'Marguello auzia' epaitzen hasteko agindu du epaileak
Bilboko epaitegi batek Marguello auziaren epaiketa hasteko agindu zuen atzo. 2006an Osakidetzako kontratu batzuk adjudikatzerakoan irregulartasunak egitea leporatzen diete lau laguni: Jose Carlos Marguello Gurutzetako ospitaleko kalitate zuzendari zenari, Maria Nieves Fernandez bazkideari, Rafael Cerdan Osasun sailburuorde zenari, eta Jose Ramon Elorriaga Osasun zuzendari zenari —Juan Jose Ibarretxe zen lehendakari orduan, eta Gabriel Inclan Osasun sailburu—. Prebarikazioa, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, administrazio publikoaren aurkako iruzurra eta funtzionarioei debekatutako ekintzak egitea leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu