Istripu larria gertatu da gaur iluntzean Anoetako tren geltokian (Gipuzkoa); tren batek gazte bat harrapatu zuen, eta hantxe hil da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20:55ean jaso dute abisua, eta apur bat lehenago gertatu da ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute deus egin. Segurtasun Sailak berak jakinarazi duenez, 18 urte zituen hil den gazteak.
Renferen trenak igarotzen dira Anoetatik.