NUPen kudeatzaile izanen da Pello Irujo NIEko lehendakaria

2015eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Gobernu taldea prest du Alfonso Karlosenak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak. Orain hiru aste egin zituzten bozak, eta botoen %71 lortu zituen Karlosenak. Julio Lafuente errektorearekin aritua da. Haren beste bi errektoreorde arituko dira talde berrian: Manuel Rampun—ekonomia arloan— eta Eloisa Ramirez —hedapenekoan—.

Berritasun nagusia, ordea, kudeatzailearen postuan egingo du Karlosenak: Pello Irujo proposatu du kargurako. NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria da Irujo 2013 bukaeratik. NUPeko kudeatzaile izendatzen dutenean NIEko lehendakaritzari eusteko asmoa duela azaldu dio BERRIAri. Kontuan izatekoa da lehendakariarena ez dela soldatapeko postua. Ordezkaritzako kargua da.

Hauek ere arituko dira errektore taldean: Ramon Gonzalo, Carmen Jaren, Cristina Baiona, Hugo Lopez eta Ines Olaizola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.