MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

HAITI

HAITI

Haitiko Errepublika
Herritar izena: haitiar.
Eremua: 27.750 km2.
Hiriburua: Port-au-Prince (portauprincetar); Potoprens, kreoleraz.
Hiri nagusiak: Gonaives (Gonaylv), Hinche (Ench), Jeremie (Jeremi), Cap-Haitien (Okap edo Kapayisyen), Fort-Liberte (Folibete), Port-de-Paix (Podepe edo Podpe), Les Cayes (Okay), Jacmel (Jakmel), Miragoane.
Dirua: gourde.
Hizkuntzak: frantses (biztanleen %10ek soilik erabiltzen dute), Haitiko kreolera; biak dira ofizialak.
Biztanleak: 10,2 milioi (NBE, 2012). Beltz (%95), mulato eta zuri (%5).
Erlijioak: katoliko (%80), protestante (%16), sinesgabe (%1), beste (%3). Biztanleen ia erdiek budua ere praktikatzen dute.
Jakingarriak: Ayiti kreoleraz.

erdarazeuskaraz
Paso de los vientos / passage du Vent / Windward PassageHaizearen pasaia
 

HEGO KOREA

HEGO KOREA

Koreako Errepublika
Herritar izena: hegokorear, korear.
Eremua: 99.313 km2.
Hiriburua: Seul (seuldar).
Hiri nagusiak: Busan, Daegu, Incheon, Daejeon, Gwangju, Ulsan.
Dirua: won hegokorear.
Hizkuntzak: koreera, ingeles.
Biztanleak: 48,6 milioi (NBE, 2012). Korear, 20.000 txinatar inguru.
Erlijioak: afiliazio gabe (%46), kristau (%26), budista (%26), konfuzianista (%1), beste (%1).
Transkripzioak: Nazioartean finkaturiko erak erabiliko ditugu. Koreako pertsona izenek bi zati izaten dituzte: lehenbizikoa abizena da (familiako patronimikoa), eta bigarrena, izen pertsonala. Bigarren aipamenean, aski da abizena. Esaterako: 'Ban Ki-moon' aurrena aipatzen dugunean, eta 'Ban' hortik aurrera.

erdarazeuskaraz
Bahía de Corea / golfe de Corée / Korea Bay, West Korea BayKoreako badia
Estrecho de Corea / détroit de Corée / Korea StraitKoreako itsasartea
KanghwaGanghwa
Península de Corea / Korean PeninsulaKoreako penintsula
PusanBusan
Rocas de Liancurt / rochers Liancourt / Liancourt RocksLiancourt arrokak / Dokdo / Takeshima
 

HEGO SUDAN

HEGO SUDAN

Hego Sudan
Herritar izena: hegosudandar.
Eremua: 619.745 km2.
Hiriburua: Juba (jubatar).
Hiri nagusiak: Bor, Yei, Malakal, Wau.
Dirua: libera hegosudandar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), arabiera, juba arabiera, dinka (3 milioi), nuer (1,4 milioi) eta beste hainbat.
Biztanleak: 7,5-9,7 milioi (NBE, 2006). Dinkak dira talde handiena (3 milioi).
Erlijioak: sinesmen tradizional (gehien-gehienak), kristau (%20).
Jakingarriak: 1983. urteaz geroztik, gerra zibila izan da Sudanen. 2005. urteko urtarrilaren 9an, bake akordio bat sinatu zuten, eta, horren bitartez, Hego Sudanek autonomia eskuratu zuen. Sei urteren buruan autodeterminazio erreferenduma egin, eta independentzia aldarrikatu zuen 2011ko uztailaren 9an.

erdarazeuskaraz
Western Equatoria / Équatoria-Occidental / Ecuatoria OccidentalMendebaldeko Equatoria
 

Hego Tirol

Hego Tirol

Herritar izena: tiroldar.
Eremua: 7.400 km2.
Hiriburua: Bolzano (alemanez, Bozen).
Hiri nagusiak: Silandro, Merano, Egna, Ortisei, Bressanone, Vipiteno, Brunico.
Hizkuntzak: hiru hizkuntza ofizial daude: alemana (%69,15), italiera (26,47), ladinera (%4,37).
Biztanleak: 476.023 lagun. Italiar, alemaniar.
Jakingarriak: alemanez eta ladineraz, Südtirol. Italieraz, Alto Adige (euskaraz, Adige Garaia). Italiako Alpeetan dago, baina gehienak alemanez mintzatzen dira. Zenbaitek naziotzat jotzen dute Tirol historikoa: Ipar eta Mendebaldeko Tirol (Austria) eta Hego Tirol (Italia).
Transkripzioak: italierazko toponimoak ezagunagoak zaizkigunez, horiek erabiliko ditugu, baina mugimendu abertzaleari edo hizkuntzari buruz idaztean, alemanezkoa ere idatziko dugu parentesi artean.

italierazalemanez
AppianoEppan
BolzanoBozen
BressanoneBrixen
BronzoloBranzol
BrunicoBruneck
CaldaroKaltern
Castelbello-CiardesKastelbell-Tschars
CastelrottoKastelruth
Curon VenostaGraun imm Vinschgau
DobbiacoToblach
EgnaNeumarkt
GlorenzaGlurns
LacesLatsch
LaivesLeifers
LasaLaas
Malles VenostaMals
MartelloMartell
MeranoMeran
NaturnoNaturns
OraAuer
OrtiseiUrtijei
Prato allo StelvioPrad am Stilfser Joch
Rio di PusteriaMuhlbach
RittenRenon
S.GenesioJenesien
San Leonardo in PassiriaSt. Leonhard in Passeier
SarentinoSarnthein
SenalesSchnals
SilandroSchlanders
SludernoSchulderns
StelvioStilfser
TerlanoTerlan
TrentoTrent
TubreTaufers im Munstertal
VipitenoSterzing
 

HEGOAFRIKA

HEGOAFRIKA

Hegoafrikako Errepublika
Herritar izena: hegoafrikar.
Eremua: 1.219.912 km2.
Hiriburua: Pretoria (hiriburu administratiboa; pretoriar). Bloemfontein (hiriburu judiziala; bloemfonteindar). Lurmutur Hiria (hiriburu legislatiboa, Parlamentua bertan baitago; lurmuturtar).
Hiri nagusiak: Bisho, Johannesburgo, Pietermaritzburg, Nelspruit, Polokwane, Kimberley, Mafikeng, Durban, Port Elizabeth.
Dirua: rand.
Hizkuntzak: 11 hizkuntza ofizial daude: zuluera (%23,8), xhosera (%17,6), afrikaans (%13,3), ipar-sothoera edo pediera (%9,4), ingeles (%8,2), tswanera (%8,2), hego-sothoera (%7,9), tsongera (%4,4), swaziera, hego-ndebelera, vendera. Beste mintzaira batzuk: sanera, khoikhoiera, portuges, aleman, hindi, telugu, gujaratera.
Biztanleak: 50,7 milioi (NBE, 2011). Beltz (%79; horien artean, zulu, xhosa, basotho, bapedi, venda, tswana, tsonga, swazi eta ndebele dira talde handienak), zuri (%9,6), mestizo (%8,9), indiar / asiar (%2,5).
Erlijioak: kristau (%11,1), mendekoste (%8,2), katoliko (%7,1), metodista (%6,8), Herbehereetako Eliza berritu (%6,7), anglikano (%3,8), bestelako kristau (%36), musulman (%1,5), beste (%2,3), zehaztugabe (%2,3), sinesgabe (%15,1).

erdarazeuskaraz
Cabo de Buena Esperanza / Cap de Bonn-Espérance / Cape of Good Hope / Esperantza Oneko lurmuturra
Cabo de las Agujas / cap des Aiguilles / Cape AgulhasAgulhas (lurmuturra)
Ciudad del Cabo / El Cabo / Le Cap / Cape Town Lurmutur Hiria
Gariep / Groote / SenquOrange (ibaia)
Johannesburgo / JohannesburgJohannesburgo
 

HERBEHEREAK

HERBEHEREAK

Herbehereetako Erresuma
Herritar izena: herbeheretar / nederlandar.
Eremua: 41.526 km2.
Hiriburua: Amsterdam (amsterdamdar).
Hiri nagusiak: Assen, Lalystad, Leeuwarden, Arnhem, Groningen, Maastricht, 's-Hertogenbosch, Haarlem, Zwolle, Haga, Utrecht, Middelburg, Eindhoven, Rotterdam.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: nederlandera da hizkuntza ofiziala. Frisiera ere ofiziala da Frisian, papiamento Aruban eta Curaçaon, eta ingelesa Sint Maartenen eta Curaçaon. Behe saxonierak (iparraldean) eta linburgerak (Limburg probintzian) ezagutza ofiziala dute, eskualde hizkuntza gisa.
Biztanleak: 17 milioi. Nederlandar (%83), beste (%17; horietatik %9, turkiar, marokoar, antillar, surinamdar, indonesiar).
Erlijioak: katoliko (%31), Herbehereetako Eliza berritu (%13), kalbinista (%7), musulman (%5,5), beste (%2,5), sinesgabe (%41).
Jakingarriak: ikus Frisia (Herbehereetako ipar-ekialdeko eskualdea da).
Menpeko herrialdeak: Aruba, Bonaire, Curaçao, San Eustakio, San Martin (Karibe). 2010eko urrian, Holandarren Antillak desegin egin zituzten.

erdarazeuskaraz
Bolduque / Bois-le-Duc / Den Bosch's-Hertogenbosch
Brabante Septentrional / Brabant-du-NordIpar Brabante
DrenteDrenthe
Flesinga / Flessingue / FlushingVlissingen
FlevolandaFlevoland
Groninga / GroningueGroningen
Güeldres / GueldreGelderland
Holanda Meridional / Hollande-du-Sud / Zuid-HollandHego Holanda
La Haya / La Haye / The Hague / 's-GravenhageHaga
LeydenLeiden
Nimega / Nimegue / NijmegenNimega
Provincias Unidas / República de los Siete Países Bajos Unidos / Provinces-UniesZazpi Herbehere Batuen Errepublika / Probintzia Batuak, -ak
Sint MaartenSan Martin
Zelanda / ZélandeZeelanda
 

Herrialde Katalanak

Herrialde Katalanak

Eremua: 69.823 km2.
Biztanleak: 11 milioi inguru.
Jakingarriak: Katalanez mintzo diren herrialdeak Katalunia, Balearrak, Rossello, Valentzia eta Andorra dira. Aragoin, Kataluniako mugan, La Franja de Ponent izeneko eremuan, katalanez mintzo dira, eta Sardinian ere bai, Alghero hirian (katalanez, L'Alguer; bertan, katalana ofiziala da, sardiniera eta italiera bezala). Herrialde Katalanetatik kanpokotzat jotzen diren zenbait lurraldetan ere hitz egiten da katalanez: Murtzian, adibidez, El Carxe eskualdean (El Carche gaztelaniaz), valentzieraz hitz egiten dute zenbait udalerritan.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
 

Holandarren Antillak

Holandarren Antillak

Eremua: 960 km2.
Hiriburua: Holandarren Antillak administratiboki desegin baino lehen, Willemstad zen hiriburua.
Hiri nagusiak: Philipsburg, The Botton, Oranjestad, Rincon, Kralendijk, Westpunt, Soto, Sint Willibrordrus, Santa Rosa.
Dirua: Antilletako florin nederlandar.
Hizkuntzak: nederlandera (ofiziala; %7,3). Herritar gehienek papiamento mintzaira erabiltzen dute (%65,4), hainbat hizkuntzaren eragina duen kreolera (portugesa du oinarri nagusi, eta nederlandera, gaztelania, ingeles elementu batzuk eta erro indigenak biltzen ditu). Ingeles (%15,9), espainiera (%6,1), kreolera (%1,6), beste (%3,7).
Biztanleak: 183.000 lagun (NBE, 2006). Beltz mestizo (%85), Karibeko amerindiar, zuri, indopakistandar.
Erlijioak: katoliko (%72), mendekoste (%4,9), protestante (%3,5), zazpigarren eguneko adbentista (%3,1), metodista (%2,9), Jehovaren lekuko (%1,7), judu (%1,3), beste (%5,4), sinesgabe (%5,2).
Jakingarriak: Karibeko kolonia nederlandarra izandakoa. 2010eko urrian, desegin egin zuten. Zazpi uhartek osatzen zuten; hauek ziren nagusiak: San Martin (nederlanderaz, Sint Maarten), Saba, San Eustakio, Curaçao eta Bonaire.
 

HONDURAS

HONDURAS

Hondurasko Errepublika
Herritar izena: hondurastar.
Eremua: 112.090 km2.
Hiriburua: Tegucigalpa (tegucigalpar).
Hiri nagusiak: San Pedro Sula, La Ceiba, Choluteca, Trujillo, Comayagua, Santa Rosa de Copan, Yuscaran, Puerto Lempira, La Esperanza, Roatan, La Paz, Gracias, Nueva Octopeque, Juticalpa, Santa Barbara, Nacaome, Yoro.
Dirua: lempira.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala), garifuna, zenbait hizkuntza amerindiar (miskitoera, pechera, sumoera, chortiera...).
Biztanleak: 7,9 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%90, amerindiar-europar nahasketa), amerindiar (%7; tartean, lenca, miskito, paya edo pech, chorti maia eta tawahka edo ahua etniak), beltz (%2; tartean, garifunak, mintzaira indiarreko beltzak), zuri (%1).
Erlijioak: katoliko (%97), protestante.
 

HUNGARIA

HUNGARIA

Hungaria
Herritar izena: hungariar.
Eremua: 93.030 km2.
Hiriburua: Budapest (budapestar).
Hiri nagusiak: Kecskemet, Pecs, Bekescsaba, Miskolc, Szeged, Szekesfehervar, Gyor, Debrecen, Eger, Szolnok, Tatabanya, Salgotarjan, Kaposvar, Nyiregyhaza, Szekszard, Szombathely, Veszprem, Zalaegerszeg.
Dirua: forint.
Hizkuntzak: hungariera (ofiziala; %93,6). Gutxiengoen mintzairak ere badaude: aleman, errumaniera, kroaziera, esloveniera, erromani...
Biztanleak: 10 milioi (NBE, 2012). Hungariar (%92,3, magyarren ondorengoak), ijito (%1,9), beste (%5,8; tartean, alemaniar %1,2, errumaniar %0,8, eslovakiar %0,4, kroaziar %0,2, serbiar %0,2, ukrainar %0,1...). Hungariatik kanpo, gutxiengo hungariar asko daude Ukrainan (Transkarpatian), Errumanian (Transilvanian), Serbian (Voivodinan), Eslovakian; Austrian (Bungelanden), Kroazian eta Eslovenian ere badira.
Erlijioak: katoliko (%51,9), kalbinista (%15,9), luterano (%3), greziar katoliko (%2,6), bestelakoak edo zehaztugabeak (%12,1), afiliaziorik gabeak (%14,5).

erdarazeuskaraz
Gran Llanura del Norte / Grande plaine du NordIparraldeko Lautada Handia, -a
Gran Llanura del Sur / Grande plaine du SudHegoaldeko Lautada Handia, -a
Hungría central / Hongrie centraleErdialdeko Hungaria
Hungría del Norte / Hongrie septentrionaleIparraldeko Hungaria
Transdanubia central / Transdanubie centraleErdialdeko Transdanubia
Transdanubia meridional / Transdanubie MéridionaleHegoaldeko Transdanubia
Transdanubia occidental / Transdanubie-occidentaleMendebaldeko Transdanubia
Visegrado / VixegradVisegrad
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa