Dani Maeztu. Aralarreko koordinatzaileordea eta legebiltzarkidea

«Ezkerretik formula bateratua aurkezteko aukera dugu orain»

Maezturen arabera, Aralarren sorrerako ildo politikoarekin «koherentea» da alderdiak ia aho batez babestu izana ezkerreko indar subiranistekin batera aurkeztea. Desadostasunak ez direla ideologikoak dio.

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Edurne Begiristain.
Gasteiz
2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Joan den larunbatean Gasteizen egindako batzarrean Aralarreko militanteek ia erabateko babesa eman zioten ezkerreko indar subiranistekin aliantza estrategikoa egiteari. Erabaki horrek, baina, desadostasunak eragin ditu alderdi barruan. Aralar zatitzeko arriskua dagoela ukatu du Dani Maeztu alderdiko koordinatzaileorde eta legebiltzarkideak (Durango, 1974).

Ezkerreko abertzaleen koalizioari %93,8ko babesa eman diote Aralarreko militanteek. Zer azterketa egiten duzu?

Larunbateko batzarra ibilbideoso baten azken-aurreko pausoa izan da. Urrian Derion egindako batzarrean erabaki genuen koherenteak izan behar genuela guresorrerako ildo politikoarekin; alegia, Aralar ez zen sortu alderdi politiko hegemonikoa izateko bere esparru politikoan, baizik eta ezker abertzale zabal eta ahalik eta pluralena lortzeko. Derioko Batzarrean erabaki genuen zubiak egitea esparru bateratu hori lortzeko, eta, aldi berean, hauteskundeetara Amaiurrenbarruan joateko. Erabaki horrek hainbat desadostasun sortu zituenez, gure militantziak batzar bat egiteko eskatu zuen, diferentziak eztabaidatzeko. Egin dugu, eta emaitza ezaguna da: azaroan %70ek babestu zutena orain %94k babestu dute. Bidean batzuk geratu diren moduan, lehen zalantzan zeuden beste batzuk batu egin dira.

Zein faktorek eragin dute aliantza estrategikoaren aldeko babes horihanditzen?

ETAk indarkeria uzteko erabakiahartu aurretik zalantzan zeuden hainbat pertsonak babestu egin dute, orain, Aralarren bidea. Badaude beste batzuk, ordea, bidean geratu direnak, ez dutenak bat egin apustu horrekin, pentsatzen dutelako ezker abertzale ofizialak oraindik bide bat egiteko duela giza eskubideen arloan. Horiek erabaki zuten batzarrera ez joatea. Alderdia utzi egin dute gutxi batzuek, nahiz eta oihartzun mediatikoa handia izan den.

Beraz, ideologikoak baino gehiago, taktikoak izan dira barne desadostasunak.

Desadostasunak ez dira ideologikoak, eta ez lukete izan behar. Hain zuzen, Aralarrek beti oso zintzo jokatu du bere ildo politikoarekin. Koherenteak eta zintzoak baldin bagara eman dugun mezuarekin, desadostasunak ezin dira ideologikoak izan, beti esan dugulako ezkerrekoa eta abertzalea den esparru horretan egingo dugula politika, espazio hori ahalik eta zabalena eta pluralena izateko asmoz. Kontua da hamar urteko jardun politikoan uegon beahr duela garai bat non pentsatu beharra dagoen zertarako sortu zen Aralar eta zertarako gauden hemen. Zerk batzen gaituen pentsatzen hasteko garaia da, ikusten dugulako orain posible dela eraikitzen hastea. Orain arte, jarduera armatua dela-eta arazoak izan ditugu ezkerreko alternatiba abertzalea osatzeko, egituratzeko eta posible egiteko. Baina orain, oztopo nagusi hori desegin egin da, eta heldu da garaia alternatiba hori osatuz joateko. Herriak ere hori nahi duela adierazi du Amaiurren bitartez.

Desadostasun horiek zailtasunak sortu dituzte alderdi barruan?

Aurrez aurreko handiagoa eragin duten egoerak bizi izan ditugu alderdian; adibidez, Ezker Batuarekin koalizioan joatea erabaki genuenean, askori zaila egiten zitzaien erabaki hori ulertzea. Baina eztabaida horrek kanporabegira ez zuen hainbesteko oihartzunik izan. Oraingo honetan, baina, ezker abertzaleaz ari gara, eta horrek komunikabide batzuetan oihartzun handia du, dela morboagatik, dela osatzen ari den alternatiba horri kalte egiteagatik. Eztabaida, noski, egon badago, hori ez dugusekula ezkutatu, baina ez da komunikabideetan agertu den tamainakoa.

Aralar zatitzeko arriskurik, beraz, ez duzu ikusten.

Zatitu ahal izateko, arazo ideologiko bat izan beharko luke, baina Aralarren ez dago beste joera ideologiko bat sortzeko arriskurik. Aralarren barruan egon izan dira eztabaida ideologikoak, baina ez orain. Hutsegite politikoa izango litzateke Aralar zatitzea, batez ere, gizarteak saritu egin digulako elkarlanerako egiten ari garen ahalegina.

Denbora kontua da sektore kritikoa gehiengoaren jarreretara hurbiltzea, ala desadostasunak sakonagoak dira?

Azken kongresutik hona babes handiagoa lortu badugu, gehiago hurbilduko direlako izan da. Beste batzuk ez dira etorriko, baina zalantzak dituztenek ere babestuko dute Aralarren erabakia.

Joan den larunbateko batzarrean ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta ABrekin akordio estrategiko nazional bat egiteko negoziazioetan hastea adostu zenuten. Aralarrentzat hauteskunde aliantzak baino garrantzi handiagoa du akordio hori lortzeak?

Ezin ukatuko dugu alderdi politikook hauteskunde emaitzetatik bizi garela, eta politika hauteskundeen arabera ulertzen dela.Baina hauteskunde deialditik harago, guretzat garrantzitsuena da oinarri ideologiko batzuk finkatzea. Aralarrek betidanik defenditu du ezkerreko formula abertzale bakarrak egon behar duela, ahalik eta pluralena; baina horretarako, ezinbestekoa da ildo edo zutabe ideologiko batzuk ezartzea. Hau da, ez gara alderdi batzuekin elkartuko, hauteskundeetan emaitza jakin batzuk lortu nahi ditugulako bakarrik, bestelako eredu sozioekonomiko bat posible dela partekatzen dugulako baizik. Indar handiagoa izango dugu gizartearen aurrean mezu bera partekatzen badugu, eta ezbakarrik hauteskundeetara elkarrekin aurkezten bagara. Hori posible baldin bada, hauteskundeetan ere bere isla izan beharko du, noski. Ez dugu elkarlana hasi hauteskunde emaitza batzuk lortzeko, baizik eta alternatiba sozioekonomikoa aurkezteko eta ezkerretik formula politiko bateratua aurkezteko aukera dagoelako. Hauteskundeetatik harago doan eskaintza da.

Negoziazioak hasi dituzue gainerako alderdiekin?

Bai, horretan gabiltza. Amaiurren inguruan sortutako dinamika baliatuta, akordio estrategikoa lantzen ari gara Euskal Herri osorako. Laster jakinaraziko dugu zertan ari garen. Ezkerrekoak eta subiranistak diren Euskal Herriko alderdi guztiekin ari gara lanean.

Sektore abertzale eta independentistek hauteskundeei begira, zein duzue erronka nagusia? Jaurlaritzara iristea?

Ezkerrekoak eta abertzaleak garenok argi dugu Jaurlaritzara iristea izan behar duela erronka, ez boterea bera lortzeagatik, baizik eta bestelako eredu bat aurrera eramateko erakundeetan egon behar dugula pentsatzen dugulako. Orain arte, oso zatituta egon den laugarren esparru politiko honek aukera dauka era bateratu batean hauteskundeetara joateko. Euskal gizarteak ere logikaz hartu du laugarren esparru hori egotea.

Patxi Lopezen gobernuak iraungo al du? Iraun behar du?

Ez luke iraun behar. Errealitate soziopolitikoa zein den argi dago, eta Eusko Legebiltzarrak ez duislatzen egoera hori. Errealitatetik kanpo dago demokraziaren ordezkatzailea den sistema batean errealitate soziopolitikoa islatzen ez duen gobernu bat izatea. Eusko Jaurlaritzak ez luke gehiago iraun behar, baina iraun egingo duela uste dut, hemen alderdi interesak gailentzen direlako.

Zergatik ez da posible izan Eusko Legebiltzarrean bakerako eta elkarbizitzarako lantalde bat eratzea?

Lehenik eta behin, esan behar da nahiko egoera bitxian iritsi garela eztabaida horretara. Lehendakariari egindako interpelazio baten ondorioz aurkeztu zuen mozioa Aralarrek, ikusirik ez zuela asmorik egoera berri honetan lidergoa hartu eta ekiteko. Lehendakaria deseroso agertu zen mozioak aurkeztu genituenean, eta agerraldi bat egitera behartuta ikusi zuen bere burua, bainaalderdiei ekarpenak egiteko aukerarik eman gabe. Hori esanda, bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea ezin eratzearen arrazoiei dagokienez, uste dut batzuei egoera berri hau dela-eta kosta egiten zaiela iraganeko jarrerak gainditzea. Hogeita hamar urte hauetan politika testuinguru jakin batean mugitu da, eta diskurtso politikoa borroka armatuak baldintzatuta egon da. Ostegunean Legebiltzarrean ikusi zen kosta egiten dela lubakietatik ateratzea, jarrera batzuk alde batera uztea eta adosten saiatzea.

Bezperan akordioa gertu zegoela zabaldu zen. Azken orduan egin zuten atzera PPk eta PSE-EEk?

Bilkuraren aurreko egunean EAJ, PSE-EE eta Ezker Anitzarekin lantaldea eratzearen inguruko adostasuna egon bazegoen, baina batzorde txostengile horren edukia zehazteko orduan, hau da, abizenak jartzeko orduan etorri ziren arazoak. Aralarren argi dugu lantalde hori ez dela izango arazo guztiak konponduko duen foroa, eta ez da gure asmoa hori esatea, baina uste dugu gure eskuetan dagoena egin behar dugula Legebiltzarrean gai honetaz hitz egiteko. Beste leku batzuetan ere berba egin behar da, noski, eta bestelako foro batzuk eratu beharko dira, baina Legebiltzarrean ere jorratu beharko dira indarkeriaren ondorioak lantalde batean: besteak beste, espetxe politika, biktimak eta kultura politikoak elkarbizitzan izan duen eragina. Hori egin nahi genuen, bainabakoitza bere baldintzak jartzen hasi zen, eta adostasuna zapuztu egin zen.

Ezker abertzalearen parte hartzeak sortu ditu traba handienak.

Bai; batzuen arazo nagusia da ezker abertzaleak ez parte hartzea lantaldean. Aralarren uste dugu Legebiltzarrean lantalde bat sortzea dela modu bakarra denenparte hartzea bermatzeko, ez modu normalizatu edo iraunkor batean, baina bai eragile guztiei irekita egoteko. Ordea, oso zaila da jarrera alderdikoiek baldintzatutako edozein akordio lortzea. Ezinezkoa izan zen akordioa lortzea, bakoitza saiatu delako berebaldintzak jartzen.

Ezker abertzaleak esan du ez duela bat egiten indar guztien parte hartze iraunkorra eta aukera berdintasuna bermatzen ez duen foro batekin.

Niri gustatuko litzaidake bihar bertan Eusko Legebiltzarra desegitea eta egoera politiko normalizatu batean hauteskundeak egitea. Baina orain hori ez da errealitatea, eta uste dut hemen ere horretaz egin behar dugula berba, eta lantalde bat sortzea aukera bakarra da parte hartze zabala bermatzeko. Ulertzen dut ezker abertzaleak esaten duena, uste baitut ezinezkoa dela indarkeriaren ondorioei buruz hitz egitea gizartean pisuzkoa den ideologia politikoa ez badago. Baina Aralarrek ez, besteek azaldu beharko dute nola nahi duten hori egitea ideologia politiko hori kontuan hartu gabe. Legebiltzarretik kanpo beste foro batzuk egiten ez diren bitartean, erakunde honek ezer egin gabe egon behar al du arlo horretan? Noiz arte?

Aralarrek atzeratu egin du mozioen eztabaida beste bilkura baterako, adostasuna lortze aldera. PPren jarrera ikusita, ez dirudi denbora kontua denik ados jartzea.

Ez, ez da denbora kontua. Nire galdera da: denbora gehiago eskatu dutenek, denbora kontua ez den hori aldatuko al dute? Azken egunotan ikusi dut oraindik iraganeko jarrera batzuk badaudelaeta alderdi batzuei zaila egiten zaiela horiek gainditzea.

Lehendakariak aro berrian aurrera egiteko neurri sorta batzuk aurkeztu ditu Legebiltzarrean. Zer iruditu zaizkizu?

Patxi Lopezek, lehendakari gisa bainoago, PSE-EEko idazkari nagusi gisa hitz egin zuen osoko bilkuran. Herri honetan gertatutakoaren kontakizun bat egiterakoan kontuan hartu beharko luke gertatu den guztia, bere osotasunean, baina ez zuen horrelakorik egin, eta osoikuspegi partziala erakutsi zuen. PSE-EEk duen kontakizuna egin zuen lehendakariak, sozialistek duten irakurketa egin zuen. Areago, azken boladan PSE-EEren diskurtsoan aldaketak egon dira, baina lehendakariak bere hitzaldian ez zuen ezer berririk proposatu. Bestelako espetxe politika bat proposatu zuen, baina hankamotz geratu zen: ez zuen aipatu espetxe zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske uzteko beharra, ezta politika egiteagatik preso dauden pertsonen egoera ere. Ez zuenjauzi kualitatiborik egin nahi izan. Elkarbizitzarako foro bat sortzeko egindako proposamenarekin, berriz, bat egiten dugu. Baina, oro har, esan behar da ematen duela lehendakariak ez dituela gai hauek oso landuta, ez baitzuen ibilbide orririk proposatu. Zer edo zer esan behar zuenaren traza hartu nion, benetan lidergoa hartzen ari zela irudikatu nahiko balu bezala. Eskasa iruditu zitzaidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.