MUNDUA
TAIWAN
Txinako Errepublika
Herritar izena: taiwandar.
Eremua: 35.980 km2.
Hiriburua: Taipei (taipeitar).
Hiri nagusiak: Kaohsiung, Taichung, Tainan, Panchiao, Hsinchu, Keelung, Taoyuan, Chung Hsing New Village.
Dirua: dolar taiwandar.
Biztanleak: 23,3 milioi (Taiwango Gobernua, 2013). Taiwandar (%84, hakka etniakoak tartean), kontinenteko txinatar (%14), aborigen (%2).
Erlijioak: budista, konfuzianista eta taoista nahasketa (%93), kristau (%4,5), beste (%2,5).
Transkripzioak: 2004an, Wade-Giles sistema baztertu eta pinyin erabiltzen hasi ziren Taiwanen. BERRIAn, nazioartean zabalduriko formak erabiliko ditugu. Taiwango pertsona izenek bi zati izaten dituzte: lehenbizikoa abizena da (familiako patronimikoa), eta bigarrena, izen pertsonala. Bigarren aipamenean, aski da abizena. Esaterako: 'Lee Teng-hui' aurrena aipatzen dugunean, eta 'Lee' hortik aurrera.
TAJIKISTAN
Tajikistango Errepublika
Herritar izena: tajikistandar.
Eremua: 143.100 km2.
Hiriburua: Duxanbe (duxanbetar).
Hiri nagusiak: Kurghonteppa (lehen, Kurgan-Tiube), Khujand (lehen, Leninabad), Kofarnihon, Khorog.
Dirua: somoni tajikistandar.
Biztanleak: 7,1 milioi (NBE, 2012). Tajik (%79,9), uzbeko (%15,3), errusiar (%1,1), kirgiz (%1,1), beste (%2,6).
Erlijioak: musulman sunita (%85), musulman xiita (%5), beste (%10).
Jakingarriak: Badakhxan Garaiko eskualde autonomoan independentziaren aldeko mugimenduak izan dira zenbait alditan.
Transkripzioak: tajikeraz idazteko bi alfabeto erabiltzen dituzte: arabiarra eta zirilikoa.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Dushanbe | Duxanbe |
Kara-Kul / Qaraqul | Karakul |
Khodjent / Jodzend / Khudzhand / Khodjenj | Khujand |
Khorogh / Khorugh / Khoroq / Xoroq | Khorog |
Kofarnikhon | Kofarnihon |
Provincia Autónoma de Badajshán Montañoso, Provincia Autónoma de Alto Badajshán / région autonome du Haut-Badakhchan / Gorno-Badakhshan Autonomous Province | Badakhxan Garaiko Probintzia Autonomoa |
TANZANIA
Tanzaniako Errepublika Batua
Herritar izena: tanzaniar.
Eremua: 945.087 km2.
Hiriburua: Dodoma (hiriburu ofiziala; dodomar). Dar es Salaam (hiriburu administratiboa; daressalaamdar).
Hiri nagusiak: Mwanza, Zanzibar, Arusha, Mbeya, Morogoro, Tanga, Kigoma, Moshi, Tabora.
Dirua: txelin tanzaniar.
Biztanleak: 47,6 milioi (NBE, 2012). Gehienak bantu taldekoak dira (130 tribu inguru daude): sukuma, haya, nyakysa, nyamwezi, chaga (horiek guztiek milioi bat lagunetik gora dute). Masai, luo, boskimano, khoikhoi eta beste hainbat. Zanzibarren, arabiarrak, afrikarrak eta arabiarren eta afrikarren arteko nahasketa.
Erlijioak: musulman (%35), sinesmen tradizional (%35), kristau (%30); Zanzibarren gehienak musulmanak dira (%99).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Victoria | Victoria (aintzira) |
Tatarstan
Tatarstango Errepublika
Herritar izena: tatarstandar / tatar.
Eremua: 67.836 km2.
Hiriburua: Kazan.
Hiri nagusiak: Naberezhnye Txelny, Almetievsk (Almat eta Elmet ere deitzen dute), Zelenodolsk, Jelabuga (Alabuga eta Elabuga ere bai), Nizhnekamsk.
Biztanleak: 3,7 milioi. Tatar (%51,3), errusiar (%41), txuvax (%3 inguru), mordviniar, udmurt, mari, baxkir eta beste.
Erlijioak: musulman sunita, errusiar ortodoxo.
Jakingarriak: lehen, Tataria. Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: 2002. urteaz geroztik, zirilikoa da alfabeto ofiziala.
errusieraz | tatareraz | euskaraz |
---|---|---|
Jelabuga / Alabuga / Elabuga | Alabuga | Jelabuga |
Aznakaievo | Aznaqay | |
Almetievsk / Almat / Elmet | Almat | Almetievsk |
Bavli | Bawli | |
Bugulma | Bogelma | |
Buinsk | Bua | |
Txistopol | Çistay | |
Kazan | Qazan | |
Nizhnekamsk | Tuban Kama | Nizhnekamsk |
Zelenodolsk | Yas el Uzan | Zelenodolsk |
Zainsk | Zay | |
Naberezhnie Txelni / Iar Txalli | Yar Cally | Naberezhnye Txelny |
Manzelinsk / Minzala | Minzala | |
Arsk | Arça |
THAILANDIA
Thailandiako Erresuma
Herritar izena: thailandiar.
Eremua: 513.0115 km2.
Hiriburua: Bangkok (bangkokar).
Hiri nagusiak: Nonthaburi, Samut Prakan, Udon Thani, Chon Buri (edo Chonburi), Nakhon Ratchasima, Chiang Mai, Hat Yai, Pak Kret, Si Racha.
Dirua: baht.
Biztanleak: 69,9 milioi (NBE, 2012). Thai (%75; hirutik bat lao taldekoa da), txinatar (%14) eta beste (%11; malaiar, khmer, mon, vietnamdar, homong, mein, karen...).
Erlijioak: budista (%94,6), musulman (%4,6), kristau (%0,7), beste (%0,1).
Transkripzioak: nazioartean finkaturiko erak erabiliko ditugu.
Tibet
Herritar izena: tibetar.
Eremua: 1.228.400 km2 (Tibet historikoak 2.500.000 km2 hartzen ditu).
Hiriburua: Lhasa.
Hiri nagusiak: Shigatse, Qamdo (edo Chamdo, Changdu).
Biztanleak: 3 milioi (Txinako errolda, 2010). Tibetar (gehienak), txinatar, monpa (25.000), lhoba (2.300).
Erlijioak: tibetarrak nagusiki budistak dira. Bon (xamanismoa).
Jakingarriak: Tibetek, batetik, Tibet historikoa adierazi nahi du: tibetera eta Tibeteko kultura nagusi den eremua. Bestetik, Tibeteko Eskualde Autonomoa ere adierazi nahi du. Eskualde hori Txinaren menpean dago. Hemengo datuak Tibeteko Eskualde Autonomoari dagozkio.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Meseta Tibetana / plateau tibétain / Tibetan Plateau | Tibeteko goi lautada |
Tirol
Jakingarriak: Ikus Hego Tirol.TOGO
Togoko Errepublika
Herritar izena: togoar.
Eremua: 56.785 km2.
Hiriburua: Lome (lometar).
Hiri nagusiak: Sokode, Kara, Dapaong, Atakpame.
Dirua: CFA franko.
Biztanleak: 6,3 milioi (NBE, 2012). Togon 37 talde etniko inguru daude. Afrikar (%99; ewe, mina edo gen, kabre eta beste hainbat), europar eta siriar-libanoar (%1).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%51), kristau (%29), musulman (%20).
Tokelau
Herritar izena: tokelautar.
Eremua: 10 Km2.
Hiriburua: Ez du hiribururik. Hiru atoloik osatzen dute Tokelau (Atafu, Nukunonu, Fakaofo), eta bakoitzak bere administrazio gunea dauka.
Dirua: dolar zeelandaberritar.
Biztanleak: 1.200 lagun (NBE, 2011). Polinesiar.
Erlijioak: Eliza kristau kongregazionista (%70), katoliko (%28), beste (%2).
Jakingarriak: Ozeano Bareko kolonia zeelandarra.
TONGA
Tongako Erresuma
Herritar izena: tongatar.
Eremua: 748 km2.
Hiriburua: Nuku'alofa (nukualofar).
Hiri nagusiak: Neiafu, Havelutoto, Vaini, Tofoa-Koloua, Pangai.
Dirua: pa’anga.
Biztanleak: 105.000 lagun (NBE, 2012). Polinesiar, europar gutxi batzuk.
Erlijioak: kristau.
TRINIDAD ETA TOBAGO
Trinidad eta Tobagoko Errepublika
Herritar izena: trinitatear, tobagoar.
Eremua: 5.128 km2.
Hiriburua: Port of Spain (portofspaindar).
Hiri nagusiak: Chaguanas, San Juan, San Fernando, Arima, Marabella, Point Fortin, Tanapuna, Sangre Grande.
Dirua: Trinidad eta Tobagoko dolar.
Biztanleak: 1,3 milioi (NBE, 2012). Indiar (%40), beltz (%37,5), mestizo (%20,5), beste (%1,2), zehaztugabe (%0,8).
Erlijioak: katoliko (%26), hindu (%22,5), anglikano (%7,8), baptista (%7,2), mendekoste (%6,8), zazpigarren eguneko adbentista (%4), bestelako kristau (%5.8), musulman (%5,8), beste (%10,8), zehaztugabe (%1,4), sinesgabe (%1,9).
TUNISIA
Tunisiako Errepublika
Herritar izena: tunisiar.
Eremua: 163.610 km2.
Hiriburua: Tunis (tunistar).
Hiri nagusiak: Sfax, Ariana, Susa, Kairuan, Bizerta, Gabes, Kasserine, Gafsa.
Dirua: dinar tunisiar.
Biztanleak: 10,7 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%98), europar (%1), judu, amazig eta beste (%1).
Erlijioak: musulman (%98), kristau (%1), judu eta beste (%1).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Cabo Bon / Cap Bon | Bon (Bon lurmuturra) |
Golfo de Gabes / Golfe de Gabes / Gulf of Gabes | Gabesko golkoa |
Golfo de Hammamet / Golfe d'Hammamet | Hammameteko golkoa |
Golfo de Tunez / Golfe de Tunis | Tunisko golkoa |
Hamamet | Hammamet |
Kaserin / Al-Qsrain / Casrein | Kasserine |
Kerkennah | Kerkenna (uharteak) |
La Goleta / Le Goulette | Goleta |
Medjerda / Wadi Majardah | Mejerda (ibaia) |
Sousse | Susa |
Yerba / Gelves / Djerba / Jarbah | Jerba (uhartea) |
Transkripzio taula
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako,Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | iyah, -iya | iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)j |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -ine | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...
Turk eta Caico uharteak
Turkak eta Caicoak
Eremua: 430 km2.
Hiriburua: Cockburn Town.
Hiri nagusiak: Blue Hills, Bottle Creek, Cockburn Harbour.
Dirua: dolar estatubatuar.
Biztanleak: 30.600 lagun (NBE, 2006). Beltz (%90), mestizo, europar, iparramerikar (%10).
Erlijioak: baptista (%40), anglikano (%18), metodista (%16), Jainkoaren Eliza (%12), beste (%14).
Jakingarriak: Karibeko kolonia britainiarra.
TURKIA
Turkiako Errepublika
Herritar izena: turkiar.
Eremua: 780.580 km2.
Hiriburua: Ankara (ankarar).
Hiri nagusiak: Istanbul, Izmir, Adana, Bursa, Konya, Antalya.
Dirua: lira turkiar.
Biztanleak: 74,5 milioi (NBE, 2012). Turkiar (%80), kurdu (%15-20), abkhaz, albaniar, arabiar, bosniak edo hegaldeko eslaviar musulman, kaldear, txetxen, txerkes, greziar, armeniar, ijito eta beste zenbait.
Erlijioak: musulman (%99,8, gehienak sunitak), beste (%0,2, gehienak kristau eta juduak).
Jakingarriak: Turkiako hego-ekialdea Kurdistanen parte da. Turkiaren mendeko Kurdistango zenbait hiri: Batman, Bingol, Bitlis, Cizre, Diyarbakir, Elazig, Erzincan, Erzurum, Gaziantep, Hakkari, Mardin, Mus, Siirt, Urfa, Tunceli, Van.
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Adrianópolis / Andrinople | Hadrianopolis |
Antioquia / Antioche / Antioch | Antiokia (antzinako izena) / Antakya (oraingo izena) |
Antitauro | Antitaurus (Antitaurus mendiak) |
Bosphore / Bosphorus / Istanbul Strait | Bosforo (Bosforo itsasartea) |
Brousse | Bursa |
Capadocia / Cappadoce | Kapadozia |
Cilicia / Cilicie | Zilizia |
Cuerno de Oro / Corne d'Or / Golden Horn | Urrezko Adarra |
Esmirna / Smyrne / Smyrma | Izmir (antzinako izena, Esmirna) |
Estambul | Istanbul (antzinako izenak, Konstantinopolis, Bizantzio eta Konstantinopla) |
Galipoli / Gelibolu | Gallipoli |
Montes Pónticos / chaîne pontique / Pontic Mountains | Pontoko mendiak |
Nicea/Nicée | Iznik (antzinako izena, Nizea) |
Tauro | Taurus (taurus mendiak) |
Trebisonda / Trebizonde / Trabzon | Trabzon (antzinako izena, Trebizonda) |
Troya / Troie | Troia |
TURKMENISTAN
Turkmenistango Errepublika
Herritar izena: turkmenistandar.
Eremua: 488.100 km2.
Hiriburua: Asgabat (asgabatar).
Hiri nagusiak: Balkanabat, Dasoguz, Turkmenabat, Mari.
Dirua: manat turkmenistandar.
Biztanleak: 5,2 milioi (NBE, 2012). Turkmenistandar (%85), uzbeko (%5), errusiar (%4), beste (%6).
Erlijioak: musulman (%89), ortodoxo (%9), zehaztugabe (%2).
Transkripzioak: 1991z geroztik, alfabeto latinoa erabiltzen dute.
lehen | orain |
---|---|
Ashgabat, Ashkhabad | Asgabat |
Balkanabat | Nebitdag |
Kizil-Arvat | Gizilarbat |
Kushka | Gushgi |
Leninsk | Lenin |
Mery / Meru / Margiana | Mari |
Neftezadovsk | Seidi |
Tashauz | Dashowuz |
Txardjev | Txardju |
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Karakoum / Kara-Koum | Karakum (basamortua) |
Qaraqum Canak / Garagum Canal / Kara kum Canal | Karakumgo kanala |
Sary Kamysh / Sarykamysh | Sarygamys edo Sariqamish (aintzira) |
Turkmenbashi | Turkmenbasy (lehen, Karsnovodsk) |
Tuva
Tuvako Errepublika
Herritar izena: tuvatar.
Eremua: 170.500 km2.
Hiriburua: Kyzyl.
Hiri nagusiak: Ak-Dovurak.
Biztanleak: 305.510 lagun. Tuvatar (%77), errusiar (%20,1), komi, khaka.
Erlijioak: tuvatarrak nagusiki budistak dira.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
TUVALU
Herritar izena: tuvalutar.
Eremua: 26 km2.
Hiriburua: Ofizialki, Funafuti uhartea da hiriburua (funafutiar), nahiz eta batzuetan uharteko hiriburua hartzen den herrialdeko hiriburutzat, Fongafale (fongafaletar).
Hiri nagusiak: Tonga, Lolua, Kulia, Tanrake, Savave, Fangaua, Asau.
Dirua: dolar australiar.
Biztanleak: 11.200 lagun (NBE, 2012). Tuvalutar (polinesiar, %96), mikronesiar (%4).
Erlijioak: Tuvaluko eliza (kongregazionalista, %97), zazpigarren eguneko adbentista (%1,4), bahaista (%1), beste (%0,6).
TXAD
Txadeko Errepublika
Herritar izena: txadar.
Eremua: 1.284.000 km2.
Hiriburua: N'Djamena (n’djamenar).
Hiri nagusiak: Mundu, Sarh, Abeche, Koumra, Pala, Am Timan, Bongor, Mongo, Doba.
Dirua: CFA franko.
Biztanleak: 11,8 milioi (NBE, 2012). Berrehun talde baino gehiago daude. Iparraldean eta erdialdean: arabiar, gorane (tubu, daza, kreda), zaghawa, kenembu, uaddai, baguirmi, hadjerai, fulbe, kotoko, hausa, bulala, maba; hegoaldean: sara (ngambaye, mbaye, gulaye), mundang, mussei, massa eta beste hainbat. Zenbait frantziar ere bizi dira Txaden.
Erlijioak: musulman (%51), kristau (%35), animista (%7), beste (%7).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Chari / Shari | Xari (ibaia) |
TXEKIA
Txekiako Errepublika
Herritar izena: txekiar.
Eremua: 78.866 km2.
Hiriburua: Praga (pragatar).
Hiri nagusiak: Ceske Budejovice, Pilsen, Karlovy Vary (Carlsbad), Usti nad Labem, Liberec, Hradec Kralove, Pardubice, Olomouc, Ostrava, Brno, Zlin, Jihlava.
Dirua: koroa txekiar.
Biztanleak: 10,6 milioi (NBE, 2012). Txekiar (%90,4), moraviar (%3,7), eslovakiar (%1,9), beste (%4; poloniar, aleman, silesiar, ijito, hungariar, ukrainar).
Erlijioak: katoliko (%26,1), protestante (%2,1), beste (%3,3), zehaztugabe (%8,8), afiliaziorik gabe (%59).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Bohême | Bohemia |
Morava / Moravie | Moravia |
Plzen | Pilsen |
Sudetes / Sudety | Sudeteak, -ak |
Txetxenia
Txetxeniako Errepublika
Herritar izena: txetxeniar.
Eremua: 15.500 km2.
Hiriburua: Grozny.
Hiri nagusiak: Urus Martan, Gudermes, Vedeno.
Biztanleak: 1,1 milioi. Txetxenak %75 inguru dira Txetxenian. Errusiar, ingux eta beste.
Erlijioak: musulman sunita, wahabista.
Jakingarriak: Sobietar Batasunaren gainbeherarekin, Txetxen-Inguxen errepublika zatitu egin zen; inguxek Errusiari lotuta segitu zuten, eta Txetxeniak independentzia aldarrikatu zuen 1992an. Errusia kontrola bereganatzen saiatu zen, eta 1994az geroztik bi gerra izan dira. Gaur egun, bi gobernu daude: bata Errusiaren menpekoa da, eta bestea, berriz, independentista.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
TXILE
Txileko Errepublika
Herritar izena: txiletar.
Eremua: 756.950 km2.
Hiriburua: Santiago (santiagotar).
Hiri nagusiak: Iquique, Antofagasta, Copiapo, La Serena, Valparaiso, Rancagua, Talca, Concepcion, Temuco, Puerto Montt, Coyhaique, Punta Arenas.
Dirua: peso txiletar.
Biztanleak: 17,4 milioi (NBE, 2012). Zuri eta mestizo (zuri-amerindiar, %95), amerindiar (%3, maputxeak nagusiki, aimara, kitxua), beste (%2).
Erlijioak: katoliko (%89), protestante (%11).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Archipiélago Reina Adelaida | Adelaida Erreginaren artxipelagoa edo uhartedia |
BioBio / Bío-Bío / Bío Bío | Biobio |
Cabo de Hornos / cap Horn / Cape Horn | Hornos lurmuturra |
Campo de hielo Patagónico Sur | Hego Patagoniako izotz zelaia |
Canal Beagle | Beagle kanala |
Desierto de Atacama | Atacamako basamortua |
Isla Hornos / île Horn / Hornos Island | Hornos uhartea |
Isla Salas y Gómez / île Sala y Gómez / Salas y Gómez Island | Salas y Gomez uhartea |
La Araucanía | Araucania |
Ojos del Salado | Nevado Ojos del Salado |
Pasaje de Drake, mar de Hoces | Drake pasaia |
Puna de Atacama | Atacamako puna |
TXINA
Txinako Herri Errepublika
Herritar izena: txinatar.
Eremua: 9.596.960 km2.
Hiriburua: Pekin (pekindar).
Hiri nagusiak: Shanghai, Tianjin, Wuhan, Shenyang, Kanton, Xian, Chongqing, Urumqi, Kashgar edo Kashi, Geermu (Golmud forma ere hedatua da), Xining, Chengdu, Yinchuan, Hohhot, Fuzhou (edo Foochow, Fuchow).
Dirua: yuan.
Biztanleak: 1.350 milioi (NBE, 2012). Han txinatar (%91,9), zhuang, uigur, hui, yi, tibetar, miao, mantxu, mongol, buyi, korear eta beste (%8,1).
Erlijioak: ofizialki, herrialde ateoa da Txina. Taoista, budista, musulman (%1-2), kristau (%3-4).
Jakingarriak: Txinak bi eskualde administratibo berezi ditu: Hong Kong, kolonia britainiarra izandakoa (pinyinez, Xianggang), eta Macao, kolonia portugesa izandakoa (pinyinez, Aomen).
Transkripzioak: txinerazko izen berezi batzuek badute tradizioko euskal izena, eta, horrelakoetan, tradiziokoak erabiliko ditugu. Gainerakoan, pinyinezko formak hobetsiko ditugu. Txinako pertsona izenek bi zati izaten dituzte: lehenbizikoa abizena da, eta bigarrena, izen pertsonala. Bigarren aipamenean, aski da abizena. Esaterako: 'Mao Zedong' aurrena aipatzen dugunean, eta 'Mao' hortik aurrera.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Aiding / Aydingkol | Ayding |
Altyn Tagh | Altun mendiak |
Beijing | Pekin |
Cantón / Guangdong / Kwangtung | Guangdong (eskualdea) |
Cantón / Guangzhou / Guanzu / Kouangtcheou / Kuangchou / Kwangchow | Kanton / Guangzhou (hiria) |
Depresión de Turfán / dépression de Tourfan / Turpan Depression | Turfango sakonunea |
Desierto de Gobi / désert de Gobi / Gobi Desert | Gobi basamortua |
Desierto de Taklamakán, désert du Taklamakan / Taklamakan Desert | Taklamakan basamortua |
Gran Khingan, Gran Jingan / Grand Khingan / Greater Khingan Range, Greater Hinggan | Khingan Handia, Khingan Handiko mendikatea |
Huhehot / Huhhot | Hohhot |
Islas Paracelso / îles Paracels / Paracel Islands | Paracel uharteak, Paracelak |
Islas Pescadores / îles Pescadores / Penghu Islands | Pescadores uharteak / Penghu uharteak |
Macau | Macao |
Manchukuo / Manzhouguo | Mantxukuo |
Manchuria / Mandchourie | Mantxuria |
Mar de China Meridional, mar de China / mer de Chine méridionale / South China Sea | Hego Txinako itsasoa |
Mar de China Oriental / mer de Chine orientale / East China Sea | Ekialdeko Txinako itsasoa |
Meseta Tibetana / plateau tibétain / Tibetan Plateau | Tibeteko goi lautada |
Meseta de Loess / plateau de Loess / Loess Plateau, Huangtu Plateau | Loess goi lautada |
Mongolia Interior, Región Autónoma de Mongolia Interior / Mongolie intérieure, Région autonome de Mongolie-Intérieure / Inner Mongolia | Barne Mongolia / Barne Mongoliako Eskualde Autonomoa |
Nankin / Nanking | Nanjing |
Oussouri / Wusuli River | Ussuri |
Región Autónoma Hui de Ningxia / région autonome hui du Níngxià / Ningxia Hui Autonomous Region | Ningxia Hui Eskualde Autonomoa |
Región Autónoma Zhuang de Guangxi / Région autonome zhuang de Guangxi | Guangxi / Guangxi Zhuang Eskualde Autonomoa |
Región Autónoma del Tibet / région autonome du Xizang / Xizang Autonomous Region | Tibeteko Eskualde Autonomoa |
Región Autónoma uigur de Xinjiang / Région autonome ouïgoure de Xinjiang / Xinjiang Uyghur Autonomous Region | Xinjiang / Xinjiang- eko Uigur Eskualde Autonomoa |
Río Amarillo / fleuve Jaune / Yellow River | Ibai Horia / Huang He |
Río Perla / rivière des Perles / Pearl River | Perla ibaia / Zhu Jiang |
Shangai / Changhai | Shanghai |
Sinkiang | Xinjiang / Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoa |
Tiananmen | Tiananmen |
Tourfan / Turfan | Turfan |
Tsaidam | Qaidam (Qaidam arroa) |
Urumchi / Wulumuqi / Ouroumtchi | Urumqi / Urumtxi |
Yangtse / Yangtze / Chang Jiang (pinyinez) | Yangzi (lehen, Ibai Urdina) |
Zungaria / Dzoungarie, Djoungarie | Dzungaria |
Txuvaxia
Txuvaxiako Errepublika
Herritar izena: txuvaxiar.
Eremua: 18.300 km2.
Hiriburua: Txeboksary.
Hiri nagusiak: Alatir, Kanax, Novotxeboksarsk, Xumerlia.
Biztanleak: 1,3 milioi. Txuvax (%67,8), errusiar (%26,7), tatar (%2,6), mordoviar (%1,4).
Erlijioak: kristau ortodoxo, musulman sunita.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.