Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, musikazalea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil zen otsailaren 1ean. 78 urte zituen.
Arantzazun egin zen fraide; han ikasi zuen eguraldiari begiratzen, eta handik aritu zen irrati esatari Euskadi Irratian. Zabalak naturari begiratzeko zuen modua nabarmendu du Onintza Enbeitak iritzi artikulu honetan.
Arantzazu maite izan duzu: Arantzazuz maiteminduta bizi izan zara. Grinaz irakatsi zenigun eguraldia ez dela bakarrik satelitez ikusita ematen diguten hori. Zuretzat, eguraldia zen musker bat eguzkitan, edo behorren arrenak behe lainotan, edo saiek ze noranzko hartzen zuten haizetan, edo inurriak zulora ote doazen ekaitzaren usainetik ihesi, edo orbelak soinu desberdina ateratzen duela hezetasuna gordetzen duenean, edo ilargiak lurrari bakean uzteko esaten digula egun batzuetan. Inguratzen zintuena irakurtzeko gaitasuna izan duzu. Inork ulertu ezin genuen miresmenez begiratzen zenituen Oteizaren apostoluak urteen joanean. Gogoratzen dut nola erakutsi zenizkidan telefonoarekin egindako argazkiak: elurretan, iluntze gorrian, haizetan, eguerdiko eguzkitan, egun euritsuan... «Ez dira beti berdinak», esan zenidan. Konbentzitu egin ninduzun: nola ez, bada?
«Zuretzat, eguraldia zen musker bat eguzkitan, edo behorren arrenak behe lainotan, edo saiek ze noranzko hartzen zuten haizetan».
Gaurko meza ohi baino tristeagoa egingo zaie Arantzazura doazen fededunei: ez duzu organorik joko. Euskarazko komunikabideetan jarraitu zaitugunontzat arraroak izango dira urtaro aldaketak zure tenporencloseEliza katolikoan, urtaro bakoitzaren hasieran barau egiten zen hiru egunak (asteazkena, ostirala eta larunbata). Eguraldia iragartzeko aintzat hartzen dituzte zenbaitzuek. iragarpenik gabe. Ez dakit baserritar berrioi nork emango digun datorrenaren berri hain goxo, geurera ekarrita, geuk ulertzeko moduan. Mundua duela egun batzuk baino leku ankerragoacloseKrudelagoa. zait, Pello, zure goxotasunik gabe.
Jatorrizko artikuluak
- Agur, Pello Onintza Enbeita | |
- Pello Zabala hil da, 78 urterekin Mikel P. Ansa - Jon Ordoñez Garmendia | |