Emakume bat atxilotu dute gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), ustez bere bi haurrak hiltzen saiatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Emakumea bere buruaz beste egiten saiatu da, gaineratu dutenez. Sailaren arabera, emakumeak bikotekide ohi eta haurren aitari deitu dio, konortea galdu gabe, eta gertatzen ari zena esan dio.
Deiaren ostean, Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa mobilizatu dira; etxean sartu dira, eta hirurak erietxera eraman dituzte. Egonkor daude denak.
Ondoren, Ertzaintzak atxilotu egin du emakumezkoa, eta ikerketa bat hasi du, gertaturiko argitzeko.