Ehun-ek udaletxeetan erreferendum lotesleak antolatzea proposatu du

Espainian eta Frantzian estrategia askatzaile berriak ezingo direla egin iritzita, aldebakarrez jardun behar dela dio, euskal errepublikaren alde

Hautetsontziak utzi dituzte hainbat erakunderen aurrean, iruditan, Eusko Legebiltzarrean. BERRIA.
gurutze izagirre intxauspe
2023ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak uste du ezin dela Euskal errepublika eratzeko Frantziak eta Espainiak baimena noiz emango zain gehiago egon. Horregatik, erreferendum lotesleak antolatzea proposatu du udaletxeetan, «burujabetza eskatu beharrean burujabe jokatzen hasi behar dugu», esan du, ohar bidez.

Uste dute euskal independentismoak menpekotasunezko ikuskerarekin jardun izan duela Frantziarekiko eta Espainiarekiko. Karlismotik abiatuta egiten du irakurketa hori Ehun-ek. Geroztik, aldeak alde, «gutxiagotasun konplexu hori albo batera uzteko gaitasunik ez dela izan» iritzi dio. Estrategiak pentsatu izan direla Frantziak eta Espainiak askatasuna eman egingo zigutelakoan, hori sinetsita.

«Estrategia askatzaileak»

Garaia da «estrategia askatzaile» berriak pentsatzeko, mugimenduaren arabera. Bide berri bat egiten hasteko garaia delakoan, uste du lehenik eta behin bide berri hori normalizatzen hasi behar dela, diskurtso berriak barneratuz. Horretarako, ekintza bat egin dute, eta proposamena egin dute. Ekintza izan da hautetsontziak uztea Euskal Hirigune elkargoan, Nafarroako Parlamentuan eta Eusko Legebiltzarrean. «Nahi al duzu Espainiatik eta Frantziatik atera eta euskal errepublikan bizi?» galderari baiezko erantzunak jasotzen dituen hautetsontzia da. Ekintza horrekin adierazi nahi izan dute, zain egon gabe, ekimena hartzeko ordua dela, eta horregatik proposatu dute udaletxeetan erreferendum lotesleak egitea, estatuek baimena eman zain egon gabe. Horrek aldebakarrez izan beharko duelakoan daude, «derrigorrez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.