%40 igo dira Zaintel zerbitzuari egindako kontsultak

Senideen zaintzaileen 435 kontsultari erantzun die aurtengo lehen sei hilabetetan.

Zaintzaile bat, gizon batekin kalean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Zaintzaile bat, gizon batekin kalean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2024ko uztailaren 15a
14:50
Entzun

435 kontsulta erantzun ditu Zaintelek aurtengo lehen seihilekoan, iazko lehen urte erdian baino %39,87 gehiago. Zerbitzua geroz eta jende gehiagok ezagutzen duela adierazi du Lide Amilibiak, Gizarte Politiketako sailburuordeak, «komunikabideetan agertzeari esker eta, batez ere, ahoz ahokoari esker».

Zaintel mendekotasunen bat edo desgaitasunen bat duten senideen zaintzaileentzako zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzak 2022an jarri zuen abian zaintzaileentzako doako arreta eta laguntza telefonoa —900-10 03 56 deietarako, 619-41 96 28 Whatsapperako— eta posta elektronikoa —[email protected]—. Helburu nagusiak zaintzaileei laguntza emozionala, laguntza psikologikoa eta informazioa eta orientazioa ematea dira. 

Kontsulta gehienak laguntza psikologikoa eta emozionala jasotzeko izan dira (%51,42). Iaz, ordea, lasaitzearekin eta entzutearekin erlazionatutako arrazoiak izan ziren nagusi. Ondoez psikologiko handiengatik egindako jarraipen kontsultak ere %17,4 igo dira iazko urtearekin alderatuta; 49 pertsona artatu dituzte, astean batez beste 3,28 saio eginda. Kontsulta gehienak telefono dei bidez izan dira, eta kontsulten %60 Bizkaitik izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.