1.518 preso exekutatu zituzten iaz, azken hamarkadako gehien

  • 502 hitz

Laugarren urtez jarraian gora egin dute exekuzioek, eta Irani, Saudi Arabiari eta Iraki «dagokie» hori gehienbat, Amnesty Internationalen arabera. Zenbait agintarik «errepresioa ezartzeko» tresna gisa erabiltzen dutela salatu du.

AI Amnesty Internationalek urtean-urtean jasotzen ditu munduan egindako exekuzioak eta ezarritako heriotza zigorrak, eta, haren arabera, iaz 1.518 preso exekutatu zituzten, azken hamarkadako gehien. Ekialde Hurbileko hiru herrialderi dagozkie hamar heriotzatik bederatzi: Irani (%64; 972 exekuzio gutxienez), Saudi Arabiari (%22; 345 exekuzio) eta Iraki (%4; 63 exekuzio). Gobernuz kanpoko erakundeak erregistratutako exekuzioak inoiz baino herrialde gutxiagotan izanagatik ere —hamabostetan—, exekutatutakoen kopuruak gora egin zuen, laugarren urtez jarraian.

Exekuzioek «nabarmen» egin zuten gora iaz, AIk urteroko txostenean ohartarazi duenez, aurreko urtearekin alderatucloseKonparatu.z gero ia herena emendatucloseGehitu. baitziren —1.153 zenbatu zituzten 2023an—. Ekialde Hurbileko hiru herrialde horiei «dagokie» hori: Iranen, aurreko urtean baino %14 exekuzio gehiago egin zituzten; Saudi Arabian, aurreko urtean halako bi; Iraken, halako lau.

AIren ustez, «kezkagarria» da Irango exekuzioen goranzko joera, zeina drogen trafikoaren gaineko «politika oso zigortzaileak» onartu ostean hasi baitzen, 2021ean; Irango heriotzen erdiek baino gehiagok zerikusia zuten drogekin erlazionatutako delituekin. Agnes Callamard AIko idazkari nagusiak zehaztu duenez, 2024ko exekuzioen %42 «ilegalak» izan ziren, hain zuzen, drogekin zerikusia izan zutelako.

«Agintariei aurre egitera atrebitu zirenek izan zituzten zigorrik krudelenak»

Agnes Callamard (AIko idazkari nagusia)

Erakundeak azpimarratu du «segurtasunarekin edo terrorismoarekin lotutako delituengatik» heriotza zigorrera jo zutela hainbat herrialdetan ere, adibidez Saudi Arabian eta Iraken: lehenengoan, exekuzio gehienak «terrorismo delituengatik» edo droga kontuengatik izan ziren; Irakeko guztiak, berriz «terrorismo delituengatik». Camallardek, baina, gogoratu du heriotza zigorra «ahotsa altxatzeko ausardia» dutenen kontra erabili zutela, bereziki bi herrialde horietan: «Agintariei aurre egitera atrebitu zirenek izan zituzten zigorrik krudelenak».

Are, txostenean diotenez, zenbait gobernuk «errepresioa ezartzeko» erabili zuten heriotza zigorra, «gizarte eskubideen defendatzaileen, manifestarien, disidente closeNagusi den doktrina edo sistematik aldentzen dena.eta aurkari politikoen kontra bereziki». Kondenek «neurriz kanpoko eragina» izan zuten gutxiengo etnikocloseKulturaz eta hizkuntzaz batasun bat osatzen duten gizabanako multzoari dagokiona.etako eta erlijiosoetako kideengan, baita ingurune sozioekonomiko ahuletatik zetozenengan ere.


Txosteneko heriotzen guztizkoak, dena den, «partzialki» uzten ditu agerian herrialdeek egindako exekuzioak, eta AIk «gutxieneko» datuak besterik ez du jasotzen. Txinak ez du jakinarazten zenbat preso exekutatzen dituen, nahiz eta «eskuragarri dagoen informazioak aditzera ematen duen milaka pertsona heriotza zigorrera kondenatu eta exekutatzen dituztela», AIren arabera. Beste hainbat herrialdek ere «mugatu» egiten dute informazioa; hortaz, gobernuz kanpoko erakundeak ezin izan ditu zehaztu, esaterako, Ipar Korean eta Vietnamen egindako exekuzioen gutxieneko kopuru «sinesgarririk».

Gobernuz kanpoko erakundeak ezin izan ditu zehaztu, esaterako, Ipar Korean eta Vietnamen egindako exekuzioen gutxieneko kopuru «sinesgarririk».
Heriotza zigorrak behera

Herrialdeek ezarritako heriotza zigorrek, ordea, %14 egin zuten behera iaz: 2.087 erregistratu zituen AIk 46 herrialdetan —2023an 2.428 lagun kondenatu zituzten 52tan—. Zigorrei dagokienez, «gorabeherak» daude informazioa eskuratzeko orduan, eta horrek «zaildu egiten du urtez urteko konparazioak egitea». Urtea amaitzerako, behetik jota, 28.085 pertsona zeuden heriotza zigorrera kondenatuta, hamarretik lau, Asian eta Ozeanian (11.667 lagun). Hala eta guztiz ere, Asiako herrialde ugaritako datuak falta dira zenbaketa horretan, AIk gogoratu duenez: Egipto, Indonesia, Iran, Ipar Korea, Laos, Libia, Myanmar, Saudi Arabia, Siria eta Txina.

Amnesty Internationalek jaso duenez, Saudi Arabiak lepoa moztuta exekutatzen ditu presoak; urkatu egiten dituzte Egipton, Iraken, Iranen, Kuwaiten, Singapurren eta Sirian; tiroz hiltzen dituzte Afganistanen, Ipar Korean, Omanen, Somalian, Txinan eta Yemenen; eta injekzio hilgarri bidez Vietnamen, Txinan eta AEBetan —azken horretan nitrogeno bidezko asfixia closeItotasuna.ere erabiltzen dute—.

Jatorrizko artikuluak