MUNDUA
Udmurtia
Udmurtiako Errepublika
Eremua: 42.100 km2.
Hiriburua: Izhevsk (lehen, Ustinov).
Hiri nagusiak: Glazov, Mozhga, Sarapul, Votkinsk.
Biztanleak: 1,5 milioi. Udmurt (%29,3), errusiar (%60,1), tatar (%7).
Erlijioak: gehienak errusiar ortodxoak edo sinesgabeak dira. Xamanismoak ere baditu jarraitzaileak.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
UGANDA
Ugandako Errepublika
Herritar izena: ugandar.
Eremua: 241.038 km2.
Hiriburua: Kampala (kampalar).
Hiri nagusiak: Gulu, Lira, Jinja, Mbarara, Mbale, Mukono, Kasese, Masaka.
Dirua: txelin ugandar.
Biztanleak: 35,6 milioi (NBE, 2012). Ganda edo baganda (%17), ankole (%8), basoga (%8), iteso (%8), bakiga (%7), lango (%6), rwanda (%6), bagisu (%5), acholi (%5), lugbara (%4), batoro (%3), bunyoro (%3), alur (%2), bagwere (%2), bakonjo (%2), jopodhola edo badama (%2), karamojong (%2), rundi (%2), ez-afrikar (%1; europar, asiar, arabiar), beste (%8).
Erlijioak: katoliko (%33), protestante (%33), sinesmen tradizional (%18), musulman (%16).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Lago Eduardo / lac Édouard / Lake Edward | Eduardo (aintzira) |
Ruwenzori / Montañas de la Luna / Montagnes de la Lune / Mountains of the Moon | Rwenzori (mendiak) / Ilargiaren mendiak |
Victoria | Victoria (aintzira) |
UKRAINA
Herritar izena: ukrainar.
Eremua: 576.700 km2.
Hiriburua: Kiev (kievtar).
Hiri nagusiak: Kharkiv, Dnipro (2016 arte, Dnipropetrovsk), Odesa, Donetsk, Zaporizhia, Lviv, Kryvyi Rih, Mikolaiv.
Dirua: hrivnia.
Biztanleak: 43 milioi (2014). Ukrainar (%77,8), errusiar (%17,3), bielorrusiar (%0,6), moldoviar (%0,5), bulgariar (%0,4), hungariar (%0,3), errumaniar (%0,3), poloniar (%0,3) eta beste.
Erlijioak: kristau ortodoxoak dira nagusi (%44; talde batean baino gehiagotan banatuak daude). Ukrainako eliza katolikoa (%6), protestante, judu. Sinesgabe (%38).
Jakingarriak: Krimea Ukrainako errepublika autonomoa izan zen harik eta 2014ko martxoan Krimeako Errepublika aldarrikatu eta Errusiarekin bat egin zuen arte. Gaur egun, Krimeako Barruti Federala Errusiaren parte bat da. 2014az geroztik, gerra izan dute Donbass eskualdean, Donetsk-eko eta Luhansk-eko herri errepublikak aldarrikatu dituzten errusiazaleen eta Euromaidan mugimenduaren ondoren Ukrainan izandako gobernuen artean. 2022an, Errusiak Ukraina inbaditu, eta herrialde osora zabaldu da gerra
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Ukrainerazko izenak hobetsiko ditugu, Kiev salbu.
errusieraz | ukraineraz |
---|---|
Belaia Txerkov | Bila Tserkva |
Beregovo | Berehove |
Dnieprodjerzinsk | Dniprodzerzhinsk |
Dniepropetrovsk | Dnipropetrovsk |
Gorlovka | Horlivka |
Ivano-Frankovsk | Ivano-Frankivsk |
Kharkov | Kharkiv |
Kiev | Kiiv |
Kommunarsk | Altxevsk |
Krementxug | Krementxuk |
Krivoi Rog | Kryvyi Rih |
Lvov, Lwow, Lemberg, Leopolis | Lviv |
Makeievka | Makiivka |
Mukatxevo | Mukatxeve |
Nikolaiev | Mikolaiv |
Rovno | Rivne |
Severodonetsk | Sievierodonetsk |
Ternopol | Ternopil |
Txerkassi | Txerkasi |
Txernigov | Txernihiv |
Txernovtsi | Txernivtsi |
Vinnitsa | Vinnitsia |
Vladimir-Volinski | Volodimir-Volinski |
Voroxilovgrad | Luhansk |
Zaporojie | Zaporizhia |
Zhdanov | Mariupol |
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Berdichev/ Berdychiv / Berdytchiv | Berditxiv |
Budjak / Boudjak / Budzhak / Buchak | Bujak |
Chernobil / Chernobyl | Txernobyl |
Dniepr / Dnipro | Dnieper (ibaia) |
Dnipropetrovsk | Dnipro (hiria) |
Dnipropetrovsk | Dnipropetrovsk (eskualdea) |
Donets Basin | Donbass |
Halych / Halytch / Galitch | Halytx |
Jarkov / Jarkiv / Kharkov | Kharkiv |
Jerson | Kherson |
Kamenets-Podolskii / Kamenets-Podolski | Kamianets-Podilsky |
Maryinka / Marjinka | Marinka |
Nikolaïev / Nikolayev | Mykolaiv |
Nueva Kajovka / Nova Kajovka / Novaïa Kakhovka | Nova Kakhovka |
Odessa | Odesa |
Podolie | Podolia |
Pokuttya / Pokuttia / Pocutie | Pokutia |
Rutenia Roja / Ruthénie rouge / Red Ruthenia | Rutenia Gorria, -a |
Ruthénie / Ruthenia | Rutenia |
Transcarpatia / Rutenia Transcarpática / Ucrania subcarpática / Transcarpat(h)ie / Ruthénie (sub)carpathique / Ukraine (sub)carpat(h)ique | Transkarpatia / Rutenia Transkarpatikoa, -a / Ukraina Subkarpatikoa, -a |
Uzhgorod / Oujhorod / Oujgorod / Ungwar | Uzhhorod |
Volhynie / Volhynia / Volynia | Volinia |
URUGUAI
Uruguaiko Ekialdeko Errepublika
Herritar izena: uruguaitar.
Eremua: 176.220 km2.
Hiriburua: Montevideo (montevideoar).
Hiri nagusiak: Salto, Ciudad de la Costa, Paysandu, Las Piedras, Rivera, Maldonado, Tacuarembo, Melo.
Dirua: peso uruguaitar.
Biztanleak: 3,4 milioi (NBE, 2012). Zuri (%88), mestizo (%8), beltz (%4), amerindiar (desagertzear).
Erlijioak: katoliko (%66), protestante (%2), judu (%1), afiliaziorik gabe edo beste (%31).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Pampa | Panpa |
UZBEKISTAN
Uzbekistango Errepublika
Herritar izena: uzbekistandar.
Eremua: 447.400 km2.
Hiriburua: Taxkent (taxkentar).
Hiri nagusiak: Andijon, Bukhara, Fargona (edo Fergana), Jizzaks, Urgantx, Namangan, Navoi, Karshi, Nokis, Samarkanda, Guliston, Termez.
Dirua: sum.
Biztanleak: 28,1 milioi (NBE, 2012). Uzbeko (%80), errusiar (%5,5), tajik (%5), kazakh (%3), karakalpak (%2,5), tatar (%1,5), beste (%2,5; korearrak besteren artean).
Erlijioak: musulman (%88, sunitak nagusiki), ortodoxo (%9), beste (%3).
Transkripzioak: independentziaz geroztik, alfabeto latinoa erabiltzen dute.
lehen | orain |
---|---|
Andijan | Andijon |
Djizak | Jizzakh |
Fergana | Fargona |
Gulistan | Guliston |
Kokand | Kukon |
Navoi | Nawoi |
Termez | Termiz |
Urgentx | Urgantx |
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Buxoro / Bujara / Boukhara | Bukhara |
Karakalpakia | Karakalpakstan |
Jiva | Khiva |
Noukous | Nukus |
Samarcanda / Samarcande / Samarkand | Samarkanda |
Zeravshan / Zarafshan / Zeravchan / Zarafshon | Zeravxan |