Behin-behineko emaitzen arabera, presidentegai errepublikanoak eskuratu ditu boto gehien, estatu erabakigarrietan gailendu da, eta bigarrenez izango da AEBetako presidente.
Donald Trumpek, Alderdi Errepublikanoko hautagaiak, erraz hartu dio aurrea Kamala Harris presidentegai demokratari, eta 270 ordezkarien langacloseMuga.
gainditu du. Duela lau urte Alderdi Demokrataren alde egin zuten sei estatuk Trumpen alde egin dute oraingoan.
Harrisek baino bost milioi boto gehiago lortu ditu guztira presidentegai errepublikanoak, eta boto emaileen %51ren babesa bereganatu du.
Harrisi dagokionez, ez ditu lortu irabazteko behar zituen adina babes. Are gehiago, 2016an Hillary Clinton presidentegai demokratarekin gertatu ez bezala, oraingoan Trump boz kopuruan ere nagusitu da. Boto batzuk zenbatzeko falta diren arren, aldea nabaria da bien artean. Harrisek baino bost milioi boto gehiago lortu ditu guztira presidentegai errepublikanoak, eta boto emaileen %51en babesa bereganatu du.
Duela lau urte izandako emaitzei erreparatuz gero, hainbat estatutan —irabazle izanik ere— indarra galdu dute demokratek. New Jerseyn, esaterako, Joe Biden ia hamasei punturen aldearekin galendu zitzaion Trumpi 2020an; Harrisek, ordea, zazpi punturen aldearekin irabaziko du behin behineko emaitzen arabera. Are gehiago, historikoki demokraten alde egin duten zenbait eremucloseLurralde.
k Alderdi Errepublikanoaren alde bozkatu dute; Miamin, esaterako.
Donald Trump: «Amerikarrek berriz hartu dute herrialdearen kontrola»
Hauteskundeen ostean, Lee Greenwooden God Bless the USA (Jainkoak bedeinka ditzala AEBak) abestiarekin igo zen oholtzara Donald Trump, ezustekorik ezean AEB Ameriketako Estatu Batuetako 47. presidentea izango dena. «Amerikarrek berriz hartu dute herrialdearen kontrola», adierazi zuen.
2016an ez bezala, badirudi Trumpek aurtengo bozetan ordezkarien gehiengoaz gain boto gehienak lortu dituela, eta hori nabarmendu zuen hitzaldian: «Herritarren maitasuna nabaritu dut». Alderdi Errepublikanoak ez ditu soilik presidentetzarako hauteskundeak irabazi: Senatuan gehiengoa berreskuratu du. Bi garaipen horien atzean «AEBek inoiz ikusi ez duten mugimendu politikorik handiena» dagoela iritzi dio Trumpek.
Trumpek kanpainan behin baino gehiagotan ohartarazi du presidentetza berreskuratuz gero migrazio politika zorrotzagoak ezarriko dituela, migratzaile andanacloseMordoa.
herrialdetik kanporatuz. Ideia hori ekarri zuen gogora berriro: «Legez kontra herrialdean sartu diren migratzaileak kanporatu behar ditugu migrazio legala sustatzeko».
«Legez kontra herrialdean sartu diren migratzaileak kanporatu behar ditugu migrazio legala sustatzeko».
Harrisen onarpena
Harris AEBetako historian bosgarren presidenteordea izan da karguan den bitartean presidentetzarako aurkeztu eta hauteskundeak galdu dituena. XX. mende hasieratik gaurdaino, soilik George H.W. Bushek lortu du presidenteorde izanda hauteskundeak irabaztea.
Emaitzak argitzen hasi orduko atera zen Trump jarraitzaileen aurrera. Harrisek, ostera, bertan behera utzi zuen hauteskunde gauean eman behar zuen hitzaldia, eta ez da jendaurrera atera bozen biharamunera arte [azaroaren 6a arte]. Emaitzak «nahi bezalakoak» izan ez badira ere, Harris prest agertu da Trumpi boterearen eskualdatze «baketsuan» laguntzeko. «Demokraziaren printzipio nagusia da: hauteskundeak galtzean, emaitzak onartu behar dira», adierazi du eta ziurtatu demokraziaren aldeko borrokan inoiz ez duela amore emancloseEtsi.
go.
«Demokraziaren printzipio nagusia da: hauteskundeak galtzean, emaitzak onartu behar dira».
Jatorrizko artikuluak
- Trump garaile, erabat Mikel Garcia Martikorena | |
- Donald Trump: «Amerikarrek berriz hartu dute herrialdearen kontrola» Mikel Garcia Martikorena | |