Doinua: Iruñeko Ferietan
Euskararen itsasoa
hartzeko prest Bidasoa
ikur baten inguruko
eskuinaren erasoa
gurea da arazoa
eman lehenengo pausoa
Hendaia Irun Lesaka
3 probintzi hegaka
berriz ere Lapurdirantz
Lizaietako aldapa
lotuz etapaz etapa
gure hizkuntzaren mapa
Sara Azkaineko zubi
Senpere ta Urdazubi
astelehena argitu da
lekukoa ze urduri
emozioen irudi
arnas berria dirudi
Baztandar eta joaldun
Leitzara bidean lagun
Larraunetik Sakanara
ahantzi gabe Irurtzun
Aupa Nafarroa euskaldun
korrika segi dezagun
21. Korrika
BERTSOKLIKA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu