Urte eta erdiko lanaren ostean, 'Marguello auziko' txostena onartu dute

Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordeak gehiengoz adostu du, baina plenora iritsi arte ez dute ezagutaraziko

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
1996 eta 2009 artean Osakidetzan izandako ustezko irregulartasunak aztertu dituen Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordeak azken txostena onartu du urte eta erdiko lanaren ondoren. Hala ere, Marguello izenarekin ezagun egin den auziari buruzko txostenaren edukia ez dute ezagutarazi, eta sekretupean mantenduko dute legebiltzarreko osoko bilkurak behin betiko onartu arte. Plenoa noiz egingo den ez dute jakinarazi, baina maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren izango da.

Osakidetzak Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko kalitate arduradunari lotutako enpresei emandako kontratuetan izandako ustezko irregulartasunak ikertu ditu legebiltzarreko lan taldeak urte eta erdi honetan, baita auziaren balizko ardura politikoak ere. Ikerketa 2009aren amaieran abiatu zuten, eta, besteak beste, batzordean deklaratu dute Marguellok berak, Gabriel Inclan Osasun sailburu ohiak eta Rafael Bengoa egungo sailburuak.

Astearteko bileran, atzera bota zuten EAJk aurkeztutako txosten alternatiboa, eta atzo onartu egin zuten txosten proposamena testuari gehitu zaizkion zuzenketa partzialekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.