A
hizkia naiz. Nire ustez, hizki apalacloseXumea.
, hizki amultsua, hizki maitatua
bezain erabilia euskaldunen artean. Koldo Izagirrek, aspaldi batean,
poema mailara ere jaso ninduen nire xumean, nintzela hondora zihoan
itsasontzia, nintzela gailur elurtua, nintzela... beste mila gauza.
Gainera, ez naiz letra xextrazaleacloseEztabaidazalea.
izan, beste batzuk izan diren bezala.
Eta ez noa izenik ematera, ez bainaiz, zerbait izatekotan, salataria.
Baina orain haserre nago. Egongo ez naiz ba! Konturatu naiz gero eta jende gehiagok jaten nauela. Inongo arazorik gabe jan. Nire minak ez duela arrazoirik? Zoazte parke baten inguruetara eta jarri adi belarriak. Hainbat ama, aita, aitona, amona edo zaintzaile sumatuko duzue haurrari hizketan merienda orduan. Eta nagusiki, nagusiek, ni jaten naute. «Nahi duzu platano?», entzungo duzue behin eta berriz. «Nahi duzu yogur?». Umeek, jan dezaten, ni ezabatu beharra balute bezala!
«'Nahi duzu platano?', entzungo duzue behin eta berriz. 'Nahi duzu yogur?'. Umeek, jan dezaten, ni ezabatu beharra balute bezala!».
Min ematen
dit eta ez nigatik bakarrik. Ez naiz hain harroa. Ni kentzean azentuacloseHitz egitean, silaba jakin bati ezartzen zaion ahoskatze indar handiagoa.
aldatzen diote hitzari —platanoa plátano— eta gazteleratik euskarara
ekarritako hitzak gaztelera bihurtzen dira berriz ere automatikoki ni
falta banaiz. Edonon abia daiteke gainbehera. Erabilerari buruzko
txostenak egiten dituzten horiek bueltatxo bat eman beharko lukete
parkeetara...
«Gazteleratik euskarara ekarritako hitzak gaztelera bihurtzen dira berriz ere automatikoki ni falta banaiz».