Asteburuko eraso matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute Lesakan

Asteburuan atxilotu zuten erasotzailea, bere bikotekide ohiari erasotzea leporatuta.

Tolosako Asanblada Feministak antolatutako kontzentrazio bat. Artxiboko irudia. GORKA RUBIO / FOKU
Tolosako Asanblada Feministak urtarrilean antolatutako kontzentrazio bat. Artxiboko irudia. GORKA RUBIO / FOKU
iraia vieira gil
2024ko uztailaren 3a
17:05
Entzun

Asteburuan izandako eraso matxista gaitzesteko, elkarretaratzera deitu du gaurko Xulufrinak talde feministak Lesakan (Nafarroa). Herri horretako udalak bat egin du deialdiarekin, eta ohar baten bitartez ziurtatu du «emakumeen aurkako eraso guztiak» gaitzetsiko dituela. Babesa helarazi dio biktimari, eta biztanleei gogorarazi die eraso matxistak «onartezinak» direla. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Plaza Zaharrean.

Lesakako Udalak zabaldutako oharrean azpimarratu duenez, gainera, oso garrantzitsua da berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko saiakerei eustea. Alde horretatik, erakunde publikoen ardura nabarmendu du.

Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen asteburuan bertan, erasotzailea delakoan; biktimaren bikotekide ohia da. Poliziak berak eraman behar izan zuen biktima ospitalera, buruan hartutako kolpe baten ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.