitista bat: hobe da ona izatea; bestela, ez da pasatzen».
Euskalkian ere berritasuna ekarriko duzu.
Horrek
beldur handiagoa egiten dit, bai baitakit zuberotarra ez dudala ontsacloseOngi.
ematen. Pentsatzen dut paperarekin eta usatuz testuarekin errazago dela.
Pagolarrak gara, eta, bidegurutzean garenez, bortxaz euskalkietan ere
nahas-mahasa nabari da. Pagolan entzuten dugularik jendea zuberotarrez
mintzo, usu xuka ari dira, eta ez zuka. Xuka eta zuberotarra,
nahas-mahas bat da, eta hori da etxean entzun dugun lehen zuberotarra.
Enetako inportanteena euskaraz mintzatzea da: frantsesa baino ederrago
izanen da beti. Ahalaz zuberotarrez, eta, bestela, gure maneran.
Jatorrizko artikuluak
- Ainara Agerre Lako: «Ez dugu nehor herrian errateko 'maskarada hola egin behar da'» Joanes Etxebarria | |
- Urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra eginen ditu maskaradak Pagolak Leire Casamajou Elkegarai | |