Abiatu da Artemis I misioa
NASAren helburua da bidaia bat antolatzea Ilargira, emakume baten zuzendaritzapean, 2024an. Aurretik, 'SLS' espaziontziaren eta 'Orion' ontziaren gaitasunak neurtu behar dituzte abiatu berri duten misioan. Hiru maniki bidali dituzte benetako astronautekin eginen diren misioetako informazioa biltzeko.
Aurreko lau saiakeretan ez zen posible izan —bitan arrazoi teknikoengatik izan zen, eta bertze bitan, arrazoi meteorologikoengatik—, baina bosgarrengoan bai: abiatu da NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziaren Artemis I misioa.
Azaroaren 16an aireratu da Orion ontzia, Euskal Herrian goizeko 7:48ak zirenean, aurreikusi baino 44 minutu beranduago. Aurreko orduetan atzemancloseHauteman, detektatu.
dako arazo batzuk konpondu behar izan dituzte aurretik.
Artemis misioaren helburua da Ilargira bidaia bat antolatzea, emakume baten zuzendaritzapean –tripulatutako bidaia 2024. urterako aurreikusita dago–. Baina, ibilaldi hori egin baino lehenago, SLS suziriaren eta Orion ontziaren gaitasunak neurtu behar dira, eta hori eginen du orain abiatu den misioak. Sei aste iraungo du.
Lehenbiziko saiakera horretan, hiru bidaiari doaz Orion ontzian, benetako astronautekin eginen diren misioetako informazioa biltzeko. Lehenbiziko bidaiaria Moonikin Campos izeneko maniki bat da, eta komandantearen lekuan dago. Hegaldian tripulazioak zer sentituko duen aztertzeko balioko du maniki horrek. Bertze bi eserlekuak Zohar eta Helga izeneko bi gorputz enborcloseSoina.
rek bete dituzte. Emakume heldu baten hezurrak, organoak eta ehun bigunak antzeratzen dituzten materialekin eginak daude. Zohar manikiak erradiazioaz babestuko duen elastiko bat darama, baina Helgak, ez. Ikerketa horren bidez, astronautek aurre egin behar dieten erradiazio mailen inguruko informazioa lortzea espero da.
Zohar manikiak erradiazioaz babestuko duen elastiko bat darama, baina Helgak ez. Ikerketa horren bidez, astronautek aurre egin behar dieten erradiazio mailen inguruko informazioa lortzea espero da.
Ilargira aurrena, eta Martera gero
NASAk zabaldutako informazioaren arabera, Orion ontzia propio diseinatuta dago astronautak espazio sakonera eramateko. Ontzi bakarra da hori egiteko gai dena, baita Ilargitik abiadura handian itzultzeko gai dena ere. Hiru elementuz osatuta dago: tripulazioaren modulua, non tripulazioa bizi den; zerbitzu modulua, zeinak indarra, propultsioa eta kontrol termikoa eskaintzen dituen; eta jaurtiketako ihes sistema, zeinak larrialdi egoera batean tripulazioa atera dezakeen.
Orion ontzia propio diseinatuta dago astronautak espazio sakonera eramateko. Ontzi bakarra da hori egiteko gai dena, baita Ilargitik abiadura handian itzultzeko gai dena ere.
SLS suziria, berriz, Orion ontzia Ilargira arriskurik gabe bidal dezakeen suziri bakarra da. 30 solairuko eraikin bat baino altuagoa da: 98 metro baino gehiago ditu. Gainera, eurite handiak jasateko prestatuta dagoela adierazi du NASAk, eta ateak ura ez sartzeko diseinatuta daudela. 136 kilometro orduko haizeak jasateko ere gai da.
Lehenbiziko aldia izanen da Ilargian egonaldi luze bat eginen dena. Bidaia horretan ikasitakoa hurrengo pausoa emateko erabiliko dute: Martera lehenbiziko astronautak bidaltzeko, zehazki.
Emakumeak, espazioan ere diskriminatuta
Artemis misioaren berezitasuna da emakumeek protagonismoa izanen dutela. Arlo horretan emakumeek diskriminazioa jasaten dutela frogatzen duten adibide andana closeUgari, asko.baitaude. 2019an, erraterako, espazio ibilaldi delako batean emakumez osaturiko talde batek aritu behar zuen, baina ez zen hala izan, emakumezkoentzako astronauta jantzi bat falta baitzen.
2019an, espazio ibilaldi delako batean emakumez osaturiko talde batek aritu behar zuen, baina ez zen hala izan, emakumezkoentzako astronauta jantzi bat falta baitzen.
2024rako aurreikusita dagoen misioan parte hartzeko, astronauten zerrenda bat argitaratu du NASAk. Honako hauek dira hautagai posibleak:
Kayla Barron. Sistemen Ingeniaritzako lizentziaduna da, Ameriketako Estatu Batuetako Ontzigintza Akademian. Astronauta izateko entrenamendua bi urtez egin du, baina oraindik ez da espaziora joan.
Christina Koch. Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Zientzietako lizentziaduna da, eta Ingeniaritza Elektrikoko Zientzietan maisutza du. Honako leku hauetan egin du lan: NASAn ingeniari elektriko gisa, Johns Hopkins Unibertsitatean, eta Antartikan eta Groenlandian ikerlari gisa.
Nicole A. Mann. Ingeniaritza Mekanikoen Zientzietako lizentziaduna da, eta maisutza bat du arlo berean. Itsas infanteriako teniente koronela da. 2013an NASAn lan egiteko hautatu bazuten ere, oraindik ez da espaziora joan.
Anne McClain. Ingeniaritza Mekanikoen/Aeronautikoen Zientziako lizentziaduna da, eta Ingeniaritza Aeroespazialen Zientzietan eta Nazioarteko Harremanen Zientzietan maisutzak ditu. Nazioarteko Espazio Estazioan hegaldi ingeniari izendatu berri dute.
Jessica Meir. Biologiako lizentziaduna da, Espazioko Ikasketen Zientzietako maisutza bat du, eta Itsas Biologiako doktoretza. Lockheed Martin ikergunean lan egiten du, eta Harvardeko Medikuntza Fakultatean irakasle laguntzaile gisa ere bai.
Jasmin Moghbeli. Ingeniaritza Aeroespazialeko Zientzietako lizentziaduna da, eta arlo berean maisutza bat du. Ameriketako Estatu Batuetako itsas armadako kide izan da, eta duela bost urtetik NASAko kide da.
Kate Rubins. Biologia Molekularren Zientzietako lizentziaduna da, eta Minbiziaren Biologiako doktoretza bat du. Astronauta lanetan hasi baino lehenago, baztangagatiko birusak kutsatzeko lehen eredua garatu zuen taldeko kide izan zen.
Jatorrizko artikuluak
- Bosgarren saiakeran, abiatu da Artemis I misioa Isabel Jaurena - Paulo Ostolaza | |