«Zein izango da euskal nortasunaren oinarria XXI. mendearen hasieran?Ziurtatua al dugu gure identitatearen biziraupena? Zein dira gure arriskuak eta indarguneak, bai eta mehatxuak eta aukerak? Zein izango dira euskal nortasunaren erreprodukziorako zutabeak eraldaketa mende honetan? Zein herri gisa gure erronkak?». Galdera horiek abiapuntu hartuta, euskal nortasunaren erronkei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte EHUren Udako Ikastaroetan, Euskal nortasunaren erronkak XXI. mendean izenburupean.
Saioak uztailaren 5ean eta 6an egingo dituzte, Donostiako Miramar jauregian, eta hizlarien artean ariko dira, besteak beste, Onintza Odriozola EHUko irakaslea, Joseba Sarrionandia idazlea, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohia, Naiara Goia Arantzazulab Laborategiko zuzendaria eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohia. Euskal kasuaz harago, Kataluniako, Eskoziako eta Georgiakoei ere erreparatuko diete.
Laguntzaileen artean daude Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategia, Sabino Arana fundazioa eta Cenarrusa fundazioa.