Erregai fosiletatik at trantsizioa bideratzeko adostasuna

  • 845 hitz
  • Albistea entzun

Onartu dute COP28ko amaierako testua: ez du zehazki aipatzen erregai fosiletatik «ateratzea», baina «erregai fosiletatik kanpoko trantsizio bat» hastera deitu du.

Urrats historikotzat jo dute eragile batzuek, iritzita erregai fosilen amaieraren hasiera izango dela. Kontua da amaiera behar bezain azkar emango ote zaion.

Berrehun herrialdek akordioa onartu dute.

Lehen aldia da NBE Nazio Batuen Erakundeak klima larrialdiaren inguruan egindako goi bilera batean erregai fosilei buruzko adostasuna erdiestencloseLortzen.
dutena. Akordio «historikoa» dela adierazi du Sultan al-Jaber goi bilerako presidente eta Arabiar Emirerri Batuetako Industria ministroak. «Harro egon behar dugu arrakasta historikoaz, eta Arabiar Emirerri Batuak harro gaude hori lortzeko izan dugun eginkizunaz».

«Harro egon behar dugu arrakasta historikoaz, eta Arabiar Emirerri Batuak harro gaude hori lortzeko izan dugun eginkizunaz».

Sultan al-Jaber (Arabiar Emirerri Batuetako Industria ministroa)

Parisko Akordioari buruzko Balantze Globalaren testuak eragin du eztabaidarik handiena; bereziki, energiari buruzko atalak. Lehen aldiz, eztabaidak izan dira erregai fosiletatik irteteko beharraren inguruan, energia kontsumoaren %80 betetzen baitute, eta klima larrialdiaren eragile nagusiak baitira. Gorabehera handiak izan dira azken negoziazioetan, herrialde batzuk —petrolio ekoizleak eta, bereziki, Saudi Arabia— erregai fosiletatik irteteko kontzeptu horren aurka ageri zirelako.

Azken testuan jarritako esaldi honek ekarri du, azkenean, adostasuna: «Erregai fosiletatik kanpoko trantsizioa sistema energetikoetan, modu justu, berdinzale eta orekatuan». Ez du zehazki aipatu «erregai fosiletatik irtetea», baina anbizio handiko testu bat eskatzen zuten herrialdeak asecloseGogobete.
tzeko adinakoa izan da.


Akordioaren ardatz nagusiak:

Erregai fosilak

Erregai fosilen ustiapenacloseEsplotazioa.
da klima larrialdiaren eragile nagusia, eta, horregatik, estatu eta eragile ugarik ezinbestekotzat jo dute epe bat jartzea horien erabilera baztertzeko. Azken akordioak ez du jaso «erregai fosiletatik irtetea», baina gobernuek adostu dute «erregai fosiletatik kanpo trantsizio bat egitea sistema energetikoetan, modu justu, berdinzale eta orekatuan». 2050erako karbono neutraltasunacloseIsuritako berotegi gasak adina xurgatzea.
lortzeko.

Lehen aldia da COP bateko akordioan erregai fosilak murrizteko beharra espresuki aipatzen dena. Horregatik, urrats historikotzat jo dute eragile batzuek, iritzita erregai fosilen amaieraren hasiera izango dela. Kontua da amaiera behar bezain azkar emango ote zaion.

Bestalde, estatuek konpromisoa hartu dute erregai fosilen arloan diru publikoarekin egiten dituzten «inbertsio alferrikakoak» alboratzeko. Zehazki, «energia pobreziari edo bidezko trantsizio bati» erantzuten ez dioten inbertsioak amaitzea adostu dute.

Estatuek konpromisoa hartu dute diru publikoarekin egiten dituzten «inbertsio alferrikakoak» alboratzeko. Zehazki, «energia pobreziari edo bidezko trantsizio bati» erantzuten ez diotenak.

Energia berriztagarriak

Bultzada handia eman diete energia berriztagarriei COP28an. Akordioan aipatu dute beharrezkoa dela 2030erako mundu zabalean energia berriztagarrien potentzia hiru halakotzea eta energia eraginkortasunaren tasa orain halako bi izatea. Espero izatekoa da konpromiso argi horrek sektorera inbertsio gehiago erakartzea.

Ikatza

Petrolioa eta gasa ez bezala, ikatza bereziki aipatu dute testuan. Akordioan, baina, «murrizketarik gabe ustiatutako ikatza» aipatu dute soilik. Hau da, berotegi gasen isuriak gutxitzeko teknologiarik gabe ustiatzen dutena. Beraz, ñabardura horrek salbu uzten ditu teknologia horiek erabiltzen dituzten ikatz ustiapenak, eta horrek kezka ugari eragin die eragile askori. Kritikoek ohartarazi dute beharrezkoa dela zehaztea zer irizpideren arabera sailkatu daitezkeen erregai fosilen ustiapenak isuriak murrizten dituztenen artean —ingelesez, unabated fossil fuels—: isuriak %80 gutxitu behar dituzte? %60? %50? Muga ez dago zehaztuta.

Kritikoek ohartarazi dute beharrezkoa dela zehaztea zer irizpideren arabera sailkatu daitezkeen erregai fosilen ustiapenak isuriak murrizten dituztenen artean —ingelesez, unabated fossil fuels—.

Teknologia eztabaidagarriak

Erregai fosilei buruzko aipamenetan testuak «zirrikitu ugari» utzi dituela salatu dute  gobernuz kanpoko hainbat erakundek eta Pazifikoko estatuek. «Zirrikitu» horietako bat dira, hain justu, berotegi gasen isuriak apaltzeko closeMurrizteko, gutxitzeko.
teknologiak. Adibidez, karbonoa xurgatzeko eta biltzeko instalazioak eta CO2a gutxitzeko eta desagertzeko sistemak.

Ez da frogatu teknologia horiek nahikoa eraginkorrak direnik eskala handian erabili ahal izateko, nahiz eta finantzaketa oparoacloseUgaria.
jaso duten halakoak garatzeko. Teknologia horiei atea irekitzearen aurka agertu direnek ohartarazi dute indarrak desbideratzen direla horrela, berekin baitakar eraginkorrak direla frogatutako irtenbideak alde batera uztea.

Trantsiziorako erregaiak

Erregai fosilak murriztu ahala isuri gutxiko beste energia iturri batzuk sustatzekocloseBultzatzeko.
beharra aipatu dute akordioan. Alde horretatik, eskatu dute 2050erako potentzia nuklearra orain halako bi izan dadin lan egiteko. Hidrogenoa ekoizteko deia ere egin die gobernuei. Halaber, «trantsiziorako erregaiak» erabiltzeari atea irekita uzten zaie testuan, trantsizioan «energia segurtasuna» bermatzeko baliagarriak izan daitezkeela iritzita. Goi bileraren nondik norakoei erreparatu dieten gobernuz kanpoko erakundeek uste dute aipamen hori gas ekoizleentzako lasaigarri bat dela.

«Trantsiziorako erregaiak» erabiltzeari atea irekita uzten zaie testuan (...).  Gobernuz kanpoko erakundeek uste dute aipamen hori gas ekoizleentzako lasaigarri bat dela.

Isuriak

Testuan ez dute adierazi berotegi gasen isuriek goia jo behar dutenik 2025. urtea baino lehen, IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak beharrezkotzat jo badu ere Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzeko. Horren ordez, testuan esaten da isuriak %43 murriztu behar direla 2030erako —2019ko kantitateen aldean— eta %60 2035erako. Jaso dute karbono dioxidoaz bestelako berotegi gasen isuriak –eta, bereziki, metanoarenak– «azkar eta nabarmen» gutxitu behar direla 2030erako.

Testuan esaten da isuriak %43 murriztu behar direla 2030erako —2019ko kopuruen aldean— eta %60 2035erako.

Galeren eta Kalteen Funtsa

Urrats historikoa izan da herrialderik pobreenei klima hondamendien kalteengatik ordaina ematea helburu duen diru poltsa sortzea, baina zorroa betetzea falta da. Goi bilera amaituta, 710 milioi euro bildu dira. Hau da, garabideancloseGaratzeko bidean.
dauden estatuek urtero beharko duten kopurutik (370.000 milioi) oso urrun: %0,2 besterik ez. Justizia klimatikoaren aldeko eragileek salatu dute estatu aberatsek konpromiso handiagoa hartu behar dutela.

Egokitzapena

Klima aldaketaren kalteak mugatzeko eta energia trantsizioa gauzatzeko politiken norabidea zehazten duen dokumentu bat adostu dute, eta helburu eta epemuga orokor batzuk ezarri. Xehetasun are gutxiago lortu dute finantzaketaren alorrean, eta, zenbait elkartek salatu dutenez, lausotu egin dute aurreko zirriborro batzuetan diru ekarpenei buruz proposatutakoa. Azken zirriborroaren arabera, herrialde aberatsek epe luzeko finantzaketa eta teknologia eskuratzeko bidea erraztu behar zieten garabidean dauden estatuei. Akordioan, berriz, «nazioarteko laguntza» beharrezkoa dela adierazi dute.

Jatorrizko artikuluak