Abortatu nahi izanez gero muga isilpean pasatu behar zenekoa
Emakumeei abortatzen laguntzeko sare klandestino andana izan zen 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran. Errenteriako emakume talde batek Ipar Euskal Herrira eramaten zituen abortatu nahi zuten emakumeak, Miarritzeko klinika batera. Izan ere, Hego Euskal Herrian abortatzea legez kanpokoa zen urte haietan.
Emakumeei abortatzen laguntzen zien Errenteriako (Gipuzkoa) sare klandestinocloseLegearen edo agintearen isilean egiten dena.
bateko kide izan
ziren Arantxa Olañeta eta Asun Urbieta. Helburu argi batekin antolatu
zirela dio Urbietak: «Abortatu nahi
zuten emakumeek baldintza egokietan abortatzeko aukera izan zezaten
nahi genuen». Izan ere, Hego Euskal Herrian abortatzea legez kanpokoa zenez urte haietan, ama
izan nahi ez zuten emaztekicloseEmakume, andre.
ek beren burua arriskuan jartzen zuten
gehienetan.
«Abortatu nahi zuten emakumeek baldintza egokietan abortatzeko aukera izan zezaten nahi genuen».
Etxean abortatzeko hamaika teknika erabiltzen zituzten: perrexila, puntua egiteko orratzak edo arropa zintzilikatzeko pertxak baginatik sartzea, armairu batetik lurrera jauzi egitea, beren burua eskaileretan behera botatzea... Olañetak dio teknika horiek zein baino zein arriskutsuagoak zirela: «Zenbat emakume hil ote dira hori guztia egiteagatik, eta zenbati gelditu ote zaizkie bizitza guztirako ondorioak». Gogoratzen du, adibidez, sare klandestinoko kideetako bat erizaina zela, eta lanean zen egun batean Beasaingo (Gipuzkoa) gazte bat larrialdi zerbitzuetan agertu zela: abortatu nahian perrexila sartu, eta hura ez ateratzeagatik infekzio bat hartu zuen; 1978an gertatu zen, eta emakumea hil egin zen.
Beasaingo (Gipuzkoa) gazte bat larrialdi zerbitzuetan agertu zen: abortatu nahian perrexila sartu, eta hura ez ateratzeagatik infekzio bat hartu zuen; 1978an gertatu zen, eta emakumea hil egin zen.
Halakorik berriz gerta ez zedin, andereei informazioa ematen ahalegintzen ziren Errenteriako Emakumeen Taldeko kideak: antisorgailuek zertarako balio zuten azaltzen zieten, eta nola izan zitzaketen harreman sexualak haurdun gelditu gabe. Taldeko kideetako batek Ipar Euskal Herritik ekartzen zituen antisorgailuak, Miarritzetik (Lapurdi), han legezkoak baitziren. Bisita haietako batean du oinarria, hain zuzen, abortatzen laguntzeko sare klandestinoak. Urbieta: «Antisorgailuak ematen zizkigun medikuak esan zigun beste mota bateko laguntzaren bat beharko bagenu bera laguntzeko prest zegoela. Hori entzun bezain laster, sarea sortu genuen». Antolakunde hura herriko emakumeen talde nagusitik kanpo zegoen.
Klandestinoa zen heinean, ezin zituzten ohiko komunikazio bideak erabili emaztekiei beren lanaren berri emateko. Baina Urbietak erran du horrek ez zituela gelditu: «Arazoren bat zuten emakumeek imajinatzen zuten feministok laguntzen ahal geniela». Hala, abortatu nahi zutenek taldeko kideren batengana jotzen zuten.
Pasaportea, muga eta dirua
Pasaportea,
muga eta dirua. Horiek ziren klinikara iritsi ahal izateko gainditu
beharreko hiru erronkak. Abortatu nahi zutenek pasaportea behar zuten
Hegoaldetik Iparraldera pasatzeko: baldin bazuten, ez zegoen arazorik;
baina ez bazuten, inprobisatzea tokatzen zen, Olañetak azaldu duenez:
«Antza zuen beste emakume baten identifikazio dokumentua hartzen zuten,
eta ilea, betaurrekoak edo dena delakoak moldatuz, mugako polizia
engainatzen genuen mozorro horrekin». Muga pasatzea zen hurrengo
erronka, baina aisecloseErraz.
gainditzen zuten: «Bagenuen esaldi berezi bat:
'Levis praken eske goaz'. Garai hartan, guztiak joaten ginen beste
aldera prakak erostera, hemen ez zeudelako». Inoiz beldurtu ote zen
galdetuta, ezetz erantzun du Urbietak, barre artean: «Ez genuen ezer
eramaten, autoa miatu zezaketen, baina ez zuten ezer aurkituko».
Muga pasatzeko, sareko kideen autoak erabiltzen zituztela oroitu du Urbietak, eta bidaia bakoitzeko bi edo hiru neska eramaten zituztela: «Esaten genien norbait gehiago ekar zezaketela, gurekin bakarrik joan nahi ez bazuten». Olañeta izan zen Miarritzeko klinika hartara abortatzera joan ziren emakumeetako bat. Gogoratu du bera ezin izan zela lagunarekin joan, autoa beteta zegoelako. Egun berean egiten zuten joan-etorria, eta prozedurak garai hartako 30.000 pezetaren prezioa zuen, egungo 180 euro inguru. Andreak berak ordaindu zezakeen, eta, dirurik ez bazuen, sareak bere gain hartzen zituen gastuak.
Egun berean egiten zuten joan-etorria, eta prozedurak garai hartako 30.000 pezetaren prezioa zuen, egungo 180 euro inguru.
Sareak lagundu zituen emaztekien profilcloseSoslai.
ari dagokionez, ohikoa da
pentsatzea gehienak gazteak eta ezkongabeak zirela, baina Urbietak dio
denetarik zegoela. Gogoan du bat: «Ezkonduta zegoen, umetuta, eta 50
urte inguru zituen. 'Uste nuen menopausia zela, baina ez', esaten zuen.
Oso lotsatuta zegoen haurdun gelditzeagatik, baina, batez ere, jendeak
jakingo zuelako adin horretan larrua jotzen zuela. Sexuaren gaia tabua
zen».
«Emakumeetako bat ezkonduta zegoen, umetuta, eta 50 urte inguru zituen (...).Oso lotsatuta zegoen haurdun gelditzeagatik (...) jendeak jakingo zuelako adin horretan larrua jotzen zuela».
Guztira mila emakume inguru lagundu zituztela kalkulatu dute, baina, tartean, Miarritzeko medikuak abortuak egiteari utzi zion. Ez dute gogoratzen nola justifikatu zuen erabakia, baina Urbietak oroitzen du momenturen batean Frantziako Gobernuak debekatu egin ziela medikuei atzerriko andereen haurdunaldiak etetea. «Beste herrialdeetara joateko bidaiak antolatzen hasi ginen. Herbehereetan, adibidez, klinika oso on bat topatu genuen, tratu bikaina ematen zuena, baina bidaia luzeegia zen», dio Olañetak. Diru gehiago zutenak edo haurdunaldiko zortzi asteak gaindituak zituztenak, berriz, Londresera joaten ziren. Herbehereetan eta Londresen klinika bat baino gehiago zeudela diote, emakumeak oso ongi artatzeko gaitasuna zutelako. Urbieta: «Londresen, adibidez, langileek gaztelaniaz zekiten».
Jatorrizko artikuluak
- Baldintza duinak bertze aldean daudenean Isabel Jaurena | |
- Aitzindari bihurtutako emakume ezezagunak Olatz Silva Rodrigo | |
- «IRABAZI GENUEN» Maite Asensio Lozano | |