Oposizioa Iruñeko hitzaldi feminista kentzearen kontra

2020ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Iruñeko Udalak bertan behera utzi zuen emakumeen sexualitateari buruz Paola Damonti ikerlari feministak Emakumeen Etxean gaur ematekoa zuen hitzaldia, ez zela «egokia» iritzita.

Atzo, adierazpen bateratu bat aurkeztu zuten EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen Iruñeko udal taldeek. Bertan, debekua kritikatu dute, eta eskatu dute hitzaldia «lehengo baldintza beretan» egitea eta hizlariari barkamena eskatzea.

Haserre agertu dira Navarra Sumak hartutako erabakiarekin, eta «gaitzespen irmoa» egin dute. «Zentsura antidemokratikoa da, eta adierazpen askatasuna, berdintasunaren inguruko legedia eta udaleko ordenantza urratzen ditu», ziurtatu dute. Gainera, «gainbehera sektarioa eta autoritarioa» salatu dute, eta udal gobernuari egotzi diote erakundeak «alderdikeriaz» erabili dituela. Era berean, nabarmendu dute erabaki horren bidez «kolektiboen askatasunean» sartzen direla, eta «irizpide politikoa» berdintasunenaren inguruan lan egiten duten pertsonen «irizpide teknikoaren» gainetik jartzen dela.

Nafarroako Astelehen Lilak talde feminista «harrituta» dago, eta esan du ez dutela onartzen adierazpen askatasuna kentzeko egin duten saiakera hori, ezta berdintasunaren eta profesionalen aurkako «zentsura» ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.