MUNDUA
Sahara
Jakingarriak: ikus Mendebaldeko Sahara.SAINT KITTS ETA NEVIS
Saint Kitts eta Nevisko Federazioa
Herritar izena: sainkistar.
Eremua: 261 km2.
Hiriburua: Basseterre (basseterretar).
Hiri nagusiak: Mansion, Sandy Point Town, Gingerland, Newcastle, Sadler, Fig Tree, Cayon, Saint Paul's, Charlestown, Monkey Hill, Cotton Ground, Middle Island, Boyd's.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Biztanleak: 52.000 lagun (NBE, 2009). Gehienak beltzak dira; badaude zenbait britainiar, portugaldar eta libanoar.
Erlijioak: anglikano, bestelako protestante, katoliko.
SAINT VINCENT ETA GRENADINAK
Herritar izena: saintvincentar.
Eremua: 389 km2.
Hiriburua: Kingstown (kingstowndar).
Hiri nagusiak: Georgetown, Port Elizabeth, Layou, Chateaubelair, Barrouallie.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Biztanleak: 109.000 lagun (NBE, 2012). Beltz (%66), mulato (%19), indopakistandar (%6), Karibeko amerindiar (%2), beste (%7).
Erlijioak: anglikano (%47), metodista (%28), katoliko (%13), hindu, zazpigarren eguneko adbentista, bestelako protestante.
Saint-Pierre eta Mikelune
Eremua: 242 km2.
Hiriburua: Saint-Pierre.
Hiri nagusiak: Mikelune.
Dirua: euro
Biztanleak: 6.100 lagun (NBE, 2006). Gehienak jatorri euskaldun eta bretoikoak; normandiar jatorrikoak ere badira.
Erlijioak: katoliko (%99).
Jakingarriak: Ameriketako kolonia frantziarra; itsasoz haraindiko kolektibitatea da (COM).
Sakha
Herritar izena: sakhar.
Eremua: 3.103.200 km2.
Hiriburua: Jakutsk.
Hiri nagusiak: Mirni, Neriungri, Niurba, Pokrovsk.
Biztanleak: 949.280 lagun. Jakut edo sakha (%33,4), errusiar (%50,3), ukrainar (%7).
Erlijioak: errusiar ortodoxo, xamanista.
Jakingarriak: lehen, Jakutia. Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
SALOMON UHARTEAK
Salomon Uharteak
Herritar izena: salomondar.
Eremua: 25.556 km2.
Hiriburua: Honiara (honiarar).
Hiri nagusiak: Tulagi, Taro Island, Buala, Kirakira, Auki, Tigoa, Lata, Gizo.
Dirua: dolar salomondar.
Biztanleak: 566.000 lagun (NBE, 2012). Melanesiar (%94,5), polinesiar (%3), mikronesiar (%1,2), beste (%1,1).
Erlijioak: protestante (%78; anglikano, baptista, metodista / presbiteriano, zazpigarren eguneko adbentista eta beste), katoliko (%18), sinesmen tradizional (%4).
SAMOA
Samoako Estatu Burujabea
Herritar izena: samoar.
Eremua: 2.831 km2.
Hiriburua: Apia (apiar).
Hiri nagusiak: Asau, Gautavai, Puapuo, Mulifanua.
Dirua: tala.
Biztanleak: 185.000 lagun (NBE, 2012). Samoar (%92,6), euroasiar (%7, europarren eta polinesiarren arteko nahasketa), europar (%0,4).
Erlijioak: kongregazionista (%34,8), katoliko (%19,6), metodista (%15), azken eguneko santu (%12,7), mendekoste (%6,6), zazpigarren eguneko adbentista (%3,5) eta beste (%7,5).
Jakingarriak: Samoa zatiturik dago: mendebaldeko uharteek estatu independentea osatzen dute, eta ekialdekoak Ameriketako Estatu Batuen kolonia dira (ikus Samoa Estatubatuarra).
Samoa Estatubatuarra
Eremua: 199 km2.
Hiriburua: Pago Pago.
Hiri nagusiak: Utulei.
Dirua: dolar estatubatuar.
Biztanleak: 65.628 lagun (2009). Samoar (%89), tongar (%4), asiar (%2,9), mestizo (%2,8), zuri (%1,2), beste (%0,1).
Erlijioak: kristau kongregazionalista (%50), katoliko (%20), protestante eta beste (%30).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia estatubatuarra. Ikus Samoa.
San Bartolome
Eremua: 25 km2.
Hiriburua: Gustavia.
Dirua: euro.
Biztanleak: 8.398 lagun.
Jakingarriak: Ameriketako kolonia frantziarra; itsasoz haraindiko kolektibitatea da (COM).
SAN MARINO
San Marinoko Errepublika
Herritar izena: sanmarinoar.
Eremua: 61,2 km2.
Hiriburua: San Marino (sanmarinoar).
Hiri nagusiak: Serravalle, Acquaviva, Borgo Maggiore, Domagnano, Faetano, Chiesa Nuova, Fiorentino, Montegiardino, Dogana.
Dirua: euro.
Biztanleak: 33.400 lagun (NBE, 2012). Sanmarinoar, italiar.
Erlijioak: katolikoak dira nagusi San Marinon.
San Martin
Eremua: 34 km2.
Hiriburua: Philipsburg.
Hiri nagusiak: Lower Prince's Quarter.
Dirua: Antilletako florin nederlandarra.
Biztanleak: 37.439 lagun.
Jakingarriak: Nederlanderaz, Sin Maarten. 2010eko urrira arte, Holandarren Antillen parte izan zen. Geroztik, lurralde autonomoa da, Herbehereetako Erresumaren barnean. Uhartearen beste parte bat Frantziaren mende dago (frantsesez, Saint-Martin).
San Martin
Eremua: 53,20 km2.
Hiriburua: Marigot.
Hiri nagusiak: Marigot.
Dirua: euro.
Biztanleak: 35.692 lagun.
Jakingarriak: Frantsesez, Saint-Martin. Ameriketako kolonia frantziarra; itsasoz haraindiko kolektibitatea da (COM). Uhartearen beste parte bat Herbehereen mende dago (nederlanderaz, Sint Maarten).
Santa Helena
Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha
Herritar izena: santahelenar.
Eremua: 410 km2.
Hiriburua: Jamestown.
Hiri nagusiak: Longwood, Georgetown (Ascension uhartean), Edinburgh (Tristan da Cunha uhartean).
Dirua: libera santahelenar (libera esterlinaren baliokide).
Biztanleak: 4.255 lagun (2008). Afrikarren ondorengo (%50), zuri (%25), txinatar (%25).
Erlijioak: anglikano (gehienak), baptista, zazpigarren eguneko adbentista, katoliko.
Jakingarriak: Atlantikoko hegoaldeko uhartea. Administrazio britainiarraren agindupean dago, Ascension eta Tristan da Cunha uharteekin batean.
SANTA LUZIA
Herritar izena: santaluziar.
Eremua: 616 km2.
Hiriburua: Castries (castriestar).
Hiri nagusiak: Anse la Raye, Choiseul, Dauphin, Dennery, Gros Islet, Laborie, Micoud, Praslin, Soufriere, Vieux Fort.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Biztanleak: 178.000 lagun (NBE, 2012). Beltz (%90), mestizo (%6), indopakistandar (%3), zuri (%1).
Erlijioak: katoliko (%67,5), zazpigarren eguneko adbentista (%8,5), mendekoste (%5,7), anglikano (%2), ebanjeliko (%2), bestelako kristau (%5,1), rastafari (%2,1), beste (2,6), sinesgabe (%4,5).
SAO TOME ETA PRINCIPE
Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoa
Herritar izena: saotometar.
Eremua: 1.001 km2.
Hiriburua: Sao Tome (saotometar).
Hiri nagusiak: Santo Antonio, Santana, Sao Joao dos Angolares, Neves, Guadalupe, Trindade.
Dirua: dobra.
Biztanleak: 172.000 lagun (NBE, 2012). Beltz eta mestizo nagusiki: mestico, angolar (Angolako esklaboen ondorengoak), forro (aske izatea lortu zuten esklaboen ondorengoak), servicai (Angolatik, Mozambiketik eta Cabo Verdetik iritsitako nekazariak, lanerako kontratatuak), tonga (servicaien seme-alabak, Sao Tome eta Principen jaioak). Europar (portugaldarrak, nagusiki).
Erlijioak: katoliko (%70,3), ebanjeliko (%3,4), apostoliko berri (%2), adbentista (%1,8), beste (%3,1), sinesgabe (%19,4)
Sardinia
Herritar izena: sardiniar.
Eremua: 24.090 km2.
Hiriburua: Cagliari (sardinieraz, Casteddu).
Hiri nagusiak: Nuoro, Carbonia, Iglesias, Sanluri, Lanusei, Tortoli, Olbia, Tempio Pausania, Oristano, Sassari.
Dirua: euro.
Biztanleak: 1,6 milioi.
Jakingarriak: sardinieraz, Sardigna, eta italieraz, Sardegna. Italiaren mendeko uhartea da (estatus berezia duten bost eskualde autonomoetako bat da), eta sardiniera da berezko hizkuntza.
Transkripzioak: sardinierazko leku izenak oso arrotzak zaizkigunez, italierazkoak erabiliko ditugu. Mugimendu abertzaleari edo hizkuntzari buruz idaztean, sardinierazkoak ere idatziko ditugu, parentesi artean.
italieraz | sardinieraz |
---|---|
Alghero | S’Alighera (katalanez, L’Alguer) |
Cagliari | Casteddu |
Carbonia | Crabonia |
Gallura | Gaddura |
Iglesias | Igrèsias |
La Maddalena | A Maddalena |
Lanusei | Lanuse |
Macomer | Macumere |
Nuoro | Nùgoro |
Olbia | Terranoa |
Oristano | Aristanis |
Ozieri | Oçieri |
Porto Torres | Portu Turre |
San Pietro | Santu Predu |
Sanluri | Seddori |
Sant'Antioco | Sant'Antiogu |
Sassari | Tàttari |
Tempio Pausania | Tempiu |
SAUDI ARABIA
Saudi Arabiako Erresuma
Herritar izena: saudiarabiar.
Eremua: 2.149.690 km2.
Hiriburua: Riad (riadar).
Hiri nagusiak: Jidda, Meka, Medina, Dammam, Tabuk, Buraida, Abha, Ahsa, Ta'if, Bahah, Jubail, Qatif, Hufuf, Arar, Sakakah, Ha'il, Jizan, Najran.
Dirua: riyal saudiarabiar.
Biztanleak: 28,7 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%90), afro-asiar (%10).
Erlijioak: musulman (%100; sunitak %89, xiitak %11).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Desierto árabe / desert d'Arabie /Arabian Desert | Arabiako basamortua |
Golfo Pérsico / golfe Persique / Persian Gulf | Persiar golkoa |
Hedjaz / Hiyaz / Al-Heyaz | Hijaz |
La Meca / La Mecque / Makka / Makkah | Meka |
Mar Arábigo / mar de Omán / mer d'Arabie / Arabian Sea | Arabiako itsasoa / Omango itsasoa |
Médine | Medina |
Nechd / Nejd / Nachd | Najd |
Península arábiga / Arabie / Arabian Peninsula | Arabia / Arabiar penintsula |
Rub al Jali | Rub al-Khali (basamortua) |
Tihamah | Tihama |
Yeda / Djedah | Jidda |
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako, Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | -iyah, -iya | -iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya) |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -ne | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...
SENEGAL
Senegalgo Errepublika
Herritar izena: senegaldar.
Eremua: 196.722 km2.
Hiriburua: Dakar (dakartar).
Hiri nagusiak: Diourbel, Fatick, Kaolack, Kolda, Louga, Matam, Saint-Louis, Tambacounda, Thies, Ziguinchor.
Dirua: CFA franko.
Biztanleak: 13,1 milioi (NBE, 2012). Wolof (%43,3), peul edo fula (%23,8), serere (%14,7), diola (%3,7), mandinka (%3), soninke (%1), europar eta libanoar (%1), beste (%9,4; txinatar, vietnamdar).
Erlijioak: musulman (%94), kristau (%5, batez ere katoliko), sinesmen tradizional (%1).
SERBIA
Serbiako Errepublika
Herritar izena: serbiar.
Eremua: 77.449 km2 (Erdialdeko Serbia: 55.949; Voivodina: 21.500 km2).
Hiriburua: Belgrad (belgradar).
Hiri nagusiak: Erdialdeko Serbia: Kragujevac, Krusevac, Novi Pazar, Jagodina, Nis, Uzice, Zajecar; Voivodina: Novi Sad (hiriburua), Sombor, Pancebo, Kikinda, Backa Palanka.
Dirua: dinar serbiar.
Biztanleak: 9,8 milioi (NBE, 2012). Erdialdeko Serbia: 5,6 m.; Voivodina: 2,3 m. Erdialdeko Serbian eta Voivodinan: serbiar (%82,8), hungariar (%3,9), bosniak (%1,8), ijito (%1,44).
Erlijioak: Bai Erdialdeko Serbian eta bai Voivodinan, serbiar ortodoxoak dira nagusi.
Jakingarriak: 1992tik aurrera Jugoslaviako Errepublika Federala izan zena Serbia eta Montenegro bihurtu zen 2003ko otsailaren 4an, harik eta 2006ko maiatzean eginiko erreferendumaren ondorioz Montenegrok independentziarako bidea hartu zuen arte. Serbiak hiru egitura administratibo izan ditu 2008 arte: Erdialdeko Serbia esaten dioten eskualdea, batetik, eta bi eskualde autonomo, bestetik: Voivodina iparraldean, eta Kosovo eta Metohia hegoaldean. 2008ko otsailaren 17an, Kosovok independentzia aldarrikatu zuen, eta Serbiatik bereizi. Ikus Voivodina.
Transkripzioak: Serbian bi alfabeto erabiltzen dituzte: zirilikoa eta latinoa. Izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Puertas de Hierro / Portes de fer / Iron Gate | Burdinazko Ateak |
Syrmie / Syrmia | Sirmia |
Voïvodine / Vojvodina | Voivodina |
SERBIA ETA MONTENEGRO
Jakingarriak: 1992tik aurrera Jugoslaviako Errepublika Federala zena, 2003ko otsailaren 4az geroztik 2006ko ekainera arte, Serbia eta Montenegro izan zen. Konfederazio gisa egituratuak zeuden, baina, berez, bi errepublika ziren: Serbiako Errepublika eta Montenegroko Errepublika. Serbiak, era berean, bi eskualde autonomo zituen barnean, Kosovo —Nazio Batuen administraziopean— eta Voivodina. 2006ko maiatzean eginiko erreferendumaren ondorioz, Montenegrok independentziarako bidea hartu zuen. Ikus: Serbia, Montenegro, Voivodina eta Kosovo.SEYCHELLEAK
Seychelleetako Errepublika
Herritar izena: seychelletar.
Eremua: 455 km2.
Hiriburua: Victoria (victoriar).
Hiri nagusiak: De Quincy Village, Belle Ombre, Port Glaud Misere, Cascade, Ane Boileau, Anse Royale.
Dirua: errupia seychelletar.
Biztanleak: 87.400 lagun (NBE, 2011). Frantses mestizo, afrikar, indiar, txinatar eta arabiar.
Erlijioak: katoliko (%82,3), anglikano (%6,4), zazpigarren eguneko adbentista (%1,1), bestelako kristau (%3,4), hindu (%2,1), musulman (%1,1) eta beste.
SIERRA LEONA
Sierra Leonako Errepublika
Herritar izena: sierraleonar.
Eremua: 71.740 km2.
Hiriburua: Freetown (freetowndar).
Hiri nagusiak: Bo, Kenema, Makeni.
Dirua: leone.
Biztanleak: 6,1 milioi (NBE, 2012). Afrikar tribuetako biztanleak (%90): temne (%30), mende (%30) eta beste (%30). Kreole (%10; jamaikar esklaboen ondorengoak), gerratik ihesi joandako liberiarrak eta europar, libanoar, pakistandar eta indiar gutxi batzuk.
Erlijioak: musulman (%60), sinesmen tradizional (%30), kristau (%10).
SINGAPUR
Singapurko Errepublika
Herritar izena: singapurtar.
Eremua: 660 km2.
Hiriburua: Singapur (singapurtar).
Hiri nagusiak: Singapur hiri-estatua da, eta hiriburua beste hiririk ez du. Zenbait herrik eta hainbat gunek osatzen dute banaketa administratiboa.
Dirua: dolar singapurtar.
Biztanleak: 5,3 milioi (NBE, 2012). Txinatar (%76,8), malaysiar (%13,9), indiar (%7,9), beste (%1,4).
Erlijioak: budista (%42,5), musulman (%14,9), taoista (%8,5), hindu (%4), katoliko (%4,8), bestelako kristau (%9,8), beste (%0,7), sinesgabe (%14,8).
SIRIA
Siriako Arabiar Errepublika
Herritar izena: siriar.
Eremua: 185.180 km2 (israeldarrek okupatutako 1.295 kilometro koadroak barne).
Hiriburua: Damasko (damaskoar).
Hiri nagusiak: Quneitra, Daraa, As-Suwayda, Homs, Tartus, Latakia, Hama, Idlib, Raqqa, Deir ez-Zor, Al-Hasaka.
Dirua: libera siriar.
Biztanleak: 21,1 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%90,3), kurdu, armeniar eta beste (%9,7).
Erlijioak: musulman sunita (%74), alaui eta bestelako musulman (%16), kristau (%10), judu.
Jakingarriak: Sei Eguneko Gerran (1967), Israelek Siriako hego-mendebaldeko eskualdea hartu zuen: Golango gainak.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Al-Yazira / Al-Djazira / Al-Jazira | Al-Jazira / Jazira (eskualdea) |
Alep / Aleppo / Halab | Alepo |
Anti-Liban / Anti-Lebanon | Antilibano (Antilibano mendikatea) |
Crac de los Caballeros / Krak des Chevaliers | Zaldunen Krak |
Creciente Fértil / Croissant fertile / Fertile Crescent | Ilgora Emankorra, -a |
Damas / Damasco / Dimashq | Damasko |
Douma | Duma |
Ghouta | Ghuta |
Hims | Homs |
Jableh / Djableh / Jeble | Jabla |
Masyaf | Masyaf |
Pamlyre / Palmyra | Palmira |
Tal Rifat / Tall Rifaat | Tell Rifaat |
Tudmur / Tadmor | Tadmur |
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako, Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | -iyah, -iya | -iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya) |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -ne | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...
SOMALIA
Somaliako Errepublika Federala
Herritar izena: somaliar.
Eremua: 637.657 km2.
Hiriburua: Muqdisho (muqdishoar).
Hiri nagusiak: Hargeysa, Kismaayo, Berbera, Marka, Baydhabo, Burco.
Dirua: txelin somaliar.
Biztanleak: 9,8 milioi (NBE, 2012). Somaliar (%85, hainbat klanetan zatituta), bantu, arabiar eta beste (%15).
Erlijioak: musulman sunita (%100).
Jakingarriak: 1991. urteaz geroztik, Somaliak estatu batasuna galdu du, eta ez du nazio gobernurik. Somalia barruan, zenbait lurraldek independentzia aldarrikatu dute, baina atzerriko inongo gobernuk ez ditu onartu: Somalilandia (ipar-mendebaldean, 1991tik aurrera), Puntlandia (ipar-ekialdean, 1998tik aurrera), Jubalandia (1998tik aurrera) eta Hego-Mendebaldeko Somalia (2002tik aurrera).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Baidoa | Baydhabo |
Burao | Burco |
Hargeisa | Hargeysa |
Jubba | Juba (ibaia) |
Kismayo | Kismaayo |
Merca | Marka |
Pount / Puntland | Puntlandia |
Shebelle / Chébéli / Shebelle | Xebeli (ibaia) |
SRI LANKA
Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa
Herritar izena: srilankar.
Eremua: 65.610 km2.
Hiriburua: Sri Jayewardenepura Kotte (hiriburu administratiboa; kottear); laburrago, Kotte. Kolonbo (hiriburu komertziala; kolonboar).
Hiri nagusiak: Kandy, Galle, Jaffna, Trincomalee, Kurunegala, Anuradhapura, Badulla, Ratnapura.
Dirua: errupia srilankar.
Biztanleak: 21,2 milioi (NBE, 2012). Sinhalar edo zingales (%73,8), mairu srilankar (%7,2), tamil indiar (%4,6), tamil srilankar (%3,9), beste (%0,5), zehaztugabe (%10).
Erlijioak: budista (%69,1), musulman (%7,6), hindu (%7,1), kristau (%6,2), zehaztugabe (%10).
Jakingarriak: Lehen, Zeilan zeritzon Sri Lankari.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Pic d'Adam / Pico de Adán / Adam's peak | Sri Pada / Adamen tontorra |
Pont d'Adam / Pont de Rama / Puente de Adam | Adamen Zubia |
SUDAN
Sudango Errepublika
Herritar izena: sudandar.
Eremua: 1.844.797 km2.
Hiriburua: Khartum (khartumdar).
Hiri nagusiak: Omdurman, Ipar Khartum, Nyala, Port Sudan, Kassala, Al-Ubayyid, Wad Madani, Al-Qadarif.
Dirua: libera sudandar.
Biztanleak: 45,7 milioi (NBE, 2012). Beltz (%52), arabiar (%39), dinka (%11,5), beja (%6) eta beste (%3).
Erlijioak: musulman sunita (%70, iparraldean nagusiki), sinesmen tradizional (%25), kristau (%5, hegoaldean eta Khartumen gehienak).
Jakingarriak: 1983. urteaz geroztik, gerra zibila izan da Sudanen. 2005. urteko urtarrilaren 9an, bake akordio bat sinatu zuten, eta, ondorioz, Hego Sudanek autonomia eskuratu zuen. Sei urteren buruan autodeterminazio erreferenduma egin, eta independentzia aldarrikatu zuen 2011ko uztailaren 9an.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Desierto de Nubia / désert de Nubie / Nubian Desert | Nubiako basamortua |
Kurdufan | Kordofan / Kurdufan |
Nilo Azul / Nil Bleu / Blue Nile | Nilo Urdina |
Nilo Blanco / Nil Blanc / White Nile | Nilo Zuria |
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako, Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | -iyah, -iya | -iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya) |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -ne | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...
SUEDIA
Suediako Erresuma
Herritar izena: suediar.
Eremua: 449.964 km2.
Hiriburua: Stockholm (stockholmdar).
Hiri nagusiak: Goteborg, Malmo, Uppsala, Linkoping, Vasteras, Orebro, Norrkoping, Helsingborg, Jonkoping.
Dirua: koroa suediar.
Biztanleak: 9,5 milioi (NBE, 2012). Suediar; finlandiar eta laponiar (sami) gutxiengoak; eta beste hainbat.
Erlijioak: luterano (%87), katoliko, ortodoxo, baptista, musulman, judu.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Dalecarlia / Dalecarlia | Dalarna / Dalekarlia |
Skåne / Escania / Scanie | Eskania |
SUITZA
Suitzako Konfederazioa
Herritar izena: suitzar.
Eremua: 41.290 km2.
Hiriburua: Berna (bernatar).
Hiri nagusiak: Zurich, Basilea, Geneva, Lausana / Lausanne, Winterthur, St. Gallen, Luzerna, Lugano, Biel / Bienne.
Dirua: franko suitzar.
Biztanleak: 7,7 milioi (NBE, 2012). Aleman (%65), frantziar (%18), italiar (%10), erromantxe (%1), beste (%6).
Erlijioak: katoliko (%41,8), protestante (%35,3), ortodoxo (%1,8), musulman (%4,3), zehaztugabe (%4,3), sinesgabe (%11,1), beste (%1,4).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Appenzell Rodas Exteriores / Appenzell Rhodes-Extérieures | Appenzell Ausserrhoden |
Appenzell Rodas Interiores / Appenzell Rhodes-Intérieures | Appenzell Innerrhoden |
Argovie, Aargau | Argovia |
Basel / Bâle / Basilea | Basilea |
Bern / Bern / Berna | Berna |
Biel / Bienne | Biel / Bienne |
Bâle-Campagne / Basilea-Campiña | Basilea Herrialdea, -a |
Chur / Coire / Coira / Cuira | Coira |
Conters | Cunter |
Freiburg / Fribourg | Friburgo |
Genf / Geneve / Ginebra | Geneva |
Glarus | Glaris |
Graubünden / Grisons / Grigioni / Grischum / Grisones | Grisonia |
Grisones / Grisons | Grisonia |
Guin | Dudingen |
Lake of Lucerne / Lac des Quatre Cantons / Lago Cuatro Cantones | Lau Kantonamenduen Aintzira |
Losanna | Lausana / Lausanne |
Luzern / Lucerne / Lucerna | Luzerna |
Nidwald | Nidwalden |
Obwald | Olbwalden |
Saint-Gall | Sankt Gallen |
San Murrezan | St. Moritz |
Schaffhouse | Schaffhausen |
Schwytz | Schwyz |
Sciaffusa | Schaffhausen |
Sitten | Sion |
Soleure / Soleura / Soletta | Solothurn |
St-Gall / San Gallo | St. Gallen |
Svitto | Schwyz |
Tavau | Davos |
Tessin / Ticino | Ticino / Tesino |
Thurgau / Thurgovie | Turgovia |
Wallis | Valais |
Zoug / Zugo | Zug |
Zurigo | Zurich |
SURINAM
Surinamgo Errepublika
Herritar izena: surinamdar.
Eremua: 163.270 km2.
Hiriburua: Paramaribo (paramariboar).
Hiri nagusiak: Brokopongo, Nieuw Amsterdam, Totness, Albina, Nieuw Nickerie, Onverwacht, Groningen, Lelydorp.
Dirua: dolar surinamdar.
Biztanleak: 534.000 lagun (NBE, 2012). Indopakistandar (%37), kreole (%31,3, zuri-beltzak), javatar (%15), maroon edo bush-negro (%10), amerindiar (%2), txinatar (%2), zuri (%1), beste (%2).
Erlijioak: hindu (%27,4), protestante (%25,2, moraviarrak nagusiki), katoliko (%22,8), musulman (%19,6), sinesmen tradizional (%5).
SWAZILANDIA, ESWATINI
Swazilandiako Erresuma, Eswatiniko Erresuma
Herritar izena: swazilandiar, eswatiniar.
Eremua: 17.363 km2.
Hiriburua: Mbabane (hiriburu administratiboa; mbabanetar). Lobamba (hiriburu legislatiboa; lobambar).
Hiri nagusiak: Manzini, Nhlangano, Siteki.
Dirua: lilangeni.
Biztanleak: 1,2 milioi (NBE, 2012). Afrikar (%97; swazi etniakoak dira nagusi, biztanleen %85 inguru; zulu etniakoak ere badira, %10 inguru), europar (%3).
Erlijioak: kristau (%57; katoliko, anglikano, metodista, mormoi), zionista (%40, sinesmen tradizionalen eta kristautasunaren nahasketa), beste (%3, musulman, bahaista, judu).
Jakingarriak: Eswatini edo Eswatiniko Erresuma (eswatiniar) da izen ofiziala 2018az geroztik.