Adimen artifiziala eta algoritmoa, dena kontrolatzeko

Adimen artifiziala eta sare sozialetako algoritmoak hauteskundeetan ere erabili izan dira. Adituek ohartarazi dute erabiltzaileek ezin dituztela kontrolatu, eta gero eta zailagoa dela manipulazioak antzematea.

Aurten, 60 herrialdetan baino gehiagotan egingo dituzte hauteskundeak. Adimen artifizialak eta horri esker sortutako sare sozialetako algoritmoek sekulako indarra hartu dute azken urteotan jendearen botoa alde batera edo bestera bultzatzeko orduan. Enpresa eta alderdi politiko interesdunek makrodatuak baliatzen dituzte boto emaileen erabakietan eragiteko, zibererasoak egiteko, deepfakecloseGezurrezko eduki multimedia.
-ak sortzeko eta desinformazioa zabaltzeko. Baina nola egiten dute hori?

Ane Iturzaeta Agirre informatikari beasaindarrak Microsoft etxean egiten du lan; zehazki, enpresei eta sektore publikoari adimen artifiziala ezartzen laguntzen. Azaldu duenez, adimen artifizialaren funtzionamendua ez da oso ezberdina giza adimenaren aldean: «Giza trebetasunak makinetara edo sistemetara transferitzeacloseEskualdatzea.
da adimen artifiziala, hala nola ikusteko, entzuteko edo ulertzeko gaitasuna ematea; izatez, pertsonen berezko gaitasunak dira. Hala ere, argi eduki behar dugu adimen artifizialaren gaitasunak guztiz deshumanizatuak direla».

«Argi eduki behar dugu adimen artifizialaren gaitasunak guztiz deshumanizatuak direla».

Ane Iturzaeta Agirre (informatikaria)

Era berean, algoritmoa «demokratizatu» egin dela uste du Iturzaetak, eta horrek erraztu egin du erabiltzaileak jasotzen duen informazioa eta edukia pertsonalizatzea. Pertsonalizazio horrek onurak ekar ditzake, baina arriskuez ere ohartarazi du: «Algoritmoen atzean teknologia oso konplexua dago, baina haien oinarrizko funtzionamendua argia da: plataformekin zenbat eta elkarreragin handiagoa izan, orduan eta gehiago ikasten dute guri buruz, eta horrek aukera ematen die sistemei gure lehentasunak indartzeko eta zer ikusten dugun kontrolatzeko».

Enpresen kontrolpean

Enpresek dute kontrola, beraz. Humberto Bustinze Sola Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradun eta konputazioan eta adimen artifizialean adituak azpimarratu du adimen artifizialak aukera eman diela enpresei erabiltzaileen arreta modu eraginkorragoan nola erakarri aztertu eta modu berriak probatzeko. «Algoritmo sofistikatuen bidez, enpresek erabiltzaileen soslaicloseProfil.
zehatzak sortzen dituzte, eta horrek erraztu egiten du estrategiak sortzea gure arreta etengabe erakartzeko».

Hauteskundeetan ere baliatu izan dira adimen artifizialaren kontrolaz. Bustinzek azaldu du 2012an erabili zela lehenbizikoz adimen artifiziala, Obamaren kanpainan, «funtsezko boto emaileak identifikatzeko eta mezu pertsonalizatuak bidaltzeko, mezu elektronikoen bidez». 2016ko kanpainan, Trumpek Cambridge Analyticarekin lan egin zuen, eta enpresa horrek sare sozialetako datuak erabili zituen boto emaileen sektore espezifikoetan emozionalki eragiteko.

«Teknika horien funtsa ez da konbentzitze hutsa: iritziak moldatzen dituzte, informazio manipulatuaren eraginpean jarriz erabiltzaileak, behin eta berriz. Mezu pertsonalizatuen eta algoritmoaren kontrol sofistikatu horrek beste bide batera eraman dezake pertsonen ideologia», salatu du Bustinzek.

«Mezu pertsonalizatuen eta algoritmoaren kontrol sofistikatu horrek beste bide batera eraman dezake pertsonen ideologia».

Humberto Bustinze Sola (Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna)

Ameriketako Estatu Batuetako aurtengo presidentetzarako hauteskundeetan, eztabaidagai izan da sare sozialen eta halakoak kontrolatzen dituztenen eragina. Elon Musk enpresariak, X-ren jabeak (lehen Twitter), babes esplizitua eman zion Donald Trumpi. Babes hori ez zen hitzezkoa bakarrik izan.

Elon Musk enpresariak, X-ren jabeak (lehen Twitter), babes esplizitua eman zion Donald Trumpi. Babes hori ez zen hitzezkoa bakarrik izan.

Bustinzek argitu du Muskek «indargabetzeko» erosi zuela Twitter, «joera aurrerakoia» zuen plataformatzat zeukalako. Baina helburu «anbiziotsuago eta potentzialki problematikoago bat» baino ez zuen atzean: «Ekosistema kontrolatu bat sortu nahi zuen kontu eta mezu artifizialak estrategikoki erabili ahal izateko, hautatutako mezu, kanpaina eta albisteak zabaltzeko». Beraz, Muskek X kontrolatzeak berekin ekarri du «Trumpen aldeko zenbait mezu lehenesteacloseHobestea.
».

Ihes egiterik bai?

Ia ezinezkoa dirudi kontrol horretatik ihes egitea, gero eta sofistikatuagoak baitira erabiltzen diren erremintak eta algoritmoak. Hala eta guztiz ere, adimen artifizialaren erregulazioa eztabaidagai da oraindik. Esaterako, 2026an sartuko da indarrean Europako Batasuneko Adimen Artifizialaren Legea, helburu duena arrisku handiko teknologien erabilera mugatzea eta zenbait praktika debekatzea, hala nola portaeraren manipulazio kognitiboa.

«Europako enpresak zorrotzago erregulatuta egon arren, algoritmoen nolakotasuna ezkutua da, eta, askotan, oso zaila da zer lege aplika daitezkeen jakitea».

Ane Iturzaeta Agirre (informatikaria)

Adimen artifizialaren eta erabiltzaileen informazioaren erabilera arautzea erronka are konplexuagoa dela iritzi du Iturzaetak, batez ere enpresa globalei dagokienez: «Europako enpresak zorrotzago erregulatuta egon arren, algoritmoen nolakotasuna ezkutua da, eta, askotan, oso zaila da zer lege aplika daitezkeen jakitea». Izan ere, Iturzaetarentzat, arazo nagusia zera da, sistema horien jardunbidea ez dagoela begi bistan: «Plataformek algoritmoen atzean ezkuta ditzakete beren asmoak, eta horrek zaildu egiten du manipulazio praktikak detektatzea».

Bi adituak bat datoz: erabiltzailearentzat ia ezinezkoa da sare sozialetan edo plataforma digitaletan jasotzen duen informazioaren gaineko erabateko kontrola izatea. Iturzaetaren ustez, pertsonekin harreman zuzenak ezartzea da informazioaren manipulazioari aurre egiteko modurik onena, edukiak aukeratzen dituzten algoritmoen mende egon beharrean. Bestalde, Bustinzek argi dauka funtsezkoacloseOinarrizkoa.
dela prentsa eta halako bitarteko tradizionalak eta fidagarriak erabiltzen jarraitzea: «Funtsezkoa da kazetaritzaren printzipio sendoei jarraitzea eta errealitatearen ikuspegian oreka eta gogoeta handiagoa dakarten baliabideetara jotzea».

«Funtsezkoa da kazetaritzaren printzipio sendoei jarraitzea eta errealitatearen ikuspegian oreka eta gogoeta handiagoa dakarten baliabideetara jotzea».

Humberto Bustinze Sola (Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna)

Jatorrizko artikuluak