AHTaren lotunea: Aralar zulatu ala Urbasa-Andiaren magalean eraiki

Hego Euskal Herriko hainbat erakundek, kolore politiko bereko batzuk tartean, euskal Y-a eta Nafarroako AHTa lotzeko bi aukerek zatituta daude oraindik. Eztabaida, baina, ez dago ingurumenean zentratua.

Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) edo Gasteiz. Horiek dira erakundeek mahaiaren gainean dituzten bi aukerak euskal Y-a eta Nafarroako AHTa lotzeko. Eta, aldi berean, alderdien eta aliantzencloseHelburu politikoekin eraturiko batasunen.
arteko ezberdintasunak azaleratzen ari direnak. Aukera bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu, baina gakoa da aukera bakoitzak mesede handiagoa egiten diola lurralde bati. Hori dela eta, ezberdintasunik handienak foru aldundien artean daude, Arabakoaren eta Gipuzkoakoaren artean bereziki.

Abiadura handiko trenak hamaika arazo izan eta sortu ditu hasieratik Hego Euskal Herrian, eta horietako bat lurraldetasunarena da. Erakunde askoren artean banatuta daude  eskumenacloseAhalmena.
k —Espainiako Gobernua, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak—, eta inoiz ere ez da planteatu Hego Euskal Herriarentzako zerbitzu handiko tren sare integralik. Euskal Y-a alde batetik egin da, eta Nafarroako AHTa beste alde batetik, eta, orain, erakundeek komeriak dituzte nondik lotu erabakitzeko.

Eztabaida nagusia zera da, gehienbat: aukera horiek bideragarriak ote diren eta ekonomiaren aldetik zer ondorio dituzten, baita aukera batak ala besteak lurraldeari zer ekarpencloseEmaitza. egingo liokeen ere. Ingurumen inpaktuaren eztabaida, baina, albo batera utzia dute. Euskal Herrian AHTaren aurka egin duten talde, elkarte eta norbanako gehienek horregatik salatu dute azpiegitura hain zuzen, Euskal Herriaren historiako azpiegitura proiekturik handienak —eta garestienak— duen inpaktuagatik.

Kimetz Munitxa izan zen AHTaren alternatiba izateko xedez idatzitako proiektu horietako baten egilea, 2022an. Beste bi ingeniarirekin batera onducloseEgin.
zuen proiektua, tren sozialaren aldeko hainbat elkarteren enkarguz.  Gaur egun erakundeek mahai gainean dituzten bi aukerek ingurumenean zer eragin izango lituzketen azaldu du Munitxak:

NONDIK NORAKOAK eta ABIADURA

Lotunea egiteko bi aukerak, Ezkio-Itsasokoa eta Gasteizkoa, bat datoz ezaugarri batean: bietan linea guztiz berria egingo dutela, hasieratik amaierara. Gasteizko aukerari V alternatiba deitzen zaio, eta Ezkio-Itsasokoari, berriz, H alternatiba. Erakundeek maneiatzencloseDarabiltzaten.
dituzten aukerak bi horiek badira ere, aukera gehiago zeuden, nahiz eta bi horiek egin duten aurrera soilik. Are gehiago, Munitxak azaldu duen moduan, aukeretako batek egungo burdinbideak modernizatzea planteatzen zuen, baina atzera bota zuten.

Ezkio-Itsasoko aukerak bidea azkartuko lieke Donostia eta Iruñea arteko bidaiariei, Gasteizko loturarekin alderatuta. Berdin Iruñea eta Bilbo arteko bidaiariei ere. Beste gauza batzuen artean, Gipuzkoako Foru Aldundiahorregatik egiten ari da horren alde. Kalkulu batzuen arabera, Iruñea eta Donostia arteko bidaia 26 minutu laburragoa izango litzateke Ezkio-Itsasotik, Sakanatik baino. Gasteizko bidetik, baina, Iruñea eta Gasteiz arteko bidea laburragoa izango litzateke.

Iruñea eta Donostia arteko bidaia 26 minutu laburragoa izango litzateke Ezkio-Itsasotik, Sakanatik baino. Gasteizko bidetik, baina, Iruñea eta Gasteiz arteko bidea laburragoa izango litzateke.
INGURUMEN INPAKTUA

Ezkio-Itsasokoak izango du inpakturik handiena ingurumenean. Guztira 29,5 kilometro egingo lituzke tuneletik, eta tunelik luzeena 21,2 kilometro luze izango litzateke, Aralar mendikatearen azpitik. «H aukerak, Ezkio-Itsasokoak, puntuazio kaskarragoa du bestearekin alderatuta, ingurumen inpaktu askoz handiagoak dituelako», azaldu du Munitxak. Aralarren kasua larria dela esan du, ipar isurialdearen eta hego isurialdearen arteko muga fisikoa delako: «Hondakindegiak daude, akuiferocloseUrez osatutako lur azpiko geruza.
en auzia dago... lur azpia hidrologikoki oso zona konplikatua da».

«Ezkio-Itsasoko lotunean hondakindegiak daude, akuiferoen auzia dago... lur azpia hidrologikoki oso zona konplikatua da».

Kimetz Munitxa (bide ingeniaria)

Gasteizko aukerarekin, berriz, trenak 5,7 kilometro egingo lituzke lurpean. V aukera, baina, ez dago ingurumen inpaktutik salbu. Munitxaren arabera, egungo burdinbidearekiko paraleloan eraikiko dute bide berria, angelu gutxiagoko trazadura zuzenagoarekin. Urbasa eta Andia mendilerroen magaletik joango da, «zubibide, lubaki closeZulo luze eta meharra, alde bietara ezponda utziz, lurrean egiten dena.
eta lan guztiekin, errekatxo guztiak moztuta».

KOSTUEN ZENBATEKOA

Aukera bakoitzak izango duen kostua da beste gakoetako bat. Euskal Herriaren historiako azpiegiturarik handiena da AHTa, baita garestiena ere. Eraikuntza epeak etengabe luzatzen ari dira, eta, horren ondorioz, baita kostuak handitzen ere. Munitxak euskal Y-aren datuak ekarri ditu gogora, eta iragarri lotuneari buruz egindako aurrekontuak garestiagoak izango direla: «Hasieran esan zuten euskal Y-a 4.100 milioi euroko kostatuko zela, eta, horrela jarraitzen badute, 15.000 milioi euroak gaindituko ditu. Hasieran esandakoa halako hiru baino gehiago da hori».

Ezkio-Itsasoko geltoki erdi amaitua, AHTaren burdinbideen ondoan. GOTZON ARANBURU / FOKU

Labur azalduta, Ezkio-Itsasoko aukerak besteak halako hiru baino gehiago balioko du. 2.060 milioi euro, 700 milioiren aldean.

Ezkio-Itsasoko aukerak besteak halako hiru baino gehiago balioko du. 2.060 milioi euro, 700 milioiren aldean.

Munitxak esan bezala, erakundeek mahai gainean dituzten H eta V alternatibek bide berriak egitea esan nahi dute, eta gehitu du batean ere ez dutela planteatu egun dauden trenbide konbentzionalcloseGaur egungo trenbide sarea.
ak modernizatzerik. Halere, gogorarazi du Europako Batasunak horretara behartzen duela: «Europako Batasunak agintzen du azpiegitura berriak egiten dituzunean tren konbentzionalaren azpiegitura zaharrak eguneratu behar dituzula. Hori ez da aipatu ere egiten proiektu guztian».

TREN SOZIALAREN ALTERNATIBA

Kapazitate handia izatea eta hiriburuen arteko bidaiak azkar egitea da AHTaren proiektuaren ardatza, baina azterketa askok diote euskal gizartearen %1ek soilik egin behar duela maiz hiriburuen arteko joan-etorria. Tarteko eskualdeetatik eskualdeetara, eskualde horietatik hiriburuetara edo hiriburuetatik eskualdetara joan behar dutenak askoz gehiago direla azaldu du Munitxak. Egin zuten tren sozialaren alternatiba horregatik zentratzen da egungo bideak modernizatzean.

Azterketa askok diote euskal gizartearen %1ek soilik egin behar duela maiz hiriburuen arteko joan-etorria.
Hala, azaldu du Sakanako trenaren trazadura closeIbilbidea.
jada nahiko zuzena dela, eta moldaketa txiki batzuekin abiadura azkartu ahal izango litzatekeela, baina tarteko geralekuak mantenduz eta berrituz. Izan ere, gaur egun Iruñea eta Gasteiz artean dauden geraleku asko itxita daude, eta baieztatu du horiek berriz martxan jarri eta sistema berrituz gero posible dela jende gehiagok aprobetxatzeko moduko tren sistema bat izatea.

Jatorrizko artikuluak