Gure gaiak
2006tik aurrera, 197/2006 doktrina ezartzen hasi zen Espainiako justizia zenbait presori, haien zigorrak luzatzeko. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, ordea, 2012an ebatzi zuen Ines del Rio presoaren eskubideak urratu zituela Espainiak, eta doktrina bertan behera uzteko eskatu zion. Martxoaren 20an aztertuko du Estrasburgok Espainiak jarritako helegitea.
2013-03-15
'Parot doktrina' bertan behera uztea eta neurri hori ezarri dieten presoak berehala askatzea galdegin dute Eusko Legebiltzarrean. PSE-EEk ebazpenaren aurka bozkatu du, eta ezinbestekotzat jo du ETAk armak uztea.
2013-03-13
Espainiako Barne ministroak ohartarazi du 'Parot doktrina' baliogabetzeak �alarma soziala� eragingo lukeela gizartean. Aro politiko berria aintzat ez hartzea egotzi dio Amaiurrek Jorge Fernandez Diazi.
2013-01-25
�Konponbiderako aukera zapuzteko� ahaleginean aritzea egotzi dio ezker abertzaleak Espainiari.
2012-10-05
Doktrina kentzeak �terroristarik handienak� libre uztea ekarriko duela argudiatu du Espainiak.
2012-09-21
Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu ostean, aurrerantzean zer egin erabakitzeko bildu dira epaileak. Urriaren 10ean bilduko dira berriz Auzitegiko 10 magistratuak, deliberatzeko.
2012-07-23
Iñaki Pujana Alberdi euskal presoari lehenago Gorenera jotzeko eskatu dio. Europako Auzitegiak uztailaren 10ean 197/2006 doktrinaz kontrako ebazpena eman zuenetik Konstituzionalak gaiari buruz hartutako lehen erabakia izan da.
2012-07-11
2012-03-30
Konstituzionalak 28 euskal presoren kasuak aztertu ditu, eta hiru baino ez ditu onartu, baldintza zorrotzekin.
2006-02-21
Euskal presoen espetxealdia ahalik eta gehien luzatzearren, espetxe onurak banaka aplikatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak, nahiz eta espetxe zigor guztiak 30 urteko bakar batean batzea ontzat jo duen.
BERRIA
Europako Giza Eskubideen Auzitegia
/ Michael Ivers, Mark Muller, Sudhanshu Swaroop
Europako Giza Eskubideen Auzitegia
Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.