MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Jakutia

Jakingarriak: Ikus Sakha.
 

JAMAIKA

JAMAIKA

Herritar izena: jamaikar.
Eremua: 10.991 km2.
Hiriburua: Kingston (kingstondar).
Hiri nagusiak: Spanish Town, Portmore, Montego Bay, Mandeville, May Pen, Old Harbour, Linstead, Ocho Rios, Discovery Bay, Negril, Black River, Alligator Pond.
Dirua: dolar jamaikar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), Jamaikako kreolera (patois edo jamaikera esaten diote bertakoek; ingelesa eta Afrikako mintzairak ditu oinarrian), zenbait talde txikiren hizkuntzak (hindi, txinera, hebreera, arabiera, espainiera).
Biztanleak: 2,8 milioi (NBE, 2012). Beltz (%90,9), mestizo (%7,3), indopakistandar (%1,3), txinatar (%0,2), zuri (%0,2), beste (%0,1).
Erlijioak: protestante (%61,3; Jainkoaren Eliza %21,2, baptista %8,8, anglikano %5,5, zazpigarren eguneko adbentista %9, mendekoste %7,6, metodista %2,7, Eliza batua %2,7, Jehovaren lekuko %1,6, moraviar %1,1...), katoliko (%4), beste (%34,7; rastafari, hinduista, budista, judu, musulman).
 

JAPONIA

JAPONIA

Herritar izena: japoniar.
Eremua: 377.835 km2.
Hiriburua: Tokio (tokiotar).
Hiri nagusiak: Yokohama, Osaka, Nagoya, Sapporo, Kobe, Kyoto, Fukuoka, Kawasaki, Hiroshima, Nagasaki, Kitakyushu, Naha, Matsuyama, Takamatsu, Okayama, Nagoya, Shizuoka, Niigata, Kanazawa, Sendai, Fukushima.
Dirua: yen.
Hizkuntzak: japoniera (ofiziala), ainuera (etnia horretako bakan batzuk besterik ez dira mintzatzen beren hizkuntzan, eta desagertzeko zorian dago).
Biztanleak: 126,4 milioi (NBE, 2012). Japoniar (%99, tartean ainu, ryukyu eta burakumin etnia gutxituak); beste (%1; 511.262 korear, 244.241 txinatar, 182.232 brasildar, 89.851 filipinar...).
Erlijioak: xintoistak eta budistak dira nagusi (%84); beste sinesmen batzuk ere badira (%16; konfuzianista, taoista, kristau).

erdarazeuskaraz
Alpes Japoneses / Alpes japonaises / Japanese AlpsJaponiako Alpeak
Mar del Japón, mar de Oriente / mer du Japon, mer de l'Est / Sea of JapanJaponiako itsasoa / Ekialdeko itsasoa
 

Jersey uhartea

Jakingarriak: Anglo-normandiar uharteetako bat da. Erresuma Batuaren menpekoa.
 

JORDANIA

JORDANIA

Jordaniako Haxemi Erresuma
Herritar izena: jordaniar.
Eremua: 89.342 km2.
Hiriburua: Amman (ammandar).
Hiri nagusiak: Zarqa, Irbid, Russeifa, Aqaba, Salt, Madaba, Mafraq, Maan, Tafila, Karak, Jerax.
Dirua: dinar jordaniar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), ingeles (administrazioan eta merkataritzan).
Biztanleak: 6,5 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%98; 1,5 milioi inguru palestinar iheslariak dira), txerkes edo zirkasiar (%1), armeniar (%1).
Erlijioak: musulman sunita (%92), kristau (%6; greziar ortodoxoak nagusiki, baina baita greziar eta erromatar katolikoak, siriar ortodoxoak, kopto ortodoxoak, armeniar apostolikoak eta protestanteak ere), beste (%2; musuman xiita eta druso).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
AmanAmman
ArabahAravah
RusaifaRusseifa
Valle de la Luna / The Valley of the MoonWadi Rum
Wadi MoussaWadi Musa
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-nene-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa