Gizon bat atxilotu dute Errenterian, bi emakumeri ukituak egitea egotzita

Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea, Getxon, artxiboko argazki batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea, Getxon, artxiboko argazki batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2024ko uztailaren 25a
18:45
Entzun

24 urteko gizon bat atxilotu dute Errenterian (Gipuzkoa), sexu erasoa egotzita. Bi emakumeri ukituak egitea leporatzen diote, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Jaietan dira herri horretan.

Ostegun goiz honetan izan dira gertakariak, autobus geltoki batean. Bi emakumek laguntza eskatu diote Poliziari, ukituak pairatu zituztela salatuta. Agenteek ustezko egilea identifikatu eta atxilotu dute. 

Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du gertatutakoa salatzeko, ostegun honetan, 20:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.