
Hondamendi bat gertatuz gero 72 orduz bizirauteko oinarrizko gauzen zerrenda zein den zabaldu du Europako Batasunak, eta horiek etxean edukitzeko deia egin die herritarrei. Maialen Akizu bertsolari eta idazleak uste du dei hori beldurra zabaltzeko eta berrarmatzea justifikatzeko dela.
Badakizu propaganda politikoa dela, armen industriaren beste estrategia bat, eta halere alarma hotsak entzuten dituzu. Europar Batasunak 72 orduko larrialdi kita prestatzeko eskatu du. Zu ere erori zara jolasean, eta errepasatzen hasi zara ea zer dagoen izozkailuan, komuneko papera falta duzuela pentsatu eta Errigorako saskiak garaiz iristea desio duzu. Zer egingo zenuke 72 orduan? Gero analista jartzen zara, eta amorratucloseHaserretu., Trump Ukrainako gerra bukatu nahian zebilelako, NATO utzi nahi duelako, eta Europa sumatzen duzulako, kasu honetan, egoen xextracloseEztabaida.n. Eta oi gu hemen. Garcia Marquezen ipuin harekin oroitzen zara. Zerbait oso larria gertatuko da herri honetan izenburua du ipuinak, eta «autobetetzen den profeziacloseIragarkizunz» dihardu: denek zerbait larria gertatuko dela uste dute herrian, eta azkenean, zerbait oso larria gertatzen da. Inork ez du ezer egiten zerbait larria galarazteko, eta denek jokatzen dute horren arabera. Berrarmatu, eta berrarmatu delako berrarmatu, eta berrarmatu delako, segi berrarmatzen, eta tira eta punba, eta azkenean, zerbait oso larria gertatuko da. Edo ari da gertatzen. Beldurra libre dabil, eta lotu egin du.
«Denek zerbait larria gertatuko dela uste dute herrian, eta azkenean, zerbait oso larria gertatzen da. Inork ez du ezer egiten zerbait larria galarazteko, eta denek jokatzen dute horren arabera».
Jatorrizko artikuluak
-
72 ordu
Maialen Akizu |
|