EH Bilduk Espainiako Senatuan eskatu du Otxandioko bonbardaketaren arduradunari dominak kentzeko

Angel Salas Larrazabal jenerala duela 88 urte gertatutako sarraskiaren arduraduna izan zen. 61 pertsona hil zituzten, eta herria suntsitu zuten.

Gorka Elejabarrieta EH Bilduko Espainiako Senatuko bozeramailea. KIKO HUESCA / EFE
Gorka Elejabarrieta EH Bilduko Espainiako Senatuko bozeramailea. KIKO HUESCA / EFE
2024ko uztailaren 22a
13:08
Entzun

EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Espainiako Senatuan, Angel Salas Larrazabali kondekorazio guztiak kentzeko eskatuz, Otxandioko (Bizkaia) bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira. Espainiako militar frankistek 61 pertsona erail zituzten, eta herria suntsitu zuten hegazkinez egindako bonbardaketan. Eskuindarren estatu kolpea hasi eta handik lau egunera gertatu zen.

Gorka Elejabarrieta EH Bilduren Senatuko bozeramaileak «berehalako neurriak» hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Espainiako Memoria Demokratikoaren Legeak krimen faxistekin lotutako ohoratzeak indargabetzeko agintzen du, eta Angel Victor Torres Memoria Demokratiko ministroak arrazoia eman zion EH Bilduri gai horren harira, apirilaren 2an.

Salas Otxandioko sarraskiaren arduradun nagusietako bat izan zen, eta Francoren diktadura garaian senataria izan zen. 1991n Felipe Gonzalezen gobernuak Aireko Armadako jeneralaren ohorezko izendapenarekin saritu zuen, «aparteko merituak» egiteagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.