Errusiak Ukraina inbaditu zuen egunean, ematen zuen Kievera eta Ukraina osora arazorik gabe eta denbora gutxian iritsiko zirela Errusiako tropak, baina ez da hala izan. Ehun egun joan dira otsailaren 24az geroztik, gerra luzatu egin da, eta ez du azkar bukatzeko itxurarik. Negoziazio bideak itota daude, gainera.
Kiev hartzea ezinezkotzat jota, Errusiak hegoaldean eta ekialdean lur gehiago okupatu nahian jarraitzen du, baina zailtasunak ditu. Lortu du hego-ekialdeko eremu zabalak okupatzea, halere, eta Krimeako penintsula lurrez lotu du Errusiarekin: Luhansk eta Kherson probintzia ia osoak eta Zaporizhiako zati bat hartu ditu —Errusiaren inbasioa, egunez egun—.
Ukrainako indarrek, berriz, Kieveko erasoa geldiarazi zuten, eta Kharkiven eta Khersonen lur zati batzuk berreskuratu dituzte azken asteetan. Baina beste fronteetan ez dute garaipen argirik izan, eta ez dute behar besteko indar militarrik agertu errusiarrak lur okupatuetatik botatzeko.
Kieveko porrota
Errusiako tropek aurrerabide azkar batzuk egin zituzten gerraren lehen astean, otsailaren 24tik martxoaren 2ra: Kieveko aldirietara iritsi ziren, 25 bat kilometrora, eta azpiegiturak bonbardatzeari ekin zioten. Indar ukrainarrek, baina, erresistentzia gogorra egin zieten.
Errusiako armadak egunero bonbardatu zuen hiriburua, baina ez zituen hegazkinak erabili, eta ez zuen erabateko erasoa jo Kieven. Analista militar batzuen ustez, iduri du espero zutela oposizio handirik gabe sartzea hiriburuan. Nolanahi ere, han lokaztu zen Moskuren aurrerabidea.
Ekialdean, berriz, Kharkiv gogor bonbardatzen hasi ziren lehen egunetik —Ukrainako hiri handienetan bigarrena da: 1,4 milioi biztanle gerra aurretik—. Eta hegoaldean, Melitopol eta Berdiansk okupatu zituzten, Krimeako base militarretatik abiatuta. Handik, Mariupolerako bidean jarri ziren, Azoveko itsasoko portuak kontrolatu nahian. Ukrainako portu handienetako bat eta altzairugintza zentro inportanteenetako bat zen Mariupol gerraren aurretik.
Hegoaldean, Melitopol eta Berdiansk okupatu zituzten errusiarrek, Krimeako base militarretatik abiatuta.
Krimeatik Khersonera ere abiatu ziren errusiarrak otsailaren 24an. Gerraren lehen astean hartu zuten hiria —280.000 biztanle gerra aurretik—. Itsaso Beltzeko portu nagusietako bat da Kherson, eta Odesara bidean jarraitzeko atea irekitzen zien errusiarrei. Handik, Mikolaivi eraso egiteko prestatu ziren —izen bereko probintziako hiriburua—; baina ukrainarren erantzunarekin topo egin zuten han ere.
Iparraldeko beste hiriak ere —Kharkiv, Sumi, Txernihiv...— ezin izan zituzten hartu errusiarrek, gogor bonbardatu arren. Horregatik, hiri handiak saihestu, eta errepidez Kievera aurreratzen saiatu ziren, baina ukrainarrek trabatu egin zieten bide hori.
Errepidez Kievera aurreratzen saiatu ziren, baina ukrainarrek trabatu egin zieten bide hori.
Aldiz, hegoaldean aurrerapen batzuk egin zituzten errusiarrek: Kherson probintzia osoa kontrolpean hartu zuten hirugarren asterako, eta Zaporizhiako probintzian sartu ziren, Kherson eta Donetsk lotu nahian. Martxoaren 4an Zaporizhiako planta nuklearra okupatu zuten, Europako handienetako bat —han ekoizten dute Ukrainako argindar guztiaren %20 inguru—. Luhansk probintzian ere bereganatu zituzten lur eremu zabalak, eta Itsaso Beltza blokeatu zuten, Ukrainara itsasoz hornigairik sar ez zedin.
Hegoaldean, kontrolpean hartuak zituen Kherson probintzia osoa, Luhanskeko zati handi bat, eta Zaporizhia eta Donetsekeko eremu zabalak, Krimearainoko lurrezko lotura bat segurtatuta. Eremu horretan, Mariupol zen errusiarren eskuetan erori ez zen hiri handi bakarra.
Martxoaren 21erako, hamar milioi ukrainarrek etxea abandonatua zuten, eta 3,4 milioi herrialdetik atereak ziren —euskal herritar guztiak adina—.
Martxoaren 21erako, hamar milioi ukrainarrek etxea abandonatua zuten, eta 3,4 milioi herrialdetik atereak ziren.
Erasoa berrantolatzen
Martxoaren 25ean, Errusiak eta Ukrainak Turkian egin behar zuten bileraren atarian, Kremlinek iragarri zuen Kieveko frontea utziko zuela, «gerraren lehen fasea» amaitutzat jota, eta handik aurrera Donbassko probintziak —Luhansk eta Donetsk— «askatzen» jarriko zuela indarra.
Indar errusiarrak Kiev inguruetatik alde eginak ziren, eta Butxa berreskuratu zuten indar ukrainarrek. Errusiak hilabeteko okupazioan egindako desmasiakcloseGehiegikeriak. agerian gelditu ziren: Butxako alkatearen arabera, 280 pertsonaren gorpuak agertu ziren inguruan. Salaketak pilatuz joan dira geroztik: horien arabera, soldadu errusiarrek mila lagun baino gehiago hil zituzten Kieveko aldirietanInguruan. okupatutako herrietan. Gerra krimenak egotzicloseLeporatu. dizkio Mendebaldeak Errusiari.
Butxa berreskuratu zuten indar ukrainarrek. Errusiak hilabeteko okupazioan egindako desmasiak agerian gelditu ziren.
Apirilaren 6rako, Errusiako tropak erabat erretiratuak ziren iparraldeko fronte guztietatik. Bidean minak ereinez joan ziren, ihesaldian denbora irabazteko. Ukrainako indarrek berreskuratu zituzten lur horiek, Kieven, Txernihiven eta Sumin.
Ukrainako armadak, bitartean, kontraeraso batzuk egiteko iniziatiba hartu zuen apiril hasieran, Mikolaiven adibidez. Hilaren 1ean, berriz, Errusiako lurretan sartu ziren helikopteroetan, eta erregai biltegi bat suntsitu zuten Belgoroden. Lehen aldia zen Ukrainak Errusiari bere lurretan eraso egiten ziona.
Ukrainak erregai biltegi bat suntsitu zuen Belgoroden. Lehen aldia zen Errusiari bere lurretan eraso egiten ziona.
Iheslarien zerrenda etenik gabe luzatuz zihoan, artean: apirilaren 18rako, bost milioi ukrainar atereak ziren herrialdetik.
Ekialdeko oldarraldia
Errusiak ohartarazi zuen «beste fase bat» hasi zuela gerrak apirilaren 18an. Ukraina ekialdean bonbardaketak egiten eta aireko erasoak ugaritzen hasi zen, eta hala jarraitu zuen hurrengo asteetan. Harrezkero, Khersonen eta Zaporizhian okupatutako lurrak babesten saiatzen ari da Mosku, defentsa lerroak eraikiz, eta, horrekin batera, Luhansk eta Donetsk probintzietan lur gehiago hartzen ere ahalegintzen ari da.
Maiatzeko lehen hamabostaldian, Kharkiv iparraldean herri batzuk berreskuratu zituzten indar ukrainarrek, eta errusiarrak mugara bultzatu zituzten. Kharkiv ekialdean, berriz, errusiarrek hartu dituzte herri batzuk.
Errusiarrek Sievierodonetsk eremua hartuko balute, Luhansk osoa haien esku legoke.
Errusiarrak, halere, Luhansken ari dira egiten ahalegin handiena. Oblast horren %90 inguru kontrolpean dute, eta han okupatu ez duten hiri handi bakarra setiatzencloseInguratzen, blokeatzen.
ahalegintzen ari dira maiatz hasieratik: Sievierodonetsk —100.000 biztanle gerra aurretik—. Errusiarrek eremu hori hartuko balute, Luhansk osoa haien esku legoke.
Maiatzaren 20an, bestalde, Mariupol osorik hartu zuten errusiazaleek, Azovstal altzairutegian babes hartu zuten azken soldadu ukrainarrak errenditu eta gero. Zaporizhia probintzian dago hiri hori. Errusiarrek ez dute eskualdeko hiriburua hartu, ezta probintziaren zati asko ere; baina eremu hori eta Kherson probintzia Moskuren agintepean jartzeko urratsak egiten ari dira: errubloa sartu dute, telekomunikazio zerbitzuak ezarri, administrazioa berregin eta agintariak izendatu... Bertan gelditzeko asmoa du Moskuk, eta, iturri batzuen arabera, lurralde horiek politikoki anexionatzeko ere prestatzen ari da.
Jatorrizko artikuluak
- Etsi-etsian luzatutako gerra Mikel P. Ansa | |