Pertsonaia. Alfonso Sanchez-Tabernero

NUn, etxeko lehen errektorea

mikel p ansa
2012ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Nafarroako unibertsitate pribatuak errektore berria du. Javier Etxebarria NU Nafarroako Unibertsitateko kantziler nagusiak atzo jakinarazi zuen berria. Alfonso Sanchez-Tabernerok (1961, Salamanca, Espainia) hartuko du kargua, Angel J. Gomez-Montoren lekukoa hartuta. Heldu den asteartean izendatuko dute errektore Sanchez-Tabernero. Lehen aldia da NU bertako ikasle ohi batek errektore kargua hartzen duena.

Informazioaren Zientziak ikasi zituen Sanchez-Tabernerok NUn, eta doktore ere bertan egin zen; 2007az geroztik katedraduna da. Orain arte, Enpresa Informatzailea irakasgaia eman du, eta Komunikazio Enpresen Kudeaketa Masterra zuzendu du, zuzendariei begira. Munduko hainbat unibertsitatetan egonaldiak eta ikerketak egin ditu Sanchez-Tabernerok: Dusseldorf (Alemania), Manchester (Erresuma Batua), Txikago, New York (Amerikako Estatu Batuak)... EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ere irakasle ibilitakoa da; EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko dekanorde ere izan da.

Kudeaketa eta aginte karguetan ere aritutakoa da: NUko Komunikazio Fakultateko dekano izan zen 1996 eta 2005 artean, besteak beste. Aurten plazaratu du, bestalde, azken argitalpena: Berrikuntza hedabideetan, aldaketarako ibilbidea.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.