Ertzaintzak maiatzean hustu zuen Gasteizko Talka espazio feminista okupatua, eta bost kide epaitzekoak ziren atzo. Azkenean, ordea, epaiketa atzeratu egin zuten, Talkako kideen hitzetan, salatzaileak ez duelako zitaziorik jaso. Halere, arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, «errepresioa salatzeko eta Talkaren eta auzoaren defentsan». BERRIAri azaldutakoaren arabera, oraindik ez dakite noiz epaituko dituzten.
Irudia. Gasteiz
Talkaren aurkako epaiketa, atzeratuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu