Tubos Reunidosek zorra berriz finantzatuko du

2019ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
AMURRIO. Apirilean, PwC auditoreak zalantzan jarri zuen Amurrioko Tubos Reunidos enpresaren iraupena, 351 milioi euroko zorra epean ordaintzeko arazoak zituelako —ehunka langile lanaldi murriztuarekin daude urte hasieratik—. Bada, Arabako tutugilearen batzarrak atzo onetsi zuen zorra berriz finantzatzeko bankuekin adostutako akordioa. Konpainiak azaldu du itunari esker negozio plana garatu ahal izango duela. Berriz finantzatzeko, hiru zatitan banatu dute zorra: lehen zatia zor amortizagarria izango da (90 milioi euro), eta gainontzekoa (168 milioi) zor bihurgarria; horrez gain, konpainiak bermatua izango du 92 milioi euroko lerro zirkulatzailea. Tubos Reunidosek galerekin hasi du urtea, baina zuzendaritzak egoera hobetzeko itxaropena du, petrolioa garestitzen ari delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.