Adimen artifizialari buruzko eztabaidaz
Agustin Markeida ekonomilariak adimen artifizialak sortzen dituen eztabaidagaiei buruz idatzi du iritzi artikulua. Izan ere, oso azkar garatzen ari den teknologia honek hainbat zalantza eta kezka eragin ditu. Era berean, aukera handiak eskain ditzakeela nabarmendu du Markeidak.
Duela sei hilabete, bi gutun sinatu ziren adimen artifizialaren (AI
ingelesez) teknologiari buruz. Arlo ezberdinetako pertsonaia nabarmenek
sinatu zituzten, horien artean AIren teknologiako enpresen zuzendari eta
zuzendari-ohiak eta Elon Musk (Teslaren jabea). Gutun horietan
teknologia honen bat-bateko garapenaz ohartarazten zuten. Harrigarria
izan zen: gutun batean, sei hilabeteko moratoriacloseLuzapena.
eskatzen zieten enpresa
sustatzaileei gertatzen ari zenaz hausnarketa bat bultzatzeko, eta
gobernuen erregulazioa eskatzen zuten.
Eskatutako hilabeteak pasatu berri dira, eta ez dago moratoria gertatu den sintomarik. Legegintzako eknbiderik ere ez da gauzatu, Europan hasitakoak, esaterako, askoz denbora gehiago beharko du eta. Bitartean, teknologia honi buruzko eztabaida ere ez da asko zabaldu.
«AIren teknologia hauek oso ekarpen-potentzial erakargarriak dituzte, eta beharrezkoak gaurko gizartearentzat eta datozen urteetakoarentzat».
Eta azkenengo hau garrantzitsua da, AIren teknologia hauek oso ekarpen-potentzial erakargarriak dituztelako, eta beharrezkoak —esango nuke— gaurko gizartearentzat eta datozen urteetakoarentzat. Adibidez:
· Arazo baten aurrean ezagutzen diren erantzun hoberenak modu masiboan aplikatzeko aukera ematen dute.
· Pertsonen gaitasunak zabaltzen dituzte, oso ezagutza zabala haien eskura jarriz, proposamen kontrastatuekin landua eta aplikagarria, eta, gero eta gehiago, fidagarria.
· Aurretik balio erantsiacloseEkoizpen prozesu batek ekoizpenean erabili diren lehengaiei gehitzen dion balio ekonomikoa.
ren
kudeaketatik urrun zeuden zerbitzu-jarduera askok produktibitatea
areagotzea ahalbidetzen dute. Gogoratu behar da produktibitatea dela
balio erantsia eta lan-sariak modu iraunkorrean hobetzeko modu zuzenena.
· Sektore askotan joko-arauak aldatuko dituzten berrikuntza eta jarduera sozial eta enpresarial berrien iturri dira, aurreko beste garapen kritikoekin gertatu zen bezala; Internetekin, esaterako. Horrek lanpostu berri asko sortuko ditu, eta horietako asko, desagertzen direnak baino kualifikatuagoak.
Kontrako argudioen artean, aipatutako idazkietan mehatxu aipagarri bat agertzen da: makina adimendunek, une jakin batean, singularity
izenez ezagutzen dena, gizakiena baino askoz ere handiagoa izango den
ahalmena garatuko lukete. Eta ez hori bakarrik, euren buruaz kontzientzia
ere hartuko lukete. Eta hori guztia gizakiaren aurka erabiliko lukete.
Hollywoodeko ekoiztetxeek euren filmetan maiz erakusten diguten
distopiacloseEtorkizun ilun eta ezkorra irudikatzen duen fikziozko kontaketa.
, leihatilan arrakasta handia lortuz.
«Adimen artifizialak ez du kontzientzia artifizialaren existentzia edo garapena aztertzen. Egiten duena hauxe da: prestakuntza egoki baten ondoren, giza jokabidea 'imitatzera' mugatzen da».
Baina honetaz benetan dakiguna zera da: munduan kezka piztu duen arren, adimen artifizialak ez duela kontzientzia artifizialaren existentzia edo garapena aztertzen. Egiten duena hauxe da: prestakuntza egoki baten ondoren, giza jokabidea imitatzera mugatzen da. Gero eta era sinesgarriagoa batean. Kontzientzia dirudi, baina ez da.
Bitartean, gehiago arduratzen naiz AIk ekartzen dituen gaitasun berrien mehatxu erreal eta nabariagoekin:
· Lanpostuen desagerpena eta eraldaketa. Produktibitatea handitu ahala, lanpostu asko desagertuko dira. Fabrikazio-robotek industria-lan asko ezabatu zituzten bezala, AI robot bezala dei ditzakegunek lepo zuri lan asko ezabatuko dituzte, eta geratzen diren gehienak eraldatu.
· Ezagutzaren eta boterearen kontzentrazio handiagoa. Garapen teknologiko berri hauek enpresa gutxitan kontzentratzen dute ezagutza, pertsona eta herrialde jakin batzuetan aberastasuna kontzentratzeko bidean beste urrats bat emanez. Enpresa hauek herrialde gutxitan daude, eta gainontzeko guztiak erabiltzaileak eta ordaintzaileak izango gara. Ameriketako beste teknologia-enpresa ezagun batzuek egin duten bezala.
«Garapen teknologiko berri hauek enpresa gutxitan kontzentratzen dute ezagutza, pertsona eta herrialde jakin batzuetan aberastasuna kontzentratzeko bidean beste urrats bat emanez».
· Arriskua eskubide moral eta pertsonaletan edo jabetza intelektualekoetan. Akats ugariagatik edo iruzur erraztasunagatik, edo erabaki delikatuak makina baten esku uzteagatik...
· Europa, galtzailea lasterketa honetan. Beste batzuetan gertatu den bezala, arriskua dago Europak bere enpresetan teknologia honi buruzko ezagutza aurreratua ez sortzeko eta beste batzuen menpe geratzeko: bere erabilera erosi beharko luke, garesti ordainduz.
· Gerrarako eta krimenerako tresna berria. Herrialdeen defentsa
sistemek eta erakunde kriminalek tresna berri eta indartsuak izango
dituzte euren helburuak lortzeko. Lehendik zeuzkaten gaitasunekin
uztartucloseBi gauza nolabait lotu.
ko dira (arma indartsuekin, eta manipulaziorako, iruzurrerako
sistema zibernetikoekin...) eta gizarteak erronka berriak izango ditu
aurre egiteko. Arrisku hau egon dadin, ez da beharrezkoa AIk kontzientzia hartzea eta gizakiaren aurka jartzea; gu geu gara, eta hau ez da aldatuko, gure mehatxu nagusia.
«Herrialdeen 'defentsa' sistemek eta erakunde kriminalek tresna berri eta indartsuak izango dituzte euren helburuak lortzeko».
Gizateriak bizirauteko erronka larriei aurre egiten die gaur egun
(klima, gainpopulazioa, desberdintasuna...). Bitartean, giza gaitasunak,
indibidualak eta kolektiboak, ez dira erronka horien dimentsiocloseHedadura.
aren
erritmoan eboluzionatu, eta, ondorioz, arazo garrantzitsuekin aurkitzen
gara (gerrak, goseteak, immigrazioa, erakunde demokratikoen
ahultzea...). Gizartearen arazoak konpontzeko AI erabiltzen dugun tresna
bat gehiago izan daiteke, guztiontzako konponbide justuagoak lortzeko
baldin bada batez ere. Espero dezagun legegileek, eta mundu
zientifiko-teknologikoak, beharko diren joko-arau berriak ezartzeari
laster helduko diotela, sei hilabete baino pixka bat gehiago behar
badute ere.
«Gizartearen arazoak konpontzeko erabiltzen dugun tresna bat gehiago izan daiteke, konponbide justuagoak lortzeko baldin bada batez ere».
Jatorrizko artikuluak
- Adimen artifizialari buruzko eztabaidaz Agustin Markaide | |