IRUÑEA. Kasedako hilketa hirukoitzari buruzko epaiketaren bigarren saioa egin zuten atzo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, eta hiru auzipetuek Juan Carlos J.J. eta haren bi semeak, Juan Carlos eta Emilio epailearen aurrean deklaratu zuten lehen aldiz. Aita izan zen hitza hartzen lehena, eta krimena egin izana aitortu zuen. Azaldu zuen bere alabak tratu txarrak jasotzen zituela, eta hura senarrarengandik aldentzeko asmoz joan zirela Kasedara. «Horregatik hasi zen liskarra». Gaineratu zuen beste bi akusatuek «hilketarekin zerikusirik ez» zutela izan, eta autoan eskopeta kargatuak zeramatzatela, «egun batzuk lehenago ehizan» aritu zirelako.
Akusatuen ostean, hitza hartu zuen biktimen anaia eta seme Julian Jimenezek. Lekuko gisara deklaratu zuen Jimenezek, eta Juan Carlos J.J.-ren bertsioa ukatu. Haren esanetan, hiru akusatuek parte hartu zuten hilketan: «Emilio semeak hartu zuen eskopeta, eta aitari eman zion, eta beste semeak esan zion tiro egiteko».
Kasedako hilketa bere gain hartu du akusatu batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu