MUNDUA
INDIA
Indiako Errepublika
Herritar izena: indiar.
Eremua: 3.287.590 km2.
Hiriburua: New Delhi (newdelhiar).
Hiri nagusiak: Mumbai (1995etik ofiziala; lehen, Bombay), Delhi, Kalkuta (2001etik ofiziala, Kolkata), Chennai (1996tik ofiziala; lehen, Madras), Hyderabad, Bangalore (2006tik ofiziala, Bengaluru), Ahmadabad, Kanpur, Nagpur.
Dirua: errupia indiar.
Biztanleak: 1.300 milioi (NBE, 2012). Indian 4.000 talde etniko baino gehiago daude. Oro har, honako talde hauetan banatzen dira: indoario (%72), dravida (%25), mongoloide eta beste (%3; negrito, australoide...).
Erlijioak: hindu (%80,5), musulman (%13,4), kristau (%2,3), sikh (%1,8), budista (%0,7), jainista (%0,4) eta beste.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Deccan / Decán | Dekkan |
Benares | Varanasi |
Cachemira / Cachemire / Kashmir | Kaxmir |
Calcuta / Calcutta | Kalkuta |
Cawnpore | Janpur |
Cochin | Kochi |
Coromandel Coast | Koromandel kosta |
Gange / Ganga | Ganges |
Golfo de Cambay / Gulf of Khambhat | Khambhateko golkoa |
Great Rann of Kutch / Gran Rann de Kach | Kutcheko Rann Handia |
Indostan / Hindoustan | Hindustan |
Nueva Delhi | New Delhi |
Oriya | Orissa |
Panjab / Punyab / Pendjab | Punjab |
Pont d'Adam / Pont de Rama / Puente de Adam | Adamen Zubia / Rama Setu |
Rajasthan | Rajastan |
Tapi | Tapti |
West Bengal / Bengala Occidental / Bengale Occidental | Mendebaldeko Bengala |
INDONESIA
Indonesiako Errepublika
Herritar izena: indonesiar.
Eremua: 1.919.440 km2.
Hiriburua: Jakarta (jakartar).
Hiri nagusiak: Surabaya, Bandung, Medan, Semarang, Palembang, Pekanbaru, Cirebon, Cilacap, Denpasar, Makassar, Kupang, Ambon, Biak.
Dirua: errupia indonesiar.
Biztanleak: 242,8 milioi (NBE, 2012). Indonesian 300 talde etniko inguru daude. Javar (%45), sundar (%14), madurar (%7,5), malaiar (%7,5), eta beste hainbat (%26; batak, minangkabau, betawi, bugi, banjar, balitar, sasak...).
Erlijioak: musulman (%88), protestante (%5), katoliko (%3), hindu (%2), budista (%1).
Jakingarriak: muga arazoak daude. 1975etik, Indonesiak okupatua izan zuen Ekialdeko Timor (kolonia portugaldarra izanikoa). 1999an, Ekialdeko Timorren independentzia onartu zuen, eta herrialde hori independentea da erabat 2002. urteaz geroztik. Bestalde, Aceh eta Papuan mugimendu independentistak daude.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Banda Islands | Banda uharteak |
Ceram | Seram (lehen, Ceram) |
Macasar / Makasar | Makassar |
Mar de Banda / Banda Sea | Bandako itsasoa |
Mar de Flores / mer de Florès/ Flores Sea | Floresko itsasoa |
Mar de Java / mer de Java / Java Sea | Javako itsasoa |
Molucas / Moluques / Maluku | Molukak |
Monte Jaya / pyramide Carstensz / Carstensz Pyramid | Carstensz (mendia) / Puncak Jaya |
Sulawesi / Celebes | Sulawesi / Celebes |
Ingalaterra
Herritar izena: ingeles.
Eremua: 130.410 km2.
Hiriburua: Londres.
Hiri nagusiak: Birmingham, Manchester, Liverpool, Leeds, Nottingham, Sheffield, Bristol, Brighton, Portsmouth, Leicester.
Biztanleak: 50,7 milioi. Zuri (%89,1), Asiako hegoaldeko (%5,30), beltz (%2,69), mestizo (%1,57), txinatar (%0,70), beste (%0,60).
Erlijioak: protestante (%78), katoliko (%11) eta beste (%11).
Inguxetia
Inguxetiako Errepublika
Herritar izena: inguxetiar / ingux.
Eremua: 4.000 km2.
Hiriburua: Magas (2002. urtez geroztik da Inguxetiako hiriburu).
Hiri nagusiak: Nazran (2002. urte arte, Inguxetiako hiriburu izan zen), Malgobek.
Biztanleak: 413.000 lagun (2010eko errolda). 78 talde etniko daude Inguxetiako Errepublikan. Ingux (%77; 361.057), txetxen (%20,4; 95.403), errusiar (%1,19; 5.559), turkiar (%0,2; 903).
Erlijioak: inguxak musulman sunitak dira nagusiki.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa, Txetxen-Inguxen errepublika zatitu zenean sortua.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
Ipar Irlanda
Eremua: 13.483 km2.
Hiriburua: Belfast (gaelikoz, Beal Feirste).
Hiri nagusiak: Antrim, Armagh, Derry (Londonderry izena eman zioten gero), Downpatrick, Enniskillen, Omagh.
Dirua: libera esterlina.
Biztanleak: 1,6 milioi.
Erlijioak: katoliko (%40,3), protestante (%36), beste (%9,9), zehaztugabe (%9), sinesgabe (%9).
Jakingarriak: Irlandako Errepublika estatu burujabea da, eta Ipar Irlanda britainiarren agindupekoa da. Uharte osoaz mintzatzeko, Irlanda aipatzen da. Loialista britainiarrek Ulster erabiltzen dute Ipar Irlanda soilik adierazteko, baina Ulster eskualde bat da, eta Irlandako Errepublikaren zati bat ere hartzen du.
Transkripzioak: ingelesezko toponimoak erabiliko ditugu. Dena dela, hizkuntzari buruzko artikuluetan, gaelikozkoak ere idatziko ditugu, parentesi artean.
ingelesez | gaelikoz |
---|---|
Antrim | Aontroim |
Armagh | Ard Mhacha |
Ballymena | An Baile Mearnach |
Ballymoney | Baile Monaidh |
Bangor | Beannchar |
Belfast | Beal Feirste |
Carrickfergus | Carraig Fhearghais |
Coleraine | Cuil Raithin |
Derry | Doire |
Downpatrick | Dun Phadraig |
Enniskillen | Inis Ceithleann |
Larne | Latharna |
Lisburn | Lios na’gCearrbhach |
Londonderry (BERRIAn, Derry) | Doire |
Newry | An Tlur |
Newtonabbey | Baile na Mainistreach |
Omagh | An Omaigh |
Portadown | Port an Dunain |
IPAR KOREA
Koreako Herri Errepublika Demokratikoa
Herritar izena: iparkorear, korear.
Eremua: 120.540 km2.
Hiriburua: Piongiang (piongiangdar).
Hiri nagusiak: Kanggye, Hamhung, Chongjin, Sariwon, Haeju, Wonsan, Sinuiju, Pyongsong, Hyesan, Nampo, Kaesong.
Dirua: won iparkorear.
Biztanleak: 24,5 milioi (NBE, 2012). Korear. Txinatar eta japoniar gutxiengo oso txikiak ere badira.
Erlijioak: tradizioz, budista eta konfuzianistak dira korearrak. Kristau batzuk badaude, chondogyo sinkretistak ere bai.
Transkripzioak: nazioartean finkaturiko erak erabiliko ditugu. Koreako pertsona izenek bi zati izaten dituzte: lehenbizikoa abizena da (familiako patronimikoa), eta bigarrena, izen pertsonala. Bigarren aipamenean, aski da abizena. Esaterako: 'Ban Ki-moon' aurrena aipatzen dugunean, eta 'Ban' hortik aurrera.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Baekdu Mountain | Paektu mendia / Changbai mendia |
Bahía de Corea / golfe de Corée / Korea Bay, West Korea Bay | Koreako badia |
Estrecho de Corea / détroit de Corée / Korea Strait | Koreako itsasartea |
Península de Corea / Korean Peninsula | Koreako penintsula |
Tumen / Duman | Tumen |
Ipar Marianak
Eremua: 477 km2.
Hiriburua: Saipan.
Hiri nagusiak: Tinian, Rota.
Dirua: dolar amerikar.
Biztanleak: 63.500 lagun (NBE, 2011). Filipinar (%29 inguru), txinatar (%22,1), cahamorro (%21,3), carolindar eta bestelako mikronesiar, kaukasoar, japoniar, korear.
Erlijioak: kristau (katolikoak nagusiki). Sinesmen tradizionalak ere badira.
Jakingarriak: Ozeano Bareko uharte multzo estatubatuarra. Administrazio independentea du.
Ipar Osetia
Jakingarriak: Ikus Ipar Osetia-Alania.Ipar Osetia-Alania
Ipar Osetia-Alaniako Errepublika
Herritar izena: osetiar.
Eremua: 8.000 km2.
Hiriburua: Vladikavkaz (lehen Ordzhonikidze).
Hiri nagusiak: Alagir, Ardon, Digora, Mozdok, Beslan.
Biztanleak: 712.877 lagun (2010). Osetiar (%53), errusiar (%30), ingux (%5), armeniar (%2).
Erlijioak: osetiarrak kristau ortodoxoak dira nagusiki. Gutxiengo musulmana ere badago.
Jakingarriak: lehen, Alania. Errusiako errepublika autonomoa da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
IRAK
Irakeko Errepublika
Herritar izena: irakiar.
Eremua: 437.072 km2.
Hiriburua: Bagdad (bagdadar).
Hiri nagusiak: Tikrit, Baquba, Kut, Amara, Basora, Nasiriya, Samawa, Diwaniya, Karbala, Najaf, Ramadi, Mosul, Dahuk, Arbil (kurdueraz, Hewler), Kirkuk (kurdueraz, Kerkuk), Sulaimaniya (kurdueraz, Silemani), Al-Hillah.
Dirua: dinar irakiar.
Biztanleak: 33,7 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%75-80), kurdu (%10-12), asiriar (%10-12), beste (%5; turkmen, siriar, irandar, lur, armeniar, mandear). Irakeko ipar-ekialdea Kurdistanen parte da (ikus Iran eta Turkia), eta Kurdistan eskualde autonomo izendatzen du Irakeko Konstituzioak. Hori gogoratzea komeni da han jatorria duten informazioetan. Hona hemen Iraken mendeko Kurdistango zenbait hiri: Dahuk, Halabja, Arbil, Kirkuk, Mosul, Sulaimaniya, Zakhu.
Erlijioak: musulman (%97; xiita %60-65, sunita %32-37), kristau eta beste (%5).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Erbil / Irbil | Arbil |
Faluya / Falloujah / Fallujah | Falluja |
Gran Zab / Grand Zab / Great Zab | Zab Handia (ibaia) |
Mesopotamia Superior / Djezireh / Upper Mesopotamia | Al-Jazira / Mesopotamia Garaia |
Shatt al-Arab / Chatt-el-Arab | Xatt al-Arab (ibaia) |
Zab inferior / Petit Zab / Little Zab | Zab Txikia (ibaia) |
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako, Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | -iyah, -iya | -iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya) |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -n | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...
IRAN
Irango Islamiar Errepublika
Herritar izena: irandar.
Eremua: 1.648.000 km2.
Hiriburua: Teheran (teherandar).
Hiri nagusiak: Maxhad, Isfahan, Karaj, Tabriz, Xiraz, Ahvaz, Qom, Kermanxah, Urmia.
Dirua: rial.
Biztanleak: 75,6 milioi (NBE, 2012). Persiar (%51), azeriar (%24), gilandar eta mazandarandar (%8), kurdu (%7), arabiar (%3), balutx (%2), lur (%2), turkmen (%2) eta beste (%1). Irango ipar-mendebaldea Kurdistanen parte da (Mendebaldeko Azerbaijan, Kurdistan, Kermanxah eta Ilam probintziek osatzen dute Iraken mendeko Kurdistan; ez nahastu, beraz, Kurdistan herrialdea eta Irango Kurdistan probintzia). Hori gogoratzea komeni da han jatorria duten informazioetan. Hona hemen Irakeko Kurdistango zenbait hiri: Sinne (persieraz, Sanandaj), Marivan, Bane, Saqqez, Qorveh, Bijar, Kamiaran, Mahabad, Urmia, Sardaxt.
Erlijioak: musulman xiita (%89), musulman sunita (%9). Beste gutxiengo batzuk ere badaude: judu, kristau, zoroastrista (hiru horiek ofizialki onartuak daude, eta Parlamentuan leku bat gordetzen diete horien ordezkariei), bahaista.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Abu Moussa | Abu Musa |
Dasht-e-Kavir /Kavir-e-Namak / Grand désert salé / Great Salt Desert | Kavir basamortua |
Dasht-e-Lut / Dacht-e-Lut | Lut basamortua |
Demavand | Damavand |
Elbourz / Alborz / Alburz | Elburz |
Ghom | Qom |
Ispahan | Isfahan |
Jorasán / Jurasán | Khorasan |
Juzestán / Klouzistan | Khuzestan |
Karoun | Karun |
Kermanshah | Kermanxah |
Luristan / Loristan | Lorestan |
Mashhad / Mechhed | Maxhad |
Ourmia | Urmia |
Shiraz / Chiraz | Xiraz |
Strait of Hormuz | Ormuzko itsasartea |
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako, Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | -iyah, -iya | -iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya) |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -ne | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. H hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...
IRLANDA
Herritar izena: irlandar / eiretar.
Eremua: 83.763 km2 (Irlandako Errepublika 70.280 km2, Ipar Irlanda 13.483 km2).
Hiriburua: Irlandako Errepublika: Dublin (dublindar). Ipar Irlanda: Belfast (gaelikoz, Beal Feirste).
Hiri nagusiak: Irlandako Errepublika: Cork, Limerick, Galway, Waterford. Ipar Irlanda: Antrim, Armagh, Downpatrick, Enniskillen, Derry (Londonderry izena eman zioten gero), Omagh.
Dirua: Irlandako Errepublika: euro. Ipar Irlanda: libera esterlina.
Biztanleak: 6,2 milioi. Irlandako Errepublika: 4,6 milioi (NBE, 2012). Ipar Irlanda: 1,6 milioi.
Erlijioak: Irlandako Errepublika: katoliko (%88,4), Irlandako Eliza (%3), bestelako kristau (%1,6), beste (%1,5), zehaztugabe (%2), sinesgabe (%3,5). Ipar Irlanda: katoliko (%40,3), protestante (%36), beste (%9,9), zehaztugabe (%9), sinesgabe (%9).
Jakingarriak: Irlandako uhartea bi egitura administratibotan banatua dago: Irlandako Errepublika (Hego Irlanda) eta Ipar Irlanda. Irlandako Errepublika estatu burujabea da, eta Ipar Irlanda britainiarren agindupekoa da. Loialista britainiarrek Ulster erabiltzen dute Ipar Irlanda soilik adierazteko, baina Ulster eskualde bat da, eta Irlandako Errepublikaren zati bat ere hartzen du.
Transkripzioak: Irlandako toponimoak ingelesez idatziko ditugu. Dena dela, hizkuntzari buruzko artikuluetan, gaelikozkoak ere idatziko ditugu, parentesi artean.
ingelesez | gaelikoz |
---|---|
Bray | Bre |
Carrick-on-Shannon | Cara Droma-Ruisc |
Castlebar | Caislean a’Bharraigh |
Cavan | An Cabhan |
Cork | Corcaigh |
Donegal | Dun na nGall |
Drogheda | Droichead Atha |
Dublin | Baile Atha Cliath |
Dundalk | Dun Dealgan |
Ennis | Inis |
Galway | Gaillimh |
Kilkenny | Chainnigh |
Limerick | Luimneach |
Longford | Longphort |
Monaghan | Muineachan |
Mullingar | An Muileann Cearr |
Naas | Nas |
Nenagh | Aonach Urmhumhan |
Sligo | Sligeach |
Tipperary | Tiobraid Arann |
Tralee | Traighli |
Tullamore | An Tulach Mhor |
Waterford | Port Lairge |
Wexford | Loch Garman |
Wicklow | Cill Mhanntain |
ingelesez | gaelikoz |
---|---|
Antrim | Aontroim |
Armagh | Ard Mhacha |
Ballymena | An Baile Mearnach |
Ballymoney | Baile Monaidh |
Bangor | Beannchar |
Belfast | Beal Feirste |
Carrickfergus | Carraig Fhearghais |
Coleraine | Cuil Raithin |
Derry | Doire |
Downpatrick | Dun Phadraig |
Enniskillen | Inis Ceithleann |
Larne | Latharna |
Lisburn | Lios na'gCearrbhach |
Londonderry (BERRIAn, Derry) | Doire |
Newry | An Tlur |
Newtonabbey | Baile na Mainistreach |
Omagh | An Omaigh |
Portadown | Port an Dunain |
ISLANDIA
Islandia
Herritar izena: islandiar.
Eremua: 103.000 km2.
Hiriburua: Reykjavik (reykjavikar).
Hiri nagusiak: Egilsstair, Sauarkrokur, Selfoss, Keflavik, Isafjorur, Borgarnes, Kopavogur, Hafnarfjordhur, Akureyri, Reykjanesbaer.
Dirua: koroa islandiar.
Biztanleak: 328.000 lagun (NBE, 2012). Islandiar (%94; norvegiarren eta zelten arteko nahasketaren ondorengoak), beste (%6).
Erlijioak: Islandiako Eliza luteranoa (%85,5,), Reykjavikeko Eliza luterano librea (%2,1), katoliko (%2), Hafnarfjorurko Eliza luterano librea (%1,5), bestelako kristau (%2,7), beste edo zehaztugabe (%3,8), afiliaziorik gabe (%2,4).
ISRAEL
Israelgo Estatua
Herritar izena: israeldar.
Eremua: 20.770 km2.
Hiriburua: Jerusalem (jerusalemdar). Jerusalem ekialdea lurralde okupatua da, 1967an Sei Eguneko Gerran Jordaniari hartua. Estatu gehienek Tel Aviven dituzte enbaxadak, ez baitute onartzen Jerusalem denik hiriburua.
Hiri nagusiak: Nazaret, Haifa, Ramla, Tel Aviv, Beer-Xeva, Maale Adumin.
Dirua: shekel berri.
Biztanleak: 7,7 milioi (NBE, 2012). Judu (%80,8), arabiar (%19,2).
Erlijioak: judu (%76,5), musulman (%15,9), kristau (%2,1), druso (%1,6), zehaztugabe (%3,9).
Jakingarriak: hauek dira lurralde okupatuak: Zisjordania, Jerusalem ekialdea, Gaza eta Golan. Denak ere 1967an hartu zituen Israelek, Sei Eguneko Gerran. 1982an, Libano hegoaldean ere okupatu zuen lurralde bat, 'segurtasun eremua' deitua, baina 2000. urtean alde egin zuen handik. 2005ean, hustu egin zituen Gazako kokagune juduak.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Beer-Sheva, Be'er Sheva, Bersabee / Beerseba, Beersheba | Beer-Xeva (antzinako izena, Beerxeba) |
Cesarea / Césarée / Caesarea / Qesarya / Keisarya / Qaysaria | Zesarea |
Nazareth | Nazaret |
ITALIA
Italiako Errepublika
Herritar izena: italiar.
Eremua: 301.230 km2.
Hiriburua: Erroma (erromatar).
Hiri nagusiak: L'Aquila, Aosta, Bari, Potenza, Catanzaro, Napoli, Bologna, Trieste, Genova, Milan, Ancona, Campobasso, Turin, Cagliari, Trento, Palermo, Florentzia, Perugia, Venezia.
Dirua: euro.
Biztanleak: 61 milioi (NBE, 2012). Italiar, zenbait gutxiengo (aleman, frantses, esloveniar-italiar, albaniar-italiar, greko-italiar...).
Erlijioak: batez ere katoliko. Protestante eta judu komunitateak badira, aspalditik datozenak. Musulmanak gero eta gehiago dira, etorkinen artean batik bat.
Jakingarriak: Eslovenia historikoak Italiaren zati bat hartzen du, baita Okzitaniak ere beste zati bat. Italiaren barruan estaturik gabeko nazio batzuk ere badaude. Ikus Sardinia, Friuli eta Hego Tirol.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Abruzos / Abruzzes | Abruzzo |
Agrigento / Agrigente | Agrigento |
Alto Adige / Sudtirol | Hego Tirol |
Apulia / Pouilles | Apulia (italieraz, Puglia) |
Assisi / Assise | Asis |
Basilicate | Basilicata |
Bolonia / Bologne | Bologna |
Calabria / Calabre | Calabria |
Campania / Campanie | Campania |
Carnia / Carnie | Karnia |
Carrare | Carrara |
Cerdeña / Sardaigne | Sardinia |
Como / Come | Como (aintzira eta hiria) |
Coni | Cuneo |
Crotone | Crotona |
Cumas / Cumes | Kumas |
Emilia-Romaña / Émilie-Romagne | Emilia-Romagna |
Estromboli | Stromboli |
Florencia / Florence / Firenze | Florentzia |
Friuli-Venecia Julia / Frioul-Vénétie julienne / Friuli-Venezia Giulia | Friuli-Venezia-Julia |
Genoa / Genes | Genova |
Lacio / Latium | Lazio |
Las Marcas / Marches / Marche | Markak, -ak |
Liguria / Ligurie | Liguria |
Lombardia / Lombardie / Lombardy | Lombardia |
Mantua / Mantoue / Mantova | Mantua |
Mesina / Messine | Messina |
Milano | Milan |
Mlanesado / Milanais | Milanerria, -a / Milango Dukerria, -a |
Napoles / Naples | Napoli |
Padua / Padoue / Padova | Padua |
Palermo / Palerme | Palermo |
Parma / Parme | Parma |
Perusa / Perouse | Perugia |
Piamonte / Piemont / Piedmont | Piemonte |
Pisa / Pise | Pisa |
Pompeya / Pompei | Ponpeia |
Ravena / Ravenne | Ravenna |
Reggio Emilia / Reggio d'Emilie | Reggio nell'Emilia |
Regio de Calabria / Reggio de Calabre | Reggio di Calabria |
Roma / Rome | Erroma |
Salerno / Salerne | Salerno |
San Remo | Sanremo |
Sicilia / Sicile | Sizilia |
Sienne | Siena |
Siracusa / Syracuse | Sirakusa |
Tarento / Tarente | Taranto |
Torino | Turin |
Toscana / Toscane | Toscana |
Umbria / Ombrie | Umbria |
Valle d'Aosta / Vallee d'Aoste / Aosta Valley | Aosta, Aostako harana |
Venecia / Venise | Venezia (hiria) |
Veneto / Venetie | Veneto (eskualdea) |
Verona / Verone | Verona |
Vesubio / Vesuve | Vesuvio |
estrecho de Sicilia, canal de Sicilia / canal du cap Bon, canal de Kélibia / Strait of Sicily, Sicilian Strait, Sicilian Channel, Channel of Sicily, Sicilian Narrows, Pantelleria Channel | Siziliako itsasartea |