Moto gidari bat hil da Hondarribian

Moto batek eta bi autok izan dute istripua, N-638 errepidean.

jakes goikoetxea
2024ko uztailaren 5a
13:30
Entzun

Moto gidari batek istripua izan du gaur 11:10ean N-638 errepidean, Hondarribian (Gipuzkoa). Motoa gidatzen zuen gizona hil egin da, istripuan egindako zaurien ondorioz. Amute auzoaren sarreran gertatu da istripua, motoaren eta bi autoren artean. Larrialdi zerbitzuek istripua izandako lekuan bertan artatu dute moto gidaria, baina bertan hil da. Istripuaren arrazoia ikertzen ari da Ertzaintza. Errepidea moztu egin dute.

Iragan igandean 21 urteko emakume bat hil zen moto istripuz, N-1 errepidean, Villabonan (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.