Adrian Martinez: «Skatean erori egin behar da ikasi ahal izateko»
Adrian Martinez (Gasteiz, 1986) Skate Eskola Vitoriako presidentea da. 12 urte zituenetik ari da skatean, baina bere pasioa ogibide bihurtzea erabaki zuen duela bost urte.
Zenbat irauten dizute patinatzeko erabiltzen dituzun zapatilek?
Niri asko [barrezka]. Hiru hilabete, gutxi gorabehera. Baina nik baino askoz gehiago patinatzen dutenei askoz gutxiago irauten diete. Normalean, astean bizpahiru aldiz patinatzen dut nik.
12 urterekin hasi zinen patinatzen.
Tenisean ibiltzen nintzen lehenago. Gogoan dut egun batean eskolara bidean gazte bat ikusi nuela skatean olliecloseSkatearekin mugimendu bat eginez lortzen den emaitza bisual bat. bat egiten eta zintarricloseErrepidea mugatzen duen harrizko lerroa.
bat saltatzen. Argi izan nuen ordutik: nik hori egin nahi nuen. Patinatzen hasi nintzen, eta skate xume bat erosi nuen horretarako. Ondoren, tenisa utzi nuenean, ia egunero patinatzen nuen.
Eta geroztik jarraitu duzu patinatzen?
Lesioen ondorioz gelditu behar izan dut askotan. 16 eta 18 urte bitartean ere ez nuen askorik patinatu, urte arraro samarrak izan baitziren niretzat. Halere, beste gauza batzuk egiten nituen arren, skatea beti zegoen hor, nirekin. Gero, 18 urterekin, Bilbora ikastera joan nintzenean, asko patinatu nuen berriro, eta harrezkero ez naiz gelditu.
Zer lesio izan dituzu? Lesio larriren bat?
Pila bat aldiz bihurritu ditut orkatilak. Bi aldiz operatu naute humeroacloseBesahezurra.
hausteagatik; sorbalda, ornoakcloseBizkarhezurra osatzen duten hezur irregularrak.
hautsi ditut... Halere, estatistikaren arabera, ez da beste kirol batzuk baino kaltegarriagoa; futbolaren azpitik dago. Baina skatean erori egin behar da ikasi ahal izateko.
«Bi aldiz operatu naute humeroa hausteagatik; sorbalda, ornoak hautsi ditut... Halere, estatistikaren arabera, ez da beste kirol batzuk baino kaltegarriagoa».
Zer nahiago duzu, parkeko skatea edo kalekoa?
Gu patinatzen hasi ginenean, San Martingo parkeko skate pista baino ez zegoen Gasteizen, eta han patinatzen zuten gu baino nagusiagoek. Halere, asko patinatzen zen kalean ere; nik eta nire lagunek kalean ikasi genuen. Oraindik ere kalean patinatzea gustatzen zait, baina denbora gehiago behar da horretarako.
Zer behar du leku batek han patinatu ahal izateko?
Edozein leku aprobetxa daiteke. Nik neuk uste dut lurra oso garrantzitsua dela. Parke on batek denetarik izan behar du; hasiberriak eta profesionalak gustura patinatzeko modukoa izan behar du.
Bost urte dira Gasteizko skate eskola ireki zenuenetik. Zergatik erabaki zenuen irekitzea?
Skatearekin zerikusirik ez zeukan lan bat uztea erabaki nuen. Denbora librea irabazi nuen, eta, patinatzeko klub hori aurretik geneukanez, eskolak ematen hastea erabaki nuen. Hasieratik oso harrera ona izan zuen, eta jende asko apuntatu zen. Ikusten dugu gazteek askoz azkarrago ikasten dutela patinatzen orain, lesio gutxiagorekin. Urte batean ikasten dute guk bost urtean ikasten genuena. Probatzea eta akatsak egitea zen gurea; egun, norbaitek gidatzen ditu gazteak, eta gauzak nola egin esaten die. Adin guztietako jendearentzat antolatzen ditugu klaseak.
«Ikusten dugu gazteek askoz azkarrago ikasten dutela patinatzen orain, lesio gutxiagorekin».
Skate jardunaldiak ere antolatzen dituzue.
Ez dira lehiaketak; skaterrok egiten ditugun topaketak dira. Arabako herrietara ere joaten gara skate erakustaldiak eta tailerrak egitera. Orain, esaterako, astebeteko udalekuak antolatu ditugu urtarrilean.
Ba al dago skate kulturarik Gasteizen?
Handia. Kluba hasi baino askoz lehenagotik, eta baita nik patina hartu baino lehenagotik ere. 70eko hamarkadan hasi zen. Baina bitxia da: lau skate parke izan arren, ez daukagu skate dendarik. Halere, mundu osoan ezagun bilakatu diren skaterrak ere baditugu Gasteizen.
Zer eman dizu skateak?
Skatea dena da niretzat. Skateari esker ezagutu ditut ia nire lagun guztiak. Saiatzea eta huts egitea da skatea: erori egiten zara, jaiki egiten zara, min hartzen duzu, berriro saiatzen zara... Bizitzarako eskola bat da. Lagun asko egiten dira bidaiatuz. Ez dut uste beste kiroletan halakorik gertatzen denik.
«Saiatzea eta huts egitea da skatea: erori egiten zara, jaiki egiten zara, min hartzen duzu, berriro saiatzen zara... Bizitzarako eskola bat da».
Jatorrizko artikuluak
- «Skatean erori egin behar da ikasi ahal izateko» Unai Etxenausia | |