MUNDUA
PAKISTAN
Pakistango Islamiar Errepublika
Herritar izena: pakistandar.
Eremua: 796.100 km2.
Hiriburua: Islamabad (islamabadar).
Hiri nagusiak: Karatxi, Lahore, Quetta, Peshawar.
Dirua: errupia pakistandar.
Biztanleak: 179 milioi (NBE, 2012). Punjab, paxtun, sindhi, balutx, muhajir (Indiatik iritsitako etorkinak), urdu.
Erlijioak: musulman (%97; sunitak %77, xiitak %20), kristau, hindu eta beste (%3).
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Azad Kashmir / Cachemira Azad /Azad Cachemire | Azad Kaxmir |
Balochistan / Baluchistán / Baloutchistan | Balutxistan |
Federally Administered Tribal Areas / Áreas tribales bajo administración federal / Régions tribales fédéralement administrées | Administrazio Federalpeko Tribuen Eremua (laburturik, Tribuen Eremua) |
Indo | Indus (ibaia) |
Karachi | Karatxi |
Karakalpakistan / Karakalpakia | Karakalpakstan / Karakalpakstango Errepublika |
Paso Khaiber / Khaybar / pass de Khyber / Khyber Pass | Khyber ataka |
Sind | Sindh |
PALAU
Palauko Errepublika
Herritar izena: palauar.
Eremua: 508 km2.
Hiriburua: Ngerulmud (ngerulmudtar). Lehen, Melekeok izan zen hiriburua (melekeoktar), eta lehenago, Koror (korortar).
Hiri nagusiak: Koror, Airai, Kloulklubed, Ngermechau, Chol, Ngaramasch, Ulimang, Kayangel, Ngerkeai, Ollei, Oikuul, Ngetkip, Dongosaru, Hatohobei, Imeong.
Dirua: dolar estatubatuar.
Biztanleak: 20.600 lagun (NBE, 2011). Palauar (%69,9; polinesiar jatorrikoak dira, malaiar eta melanesiar ukituekin), filipinar (%15,3), txinatar (%4,9), bestelako asiar (%2,4), zuri (%1,9), carolindar (%1,4), bestelako mikronesiar (%1,1) eta beste.
Erlijioak: katoliko (%41,6), protestante (%23,3), modekngei (Palauko bertako erlijioa, %8,8), zazpigarren eguneko adbentista (%5,3), Jehovaren lekuko (%0,9), azken eguneko santu (%0,6), zehaztugabe edo sinesgabe (%16,4) eta beste.
Jakingarriak: Independentea da 1994az geroztik, Ameriketako Estatu Batuekiko elkartze librean.
Palestina
Herritar izena: palestinar.
Eremua: 6.520 km2.
Hiriburua: Jerusalem (jerusalemdar).
Hiri nagusiak: Tulkarem, Nablus, Ramallah, Hebron, Gaza, Khan Yunis, Jeriko, Betleem, Jenin.
Dirua: Israelgo shekel berri, dinar jordaniar (Zisjordanian soilik).
Biztanleak: 4,4 milioi (NBE, 2010). Palestinarrak 3,5 milioi inguru dira, eta juduak 475.000. Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren arabera, 9,6 milioi palestinar inguru daude munduan, gehienak Palestinatik kanpo.
Erlijioak: palestinarren %90 musulman sunitak dira, eta %10 inguru, kristauak. Kolono israeldarrak juduak dira.
Jakingarriak: hauek dira Palestinako lurralde okupatuak: Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Gaza. Gazak eta Zisjordaniako zenbait hiri eta lurraldek Palestinako Aginte Nazionala osatzen dute, administrazio autonomoa duen lurraldea, baina kokagune juduak aginte horretatik kanpo geratzen dira. 2005. urtean, Israelgo Gobernuak hustu egin zituen Gazako kokagune juduak. 2012an, Nazio Batuen Erakundeak estatu behatzaile gisa onartu zuen.
Transkripzioak: Izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
auzo erdaretan | arabieraz | euskaraz |
---|---|---|
Belen / Bethleem | Bait Lahm | Betleem |
Djenine / Jenin / Jenine / Yenin / Yanin | Janin | Jenin |
Gazzah | Ghazzah | Gaza |
Hebron | Al Khalil | Hebron |
Jalaliya, Jabalya | Jabalia | |
Jericho / Jerico / Jeriko | Ariha | Jeriko |
Jerusalen / Jerusalem | Al Quds | Jerusalem |
Khan Yunis / Jan Yunis / Khan Younes | Khan Yunis | |
Nablous / Nablus / Naplus / Naplusa | Nabulus | Nablus |
Qalqiliyah | Qalqiliyah | Qalqiliya |
Ramala | Ram Allah | Ramallah |
West Bank | Zisjordania | |
Cesarea / Caesarea / Césarée / | Qesarya / Keisarya / Qaysaria | Zesarea |
Transkripzio taula
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako, Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | -iyah, -iya | -iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya) |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -ne | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...
PANAMA
Panamako Errepublika
Herritar izena: panamar.
Eremua: 75.520 km2.
Hiriburua: Panama Hiria (panamar).
Hiri nagusiak: Bocas del Toro, David, Panonome, Colon, La Palma, Chitre, Las Tablas, Santiago de Veracruz, Union Choco, El Porvenir, Quebrada Guabo.
Dirua: balboa.
Biztanleak: 3,6 milioi (NBE, 2012). Mestizo (amerindiar-zuri; %70), beltz eta mulato (%14), zuri (%10), amerindiar (%6).
Erlijioak: katoliko (%80 inguru), protestante (%12 inguru), musulman (%4,4), bahaista (%1), budista (%1), judu (%0,4), hindu (%0,2).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Canal de Panamá | Panamako kanala |
Golfo de Panamá / golfe de Panama / Golf of Panamá | Panamako golkoa |
Golfo de los Mosquitos | Mosquitos golkoa |
Istmo de Panamá | Panamako itsmoa |
PAPUA GINEA BERRIA
Papua Ginea Berriko Estatu Burujabea
Herritar izena: gineaberriar.
Eremua: 462.840 km2.
Hiriburua: Port Moresby (portmoresbiar).
Hiri nagusiak: Kundiawa, Goroka, Rabaul, Wewak, Webag, Kerema, Madang, Lorengau, Alotau, Lae, Kavieng, Popondetta, Arawa, Mendi, Daru, Mount Hagen, Kimbe, Vanimo.
Dirua: kina.
Biztanleak: 7,2 milioi (NBE, 2012). Melanesiar, papuar, negrito, mikronesiar, polinesiar.
Erlijioak: sinesmen tradizional (%34), katoliko (%22), luterano (%16), metodista / presbiteriano (%8), anglikano (%5), bestelako protestante batzuk (%15).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Golfo de Papua / Golfe du Papouasie / Gulf of Papua | Papuako golkoa |
Isla de Nueva Hanover / Nouvelle-Hanovre / New Hannover Island | Hannover Berria / Lavongai |
Islas del Almirantazgo / islas Manus / Îles de l'Amirauté / Admiralty Islands | Almirantegoaren uharteak |
Nueva Bretaña / Nouvelle-Bretagne / New Britain / Nouvelle-Poméranie | Britainia Berria |
Nueva Irlanda / Nouvelle-Irlande / New Ireland | Irlanda Berria |
Papousia | Papuasia |
PARAGUAI
Paraguaiko Errepublika
Herritar izena: paraguaitar.
Eremua: 406.750 km2.
Hiriburua: Asuncion (asunciondar).
Hiri nagusiak: Fuerte Olimpo, Ciudad del Este, Pedro Juan Caballero, Filadelfia, Coronel Oviedo, Caazapa, Salto del Guaira, Aregua, Concepcion, Caacupe, Villarrica, Encarnacion, San Juan Bautista, Pilar, Paraguari, Pozo Colorado, San Pedro.
Dirua: guarani.
Biztanleak: 6,7 milioi (NBE, 2012). Mestizo (espainiar-amerindiar; %95), beste (%5; alemaniar, japoniar, korear, txinatar, arabiar, brasildar, argentinar...).
Erlijioak: katoliko (%90), mennonita (anabaptistak) eta beste protestante batzuk (%10).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Pantanal | Pantanala, -a |
PERU
Peruko Errepublika
Herritar izena: perutar.
Eremua: 1.285.220 km2.
Hiriburua: Lima (limatar).
Hiri nagusiak: Arequipa, Trujillo, Chiclayo, Iquitos, Huancayo, Piura, Chimbote, Cusco, Pucallpa.
Dirua: sol berri.
Biztanleak: 29,7 milioi (NBE, 2012). Kitxua edo amerindiar (%45), mestizo (amerindiar-zuri; %37), zuri (%15), aimara (beltzak), japoniar, txinatar eta beste (%3).
Erlijioak: perutarrak katolikoak dira nagusiki (%90 inguru).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Cordillera Blanca | Cordillera Blanca mendikatea |
Cuzco | Cusco, Qosqo |
Machu Picchu | Machu Picchu |
Pitcairn
Herritar izena: pitcairndar.
Eremua: 47 km2.
Hiriburua: Adamstown.
Hiri nagusiak: Biztanlegune bakarra du, hiriburua bera.
Dirua: dolar zeelandaberritar.
Biztanleak: 46 lagun. Ingeles eta tahitiar jatorrikoak.
Erlijioak: zazpigarren eguneko adbentista (%100).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia britainiarra.
Polinesia Frantsesa
Eremua: 4.167 km2.
Hiriburua: Papeete.
Hiri nagusiak: Faaa, Punaauia, Pirae, Mahina, Paea, Papara, Arue, Afaahiti, Vaitape.
Dirua: CFP franko.
Biztanleak: 277.000 lagun (NBE, 2012). Polinesiar (%78), txinatar (%12), bertako frantses (%6), metropoliko frantses (%4).
Erlijioak: protestante (%54), katoliko (%30), beste (%10), sinesgabe (%6).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia frantziarra da, eta itsasoz haraindiko herrialdearen estatusa du (POM). 1946tik 2003ra itsasoz haraindiko lurralde izan zen (TOM), eta Frantziako Konstituzioan aldaketa bat egin ondoren, estatus berria onartu zioten Polinesia Frantsesari, autonomia handiagoa izan zezan.
POLONIA
Poloniako Errepublika
Herritar izena: poloniar.
Eremua: 312.685 km2.
Hiriburua: Varsovia (varsoviar).
Hiri nagusiak: Lodz, Krakovia, Wroclaw, Poznan, Gdansk, Szczecin, Bydgoszcz, Lublin, Katowice.
Dirua: zloty.
Biztanleak: 38,3 milioi (NBE, 2012). Poloniar (%97,6), alemaniar (%0,4), ukrainar (%0,1), bielorrusiar (%0,1), beste (%2,7).
Erlijioak: katoliko (%89,8), ortodoxo (%1,3), protestante (%0,3), beste (%8,6).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Casubia / Cachubia / Cachoubie / Kashubia / Kaszuby | Kaxubia |
Cracovia / Cracovie / Krakow / Cracow | Krakovia |
Cujavia / Kuyavia / Coujavie / Kujawy | Kujabia |
Galicia / Galicie / Galicja | Galitzia |
Gran Polonia / Grande-Pologne | Polonia Handia, -a |
Masovia / Mazowsze | Mazovia |
Mazurie / Mazury | Masuria / Mazuria |
Pequeña Polonia / Petite-Pologne | Polonia Txikia, -a |
Podlakia / Podlachie / Podlasie | Podlasia |
Pomorze | Pomerania |
Pomérélie / Pomorze Gdanskie | Pomerelia |
Posnanie / Poznanie / Province of Posen | Posnania |
Silésie | Silesia |
Tierra de Chelmno / Région de Chelmno / Culmland / Culmerland | Kurlandia |
Warmia | Varmia |
PORTUGAL
Portugalgo Errepublika
Herritar izena: portuges, portugaldar.
Eremua: 92.391 km2.
Hiriburua: Lisboa (lisboar).
Hiri nagusiak: Porto, Evora, Faro, Coimbra.
Dirua: euro.
Biztanleak: 10,7 milioi (NBE, 2012). Portuges, afrikar jatorrikoak (100.000 baino gutxiago), Europa ekialdekoak (ukrainar, moldaviar, errumaniar, errusiar).
Erlijioak: portugaldarrak katolikoak dira nagusiki.
Transkripzioak: izan kontuan egokitzapen hauek.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Alto Alentejo | Alentejo Garaia, -a |
Azores / Açores | Azoreak, -ak |
Baixo Alentejo | Alentejo Beherea, -a |
Beira Alta | Beira Garaia, -a |
Beira Baixa | Beira Beherea, -a |
Beira Litoral | Kostaldeko Beira |
Bragança | Bragantza |
Douro Litoral / Duero Litoral | Douro Litoral / Kostaldeko Duero |
Lisbonne | Lisboa |
Madère | Madeira |
Minho | Miño |
Miranda de Duero | Miranda do Douro |
Montesino | Montesinho |
Oporto | Porto |
Trás-os-Montes e Alto Douro | Tras-os-Montes e Alto Douro / Tras-os-Montes eta Duero Garaia, -a |
Puerto Rico
Puerto Ricoko Estatu Libre Elkartua
Herritar izena: puertorricar.
Eremua: 9.104 km2.
Hiriburua: San Juan (sanjuandar).
Hiri nagusiak: Bayamon, Carolina, Ponce, Caguas, Guaynabo, Mayaguez, Trujillo Alto, Arecibo, Rio Grande.
Dirua: dolar estatubatuar.
Biztanleak: 3,7 milioi (NBE, 2012). Zuri (%80,5), beltz (%8), amerindiar (%0,4), asiar (%0,2), mestizo eta beste (%10,9).
Erlijioak: katoliko (%85), protestante eta beste (%15).
Jakingarriak: Karibeko lurralde estatubatuarra. Autonomia osoa du administrazio aldetik.