2030erako nazioarteko uren %30 babestea adostu dute

  • 579 hitz
  • Albistea entzun

Ituna ez da oraindik indarrean sartuko, ordea, estatuek berretsi behar baitute, eta jarraian hura betearazteko neurriak hartu. Greenpeace gobernuz kanpoko erakundearen arabera, urtero 11 milioi kilometro koadro babestu beharko lirateke 2030erako helburua bete ahal izateko.

Zer babestu nahi da?

Estatuen eremu ekonomikoa amaitzen den tokian hasten dira nazioarteko urak; hau da, herrialde bakoitzaren kostaldetik 370 kilometro ingurura. Hortik aurrerako urak ez daude inongo herrialderen jurisdikziocloseGobernatzeko eta legeak betearazteko eremua.
pean. Kontua da nazioarteko urek osatzen dutela lurrazalaren ia erdia eta ozeanoen %60 inguru, eta, hala ere, orain arte ez da bertako baliabideen erabilera arautzeko ahaleginik egin, ez bada espezie jakin batzuk babesteko.

Ozeanoetako ekosistemek sortzen dute gizakiok behar dugun oxigenoaren erdia, eta klima aldaketa ere moteltzen dute, gizakiok sortzen dugun karbono dioxidoaren zati handi bat xurgatzen baitute. Baina bertako biodibertsitatea arriskuan da, kutsaduraren, gehiegizko arrantzaren eta klima aldaketaren ondorioz. Izan ere, gaur egun, nazioarteko uren %1 soilik dago babestuta.

Gaur egun, nazioarteko uren %1 soilik dago babestuta.

Zein da akordioaren jatorria?

Nazioarteko hitzarmena erdiestekocloseLortzeko.
ahalegina ez da oraingoa. NBEko kideek duela 17 urte hasi zituzten negoziazioak, nazioarteko uretan eremu babestuak sortu eta itsasoko biodibertsitatea bermatzeko. Nazioarteko erakundeak helburu argi bat jarri zuen elkarrizketa horietarako: 2030erako nazioarteko uren %30 babestea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ozeanoak babesteko aurreko hitzarmena duela 40 urte sinatu zuten, 1982an, eta, haren arabera, herrialde guztiek dute eskubidea nazioarteko uretan arrantzatu, nabigatu eta ikertzeko. Aldi hartan, ordea, ur horien %1 soilik babestu zen; ondorioz, eremu horietatik kanpo bizi diren espezieak galduz joan dira azken urteetan. Datu bat: Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasunaren azken ikerketen arabera, itsasoko espezieen %10 daude desagertzeko arriskuan.

Azken ikerketen arabera, itsasoko espezieen %10 daude desagertzeko arriskuan.

Zer arautu nahi dute?

Lehen aldiz jasotzen du nazioarteko uretan eremu babestuak sortzeko aukera. Besteak beste, itsasoko baliabide genetikoen kudeaketacloseAdministrazioa.
arautuko dute; izan ere, gero eta garrantzi handiagoa dute medikuntzarako edota elikadurarako. Horrez gain, babestu beharreko nazioarteko uren eremuak zehaztuko dituzte, eta horien kudeaketa adostu, 2030erako helburua bete ahal izateko.

Zenbait egitasmok itsasoan eragin dezaketen kaltea aldez aurretik neurtu beharko du nazioarteak; esaterako, energia berriztagarrietarako instalazioena, itsas meategiena edota itsaspeko kableak jartzearena. Horrekin batera, itsas teknologiak sortu eta garatzeko konpromisoa ere hartu dute estatu kideek, eta herrialdeen arteko elkarlana ere bultzatuko dute, ozeanoen babeserako.

Arrantzari ere jarri dizkiote mugak akordioan, baita itsasontziek egiten dituzten ibilbideei ere.

Itsasoan eragin dezaketen kaltea aldez aurretik neurtu beharko da; esaterako, energia berriztagarrietarako instalazioena, itsas meategiena edota itsaspeko kableak jartzearena.

Zein da azken helburua?

Estatuetako jurisdikzioetatik kanpo dauden urak babestea eta haien kudeaketa arautzea da azken helburua.

Zeintzuk izan dira oztopo nagusiak?

Baliabide genetikoak nola kudeatu eta haiek dakartzaten onurak nola banatu erabakitzea izan da zailena, baita itsas eremuen erabilera jasangarria bermatzeko ingurumen azterketak nola egin beharko liratekeen adostea ere.

Gaur egun, herrialde aberatsek baliabide gehiago bideratzen dituzte ikerketara, eta, ondorioz, baliabide genetiko gehiago ustiatzencloseEsplotatzen.
dituzte, herrialde pobreagoen kaltetan. Hala, garabidean dauden estatuek bermatu nahi izan dute ikerketa horien emaitzak partekatu egingo direla.

Egun, herrialde aberatsek baliabide gehiago bideratzen dituzte ikerketara, eta, ondorioz, baliabide genetiko gehiago ustiatzen dituzte, herrialde pobreagoen kaltetan.

Nahikoa da akordioa?

Hori baino gehiago nahiko lukete erakunde ekologistek eta zientzialariek, baina, hala ere, gehienek aitortu dute «historikoa» dela akordioa, urrats bat egin baita nazioarteko urak babesteko. Edonola ere, adituen arabera, arazo nagusia da gaur egun oraindik inork ez dakiela zenbateko aberastasun genetikoa dagoen itsasoan, eta, beraz, ia ezinezkoa da aurreikustea aberastasun hori nola banatuko den etorkizunean. «Goi mailako eta pantaila handiko telebista bat izan eta pantailan soilik lau edo bost pixel ikusteko gai izango bagina bezala da. Hori da ozeanoen gainean dugun jakintza. Nazioarteko uretan bizi diren 230.000 espezie ezagutzen ditugu, baina uste dugu bi milioi inguru daudela», azaldu dio BBC kateari Robert Blasiakek, Stockholmgoko Unibertsitateko ikertzaileak.

«Nazioarteko uretan bizi diren 230.000 espezie ezagutzen ditugu, baina uste dugu bi milioi inguru daudela».

Robert Blasiak (Stockholmgoko Unibertsitateko ikertzailea)


Jatorrizko artikuluak