Hizkuntza eskubideak jomugan

Nafarroako 200dik gora eragilek bat egin dute euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestuarekin

Euskalgintzaren Kontseiluak dei egin die alderdi politikoei «ofizialtasunaren eskaria aintzat har dezaten»

Ofizialtasunaren aldeko eta zonifikazioaren aurkako elkarretaratzea, Mañerun (Nafarroa). IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2023ko apirilaren 20a
17:19
Entzun

Ofizialtasunaren auzia agenda politikoan nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Iazko abenduan, Nafarroako Euskararen Legearen 36. urteurrenaren karira, kanpaina bat abiatu zuen, hizkuntzaren inguruan «konplizitateak handitzeko» eta euskara herrialde osoan ofizial izan dadila eskatzeko. Lau hilabete geroago, inoiz baino urrunago heldu da ofizialtasunaren aldeko aldarria, herrialde osoko 206 gizarte eragilek bat egin baitute Kontseiluaren adierazpenarekin. Gaur aurkeztu dute agiria, Iruñean, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean.

Euskararen sustapenean ez ezik askotariko alorretan jarduten diren eragile ugarik sinatu dute manifestua; Nafarroako eremu guztietakoak, mendialdekoak nahiz Erriberakoak. «Oso gutxitan gurutzatzen garen berrehundik gora eragile gara, kasu askotan elkarren berri izan gabe», adierazi dute. Beste gai askotan ez, baina euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko aldarrian egin dute bat, «milaka biztanlek lurralde osoan herritartasuna berdintasunez, bazterkeriarik gabe, bizitzeko aukera izan dezatela galdegiteko».

Ulergaitza deritzote herritarren eskubideak «eremuaren araberakoak» izateari: «Lekunberritik Iruñera doanak nola ulertuko du 30 kilometroko ibilbidean aurrera egin ahala eskubideak galduz joatea? Beste edozein eskubiderekin ulerkaitza dena nola gerta daiteke milaka herritarren hizkuntza eskubideekin?».

Ofizialtasuna, «ateak zabaltzeko giltza»

Izan ere, ofizialtasun estatusa eta hizkuntz eskubideen aintzatespena hizkuntzari ez, «herritarrei» dagozkiela nabarmendu dute eragileek: «Ez gara gauza abstraktuez ari, baizik eta milaka lagunen eguneroko hautu eta bizitzetan eragina duten kuestioez». Seme-alabak euskaraz berdintasunean matrikulatzeko eskubidea aipatu dute horren adibidetzat. Funtsean, Euskalgintzaren Kontseiluarekin bat eginiko eragileek adierazi dute ofizialtasunak ez diola inori eskubiderik kentzen; aitzitik, eskubideak aitortu egiten dituela: «Ofizialtasuna ez baita ateak ixteko giltza bat, ateak zabaltzekoa baizik».

Hori dela eta, hauteskunde garaia baliatu nahi du Kontseiluak, Nafarroako Parlamentua osatuko duten alderdiei dei egiteko: «Eskatzen diegu ofizialtasunaren eskaria har dezatela aintzat, jar dezatela beren ildo, egitasmo eta jardunbideen erdigunean. Ekar dezatela berdintasuna Nafarroara». Eskaera hori aurrez aurre helaraziko diete talde parlamentarioei, datozen egunetan bilera sorta bat abiatuko baitu erakundeak.

SINATZAILEAK

Hauek dira ofizialtasunaren aldeko adierazpena sinatu duten 206 gizarte eragileak.

AISIALDIA
El Cierzo Peña
Errotaberri Elkartea
Festagiro
Irrintzi Peña
Iruñeko Algara - Bullicio Pamplones
Iruñeko Peñen Federazioa
La Cueva Lezea Peña
La Única Peña
SDRC Alegría de Iruña KKAE
Tafallako Txoznak
Zizurko Jai Batzordea

ARRAZAKERIA - MIGRAZIOA
Africa United Navarra
Asociación Simón Bolívar Navarra
Asocolon Colombianos en Navarra
Colectivo El Salvador Elkartasuna
Mugarik Gabe Nafarroa

EKOLOGISMOA
AHT Gelditu! Nafarroa
Extintion Rebelion
Sustrai Erakuntza Fundazioa

EKONOMIA
Deierriko Kontsumo Taldea
Etxalarko Herriko Ostatua
Geltoki Elkarte Mikrokooperatiba
Iratiko Ekoizpenak
Ondalan Elkarte Mikrokooperatiba

ESKUBIDE SOZIALAK
Eskubide Sozialen Karta
Gizakia Herritar Fundazioa - Paris 365
Haritu
Mugitu
Nafarroako Ekologistak Martxan
Plataforma Social de Barañain
Sare

EUSKALGINTZA
Administrazioa Euskaraz Taldea
Bi Haizetara
EMUN
Euskal Herrian Euskaraz - EHE
Euskaltzaleon Topagunea
Euskararen Defentsarako Sarea
Euskararen Lagunak
Garean
Irantzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
Irurtzungo Aizpea Euskara Taldea
Karrikaluze
Kebenko Uskararen Aldeko Elkartea
Mendabiako Euskara Taldea
Nafarroako Ikastolen Elkartea - NIE
Pikuxar Euskal Txokoa
Udako Euskal Unibertsitatea – UEU

FEMINISMOA – LGTBI
Asociación Mujeres El Cotarro
Bilgune Feminista
EHGAM Nafarroa
Astelehen Lilak Nafarroa
Martxoak 8 Plataforma

GAZTEAK
Andosilla Herriko Gazteak
AZGM Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimendua
Azkoiengo Gazte Asanblada
Ernai
Errotxapeko Gazte Asanblada
Gazten Euskaltzaleen Sarea
Gazteok Bai
Herri Sanferminak
Ikama
Larraungo Hazia
Nafarroako Neska* Gazteak
NUPeko Euskara Taldea
Rebeldia Navarra

HEDABIDEAK
Euskalerria Irratia
TOKIKOM
Xaloa Telebista
Hekimen

HELDUEN EUSKALDUNTZEA
Arrigarai Euskaltegia
Elortzibarko Gau Eskola
Nafarroako AEK
Nafarroako IKA
Noaingo Gau Eskola
Ultzama-Larraungo Euskaltegia

HEZKUNTZA
Alaitxo Guraso Elkartea
Alaitz Ikastetxea
Andra Mari Ikastola
Aralar Musika Eskola
Argia
Argia Ikastola
Barañaingo Haur Eskola
Baztan Ikastola
Biurdanako Guraso Elkartea
Eraiki Guraso Elkartea
Erbinude Elkartea
Erentzun Ikastola
Garces de los Fayos Ikastola
Hegoalde Ikastolako Guraso Elkartea
Hezibidea Guraso Ekartea
Ibaialde Ikastola
Ibarberri Eskola
Iñigo Aritza Ikastola
Jaso Ikastola
Labiaga Ikastola
Mugarri Guraso Elkartea
Paz de Ziganda Ikastola
San Fermin Ikastola
Sortzen Elkartea
Sortzen Gurasoak
Tantirumairu Ikastola
Zangozako Ikastola
Zumedia Guraso Elkartea

HIRUGARREN ADINA
Lizarrako Pentsionistak Martxan
Barañaingo Larrain Adinekoen Elkartea
Nafarroako Pentsionistak Martxan

KIROLA
Antsoain Herri Kirol Taldea
Berriozar Kirol Elkartea
Club Deportivo Navarra - Nafarroa Kirol Elkartea
Club Deportivo Umore Ona
Hiru Herri Mendi Taldea
Josi Climber Mendi Taldea
Lagun Artea Kirol Elkartea
Peña Pelotazale San Sebastian
Uharteko Eskubaloi Taldea
Unión Tutera Futbol Taldea

KULTURA
Aburrecalles Txaranga
Afu
Aita Hilario Olazaran Txistulari Taldea
Arizkun Rock
Asociación Cultural Deyo
Asociación Euskararen Lagunak
Atarapana
Atarrabiako Gaiteroak
Atarrabiako Txistulariak
Axular Kultur Elkartea
Baizera!
Barañaingo Bertso Eskola
Barañaingo Euskal Kantak
Barañaingo Jauzi Taldea
Barañaingo Trikitilariak
Bastardix
Bizkarra Banda
Broken Brothers Brass Band
Burutik
Butaca 78 Eserlekua
Chill Mafia
Duguna Dantza Taldea
EDH Kolektiboa
El Punto Gunea
Erentzun Fundazioa
Erriberriko Txistulariak
Euskaldunon Biltokia
Gaiteros de Tudela - Tuterako Gaiteroak
Garaño Elkartea
Gartxot Elkartea
Gora Lerin Kultur Elkartea
Goxua'n Salsa
Gure Hizkuntza Elkartea
Haizea Elkartea
Herdoil
Ibil Bedi
Igela Argitaletxea
Iruinkokoa
Irunberriko Txaranga
Iruñeko Gazte Orkestra - Joven Orquesta de Pamplona
Jaiak Txaranga
Kinbonbo Brass Band
La Bota Elkartea
Laba Sarea
Lauarin Dantza Taldea
Lodosa Bizirik
Lurpekariak
Malatxo Txaranga
Manvcodiata Antzez-sorkuntza
Nafar Ateneoa
Nafarroa Aurrera Elkartea
Nafarroako Bertsozale Elkartea
Nafarroako Euskarazko Irakurleen Taldeak
Naxker
Omen Kolektiboa
Ondare Kultur Taldea
Oteitzako Arrano Kultur Elkartea
Pello Pezetxea Kultur Gunea
Skabidean
Teatrolari
The Guilty Brigade
Ttipi-Ttapa Fundazioa
Tuterako Alde Zaharreko Paloteadoa
Txalaparta Argitaletxea
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Uharteko Kantuz Taldea
Uharteko Txalaparta Taldea
Zaldiko Maldiko Elkartea
Zidakos Txaranga

MEMORIA
Areka Elkartea
Basilio Lacort Elkartea
Euskal Memoria
Erreniegako Hilobiak
Noaingo Bataila Elkartea
Erriberri Memoriaren alde
SF78 Gogoan
Orreaga Fundazioa

SINDIKATUAK
ELA Sindikatua
ESK Sindikatua
HIRU Sindikatua
LAB Sindikatua
Steilas Sindikatua

BESTELAKO SEKTOREAK
Boga-Boga Produkzioak
Altaffaylla
Merindad fundazioa
Gerrarik Ez Plataforma Nafarroa
Herri Eliza
KEM - MOC Nafarroa
Larraun Bizi Ekimena
Zuberrieta Elkartea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.