Xabier Etxaniz Rojo.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Boto-prontoan

Igartubeiti, 1630. urtean (eta II)

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Ni, Antton de Basagoiti naiz, Basagoitiko oinetxeko jauna. Gure leinua Gipuzkoako zaharren eta ahaltsuenetako bat da. Mendi, lur eta baserrien jabe naiz, elizen jabe ere bai. Eskualdeko errota eta burdinola gehienak nireak dira. Gaztelako erregearen alde egiten dut nire gerra-gizonekin eta Ezkio eta Itsasoko nekazariek begirunea zor didate Arerioko alkate nagusia naizelako».

«Ignacio Urkullu nauzue. Kattalinekin ezkondu nintzenean, Igartubeitiko oinordekoarekin, ia porru eginda zegoen bere familia. Nik jaso dut baserri hau gora. Nik handiagotu nuen etxea, sagastiak berritu eta artoa erein nuen artatxikiaren ordez. Gainera, baditut hogeita hamar ardi, zazpi behi, eta idi pare ederra. Begirunea didate herrian, eta Ezkioko kontzejuko errejidore izendatu naute. Horregatik, bihar, buru ibiliko naiz alardeanSoraluzeko arkabuz berriarekin».

«Laurene Mintegia naiz, Miguel Sagastizabalen Urkiolako errotariaren alaba. Bizitza osoa daramat errotarriak biraka ikusten, baina honelakorik ez dut sekula ikusi. Lehen arazorik gabe ehotzen genituen ezkiotarrek ekartzen ziguten artatxiki eta gari guztia. Baina azkenaldian Indietako arto madarikatu hori ekartzen dute, eta irina hezea denez, errotarriak gerarazten ditu, eta egun osoa ematen dut garbitzen. Horrela jarraitzen badugu, errotarriak aldatu beharko ditut!».

Lehengoan esan bezala, gaurkotasun handiko hitzak Igartubeitin entzundakoak.

Dirudienez, gauzak ez dira askorik aldatu azken 400 urte hauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.