MUNDUA
GABON
Gabongo Errepublika
Herritar izena: gabondar.
Eremua: 267.667 km2.
Hiriburua: Libreville (librevilletar).
Hiri nagusiak: Lambarene, Muila, Tchibanga, Makoku, Kulamutu, Oyem, Port Gentil, Franceville.
Dirua: CFA franko.
Biztanleak: 1,5 milioi (NBE, 2012). Berrogei talde etniko daude Gabonen. Bantu tribuak (fang, bapunu edo punu, obamba eta nzebi dira handienak). Beste afrikar batzuk (babongo tribua tartean) eta europarrak (frantziarrak, nagusiki).
Erlijioak: kristau (%55-75), animista, musulman.
Gales
Herritar izena: gales.
Eremua: 20.766 km2.
Hiriburua: Cardiff (galesez, Caerdydd).
Hiri nagusiak: Swamsea, Newport, Bangor, St. David's.
Biztanleak: 1,3 milioi. Zuri (%97,9), Asia hegoaldeko (%0,9; indiar, pakistandar, bangladeshtar), mestizo (%0,6; zuri-beltz, zuri-asiar, beste), txinatar (0,4), beltz (%0,2).
Erlijioak: kristau (%71,9), budista (%0,2), hindu (%2), judu (%1), musulman (%7), sikh (%0,1), beste (%0,2), sinesgabe (18,5), zehaztugabe (%8,1).
Jakingarriak: galesez, Cymru.
Transkripzioak: galesezko izenak arrotzak zaizkigunez, ingelesezkoak hobetsiko ditugu. Hizkuntzari buruzko artikuluetan, baina, galesezko erak ere aipatuko ditugu, parentesi artean.
ingelesez | galesez |
---|---|
Anglesey | Ynys Mon |
Barry | Y Barry |
Caernarvon | Caernarfon |
Cardiff | Caerdydd |
Carmarthen | Caerfyrddin |
Colwyn Bay | Bae Colwyn |
Conway | Conwy |
Holyhead | Caergybi |
Neath | Castel Nedd |
Newport | Carnewydd-ar-Wisg |
Pembroke | Penfro |
Rhondda | Y Rhondda |
Rhyl | Y Rhyl |
St. David's | Ty ddewi |
Swansea | Abertawe |
Wrexham | Wrecsam |
Galizia
Herritar izena: galiziar.
Eremua: 29.574 km2.
Hiriburua: Santiago de Compostela; laburturik, Santiago.
Hiri nagusiak: Vigo, Coruña, Pontevedra, Lugo, Ferrol, Ourense.
Biztanleak: 2,7 milioi.
Jakingarriak: galizieraz, Galiza.
Transkripzioak: galizierazko izenak erabiliko ditugu. Coruña, dena dela, artikulurik gabe idatziko dugu.
gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|
Arosa | Arousa |
Bayona | Baiona |
Caldas de Reyes | Caldas de Reis |
Carballino | Carballiño |
Costa de la Muerte | Heriotzaren kosta / Costa da Morte (Coruña) |
El Barco de Valdeorras | Barco de Valdeorras |
El Ferrol | Ferrol |
El Grove | Grove |
Finisterre | Fisterra |
Ginzo de Limia | Xinzo de Limia |
La Cañiza | Cañiza |
La Coruña | Coruña |
La Estrada | Estrada |
La Guardia | Guarda |
La Toja | Toxa |
Lage | Laxe |
Lovios | Lobios |
Mugia | Muxia |
Noya | Noia |
Orense | Ourense |
Puebla de Trives | Pobra de Trives |
Puente Caldelas | Ponte Caldelas |
Puenteareas | Ponteareas |
Puentedeume | Pontedeume |
Rías Altas | Rias Altas |
Rías Bajas | Rias Baixas |
Río Duero | Rio Douro |
San Justo | San Xusto |
Sangenjo | Sanxenxo |
Santiago de Compostela | Santiago de Compostela |
Terra Chá | Terra Cha |
Viana del Bollo | Viana do Bolo |
Villagarcía de Arosa | Vilagarcia de Arousa |
Villalba | Vilalba |
Vivero | Viveiro |
GAMBIA
Gambiako Errepublika
Herritar izena: gambiar.
Eremua: 11.300 km2.
Hiriburua: Banjul (banjuldar).
Hiri nagusiak: Serekunda (edo Serrekunda), Brikama, Mansa Konko, Janjanbureh (edo Jangjangbureh; lehen, Georgetown), Basse Santa Su (Basse esaten diote maizenik), Kerewan.
Dirua: dalasi.
Biztanleak: 1,8 milioi (NBE, 2011). Mandinka (%42), fula edo peul (%18), wolof (%16), diola (%10), soninke edo serahuli (%9), beste (%4), europar eta libanoar (%1).
Erlijioak: musulman (%90), kristau (%9), sinesmen tradizional (%1).
Gaza
Eremua: 360 km2.
Hiri nagusiak: Gaza, Deir al-Bala, Khan Yunis, Rafah.
Biztanleak: 1,37 milioi.
Erlijioak: musulman (%99), kristau (%0,7).
Jakingarriak: lurralde okupatua da, Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Golan bezala. 1967an hartu zituen Israelek, Sei Eguneko Gerran. 2005ean, hustu egin zituen Gazako kokagune juduak.
GEORGIA
Georgiako Errepublika
Herritar izena: georgiar.
Eremua: 69.700 km2.
Hiriburua: Tbilisi (tbilistar).
Hiri nagusiak: Kutaisi, Rustavi, Batumi, Sokhumi, Txiatura, Gori, Poti, Tkibuli, Tskhinvali, Tskhaltubo.
Dirua: lari.
Biztanleak: 4,3 milioi (NBE, 2012). Georgiar (%83,8), azeriar (%6,5), armeniar (%5,7), errusiar (%1,5), osetiar (%0,9), beste (%1,6).
Erlijioak: georgiarrak kristau ortodoxoak dira nagusiki (%83,9), musulman (%9,9), armeniar apostoliko (%3,9) katoliko (%0,8), beste (%0,8), sinesgabe (%0,7). Adjariarrak musulmanak dira (sunitak, gehienbat).
Jakingarriak: Georgian bi errepublika autonomo daude (Abkhazia eta Adjaria). Georgiak, independentzia lortu ondoren (1991), autonomia kendu zion Abkhaziari; abkhaziarrak matxinatu egin ziren, eta independentzia aldarrikatu zuten 1999an; gaur egun, 'de facto' independentea da. Hego Osetia eskualde autonomoa zen, eta hari ere autonomia kendu zion Georgiak independentzia lortu eta gero; eskualdearen kontrola guztiz argitu gabe dago, baina 'de facto' errepublika independentea da. Hego Osetiak bat egin nahi du Ipar Osetia-Alaniarekin (Errusiar Federazioa).
Transkripzioak: georgiar alfabetoan idatzitako izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Independentzia lortu ondoren, zenbait hiriren izenak aldatu egin zituzten.
lehen | orain |
---|---|
Gegetxkori | Martvili |
Makharadze | Ozurgeti |
Ordzhonikidze | Kharagauli |
Tsakhaia | Senaki |
Tsulukidze | Khoni |
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Mitskheta | Mtskheta |
GHANA
Ghanako Errepublika
Herritar izena: ghanatar.
Eremua: 238.533 km2.
Hiriburua: Akkra (akkratar).
Hiri nagusiak: Kumasi, Tamale, Sunyani, Cape Coast, Koforidua, Bolgatanga, Wa, Ho, Sekondi, Asamankese, Elmina, Nsawam, Takoradi, Tarkwa, Tema.
Dirua: cedi.
Biztanleak: 25,5 milioi (NBE, 2012). Ghanan talde asko daude: akan (%44), moshi-dagomba (%16), ewe (%13), ga (%8), gurma (%3), joruba (%1), europar eta beste zenbait (%1,5).
Erlijioak: kristau (%63), sinesmen tradizional (%21), musulman (%16).
Gibraltar
Herritar izena: gibraltartar.
Eremua: 6,5 km2.
Dirua: libera gibraltartar.
Biztanleak: 28.750 lagun. Espainiar, italiar, ingeles, maltar, portuges, aleman, magrebtar.
Erlijioak: katoliko (%78,1), Ingalaterrako Eliza (%7), beste kristau (%3,2), musulman (%4), judu (%2,1), hindu (%1,8), sinesgabe (%2,9), beste (%0,9).
Jakingarriak: Andaluziako hegoaldeko kolonia britainiarra.
erdaraz | BERRIAn |
---|---|
Estrecho de Gibraltar / Strait of Gibraltar / détroit de Gibraltar | Gibraltarko itsasartea |
GINEA
Gineako Errepublika
Herritar izena: ginear.
Eremua: 245.857 km2.
Hiriburua: Konakry (konakriar).
Hiri nagusiak: Boke, Kamsar, Kankan, Kindia, Labe, Nzerekore, Fria, Siguiri, Macenta.
Dirua: franko ginear.
Biztanleak: 10,5 milioi (NBE, 2012). Peul edo fula (%40), malinke (%30; mandingo eta maninka ere deitzen diete), susu (%20), eta beste zenbait (%10; gerze, toma, kisi...).
Erlijioak: musulman (%85), kristau (%8), sinesmen tradizional (%7).
GINEA BISSAU
Ginea Bissauko Errepublika
Herritar izena: ginear / gineabissautar.
Eremua: 36.120 km2.
Hiriburua: Bissau (bissautar).
Hiri nagusiak: Bafata, Quinhamel, Bolama, Cacheu, Gabu, Farim, Buba, Catio.
Dirua: CFA franko.
Biztanleak: 1,6 milioi (NBE, 2012). Afrikar %99 (balanta%30, peul edo fula %20, manjak (%14), mandinga edo malinke (%13), papel (%7) eta beste zenbait (europar eta mestizo, %1).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%50), musulman (%45), kristau (%5).
Golan
Jakingarriak: Siriako hego-mendebaldeko ordokia da, 'Golango gainak' ere deitua. Guztira, 1.800 kilometro karratu ditu, eta Israelek hartuak ditu haietako 1.200. 1967an okupatu zituen, eta 1981ean bereganatu. Israelen menpeko zatian, 20.000 kolono daude; Siriak kontrolatzen duen aldean, berriz, 20.000 lagun bizi dira. Ikus Israel eta Siria.GRENADA
Herritar izena: grenadar.
Eremua: 344 km2.
Hiriburua: Saint George's (saintgeorgestar).
Hiri nagusiak: Gouyave, Grenville, Hillsborough, Saint Andrew, Saint David.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Biztanleak: 105.000 lagun (NBE, 2012. Beltz (%82), mestizo (%12), indopakistandar (%3), europar (%2,9), zenbait arawak (Karibeko amerindiarrak).
Erlijioak: katoliko (%53), anglikano (%13,8), bestelako protestante (%33,2).
GREZIA
Heleniar Errepublika
Herritar izena: greziar / greko.
Eremua: 131.940 km2.
Hiriburua: Atenas (atenastar).
Hiri nagusiak: Tesalonika, Patras, Heraklion, Larisa, Lamia, Komotini, Ioanina, Korfu, Mitilene, Tripoli, Ermoupoli, Kozani, Pireo, Peristeri.
Dirua: euro.
Biztanleak: 11,4 milioi (NBE, 2012). Greziar (%98), beste (%2; mazedoniar, turkiar, albaniar, ijito, errusiar...).
Erlijioak: greziar ortodoxo (%98), musulman (%1,3), beste (%0,7).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto grekotik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Acaya / Achaïe / Achaea | Akaia |
Aegean sea / mer Égée | Egeo itsasoa |
Arcadia / Arcadie | Arkadia |
Atenas / Athenes | Atenas |
Athos / Estado Monástico Autónomo de la Montaña Sagrada / La République monastique de la Sainte Montagne | Atos / Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa, -a |
Atica / Attique | Atika |
Atica Occidental / Attique de l'Ouest / West Attica | Mendebaldeko Atika |
Atica Oriental / Attique de l'Est / East Attica | Ekialdeko Atika |
Beocia / Béotie / Boeotia | Beozia |
Calcídica / Chalcidique / Chalkidiki | Kaltzidika |
Canea / Hania / Canée / Chania | Kanea |
Cefalonia / Céphalonie / Kefalonia | Zefalonia |
Citera / Kythira / Cythère | Kizera |
Corfú / Corfou / Kerkira | Korfu |
Corintia / Corinthie | Korintia |
Corinto / Corinthe | Korinto |
Creta / Crète | Kreta |
Cícladas / Cyclades | Zikladeak, -ak |
Delphes / Delphi | Delfos |
Dodecaneso / Dodécanèse | Dodekaneso |
Egeo meridional / Sud de l'Égée / South Aegean | Hego Egeo |
Egeo septentrional / Nord de l'Égée / North Aegean | Ipar Egeo |
El Pireo / Le Pirée / Peiraieus | Pireo |
Emacia / Imathie / Émathie / Imathia | Ematia |
Epire / Epirus | Epiro |
Espóradas / Sporades | Esporadak, -ak |
Estado Monástico Autónomo de la Montaña Sagrada / La République monastique de la Sainte Montagne | Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa, -a |
Etolia-Acarnania / Étolie-Acarnanie / Aetolia-Acarnania | Etolia-Akarnania |
Eubée / Euboea | Eubea |
Eurytanie / Évrytanie | Euritania |
Ftiótide / Phthiotide / Phthiotis | Ftiotida |
Fócida / Phocide / Phocis | Fozida |
Grecia Central / Grèce central / Central Greece | Erdialdeko Grezia |
Grecia occidental / Grèce de l'Ouest / West Greece | Mendebaldeko Grezia |
Hebros / Evros | Hebro (eskualde historiko-politikoa) |
Hèbre / Hebro / Hebrus | Evros (ibaia) |
Ilia / Elis | Elide |
Ioannina | Ioanina |
Islas Jónicas / Îles ioniennes / Ionian Islands | Joniako uharteak, -ak |
Laconia / Laconie | Lakonia |
Larissa | Larisa |
Lasithi | Lasiti |
Leucas / Leucade / Lefkada | Leukada |
Macedonia Central / Macédoine centrale / Central Macedonia | Erdialdeko Mazedonia |
Macedonia occidental / Macédoine de l'Ouest / West Macedonia | Mendebaldeko Mazedonia |
Macedonia oriental y Tracia / Macédoine de lst et Thrace / East Macedonia and Thrace | Ekialdeko Mazedonia eta Trazia |
Messénie / Messenia | Mesenia |
Mitilene / Mitilini / Mytilene | Mitilene |
Naupacto / Naupacte / Naupactus / Nafpaktos | Naupaktos |
Nauplia / Nauplie / Nafplion / Nafplio | Nauplio |
Olimpia / Olympie / Olympia | Olinpia |
Pirée / Piraeus | Pireo |
Prevesa | Preveza |
Quíos / Chios | Kios |
Rhodope | Rodope |
Rodas / Rhodes | Rodas |
Rétimo / Réthymnon / Rethymno | Retimno |
Serrai | Serres |
Tesalónica / Thessalonique / Thessaloniki | Tesalonika |
Tesprótida / Thesprotie / Thesprotia | Tesprotia |
Thessalie / Thessaly | Tesalia |
Xanthi | Xanti |
Zante / Zacinto / Zakynthos / Zacynthe | Zante / Zazinto |
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
i | u | u, y, i | i |
k | k | c, qu, k | k |
kh, ch | kh | j | kh |
ou | ou | ou, u | u |
ph | ph | ph, f | f |
r, rh | r | r, rr | r |
th | th | c, z | th |
u, y | u, y | u, y | y |
z | z | s | z |
Groenlandia
Herritar izena: groenlandiar.
Eremua: 2,1 m km2
Hiriburua: Godthab (danieraz), Nuuk (inuit hizkuntzan).
Hiri nagusiak: Thule (Qaanaaq), Nord, Scoresbysund (Ittoqqortoormiit), Sondre Stromfjiord (Kangerlussuaq), Ammassalik (Tasiilaq), Frederikshab (Paamiut), Narsarsuaq.
Dirua: koroa danimarkar.
Biztanleak: 56.700 lagun (NBE, 2011). Groenlandiar (%88; groenlandiar guztiak ez dira inuitak, jatorri europarrekoak ere badaude), daniar eta beste (%12).
Erlijioak: luterano ebanjelikoak dira nagusi.
Jakingarriak: Administrazio ia independentea duen lurralde danimarkarra. Kalaallit Nunaat izena ere erabil dezakegu, ondo adierazita inuit izena dela eta Groenlandiari dagokiola. Daniera eta inuit (eskimal*) hizkuntza dira ofizialak bertan.
Transkripzioak: Inuiteraz idatziriko toponimoak guztiz arrotzak zaizkigunez, danierazkoak erabiliko ditugu.
Guadalupe
Herritar izena: guadalupear.
Eremua: 1.780 km2.
Hiriburua: Basse-Terre.
Hiri nagusiak: Pointe-a-Pitre, Le Moule, Les Abysmes, Sainte-Anne, Grande-Anse, Grand-Bourg.
Biztanleak: 465.000 lagun (NBE, 2012). Beltz edo mulato (%90), zuri (%5), beste (%5; indopakistandar, libanoar, txinatar).
Erlijioak: katoliko (%95), hindu eta afrikar pagano (%4), protestante (%1).
Jakingarriak: Karibeko kolonia frantziarra; DROM estatusa du (itsasoz haraindiko departamendu eta eskualdea).
Guam
Herritar izena: 168.564
Eremua: 549 km2
Hiriburua: Hagatna (lehen, Agana).
Hiri nagusiak: Yigo, Tamuning, Agat, Merizo.
Dirua: dolar estatubatuar.
Biztanleak: 184.000 lagun (NBE, 2012). Txamorro (%37,1), filipinar (%26,3), Ozeano Bareko beste uharteetakoak (%11,3; japoniarrak nagusiki), mestizo (%9,8), zuri (%6,9), bestelako asiar (%6,3; txinatar, korear...), beste (%2,3).
Erlijioak: katoliko (%85), beste (%15).
Jakingarriak: Guahan, txamorro hizkuntzan. Ozeano Bareko kolonia estatubatuarra da, base militar garrantzitsuenetakoa.
GUATEMALA
Guatemalako Errepublika
Herritar izena: guatemalar.
Eremua: 108.890 km2.
Hiriburua: Guatemalako Hiria (guatemalar).
Hiri nagusiak: Quetzaltenango, Escuintla, Flores, Coban, Puerto Barrios, Huehuetenango, Zacapa, Mazatenango, Champerico, Puerto San Jose, Puerto Quetzal.
Dirua: ketzal.
Biztanleak: 15 milioi (NBE, 2012). Mestizo (amerindiar-espainiarrak dira; jatorriz amerindiarrak dira, baina beren bizimodua eta hizkuntza albo batera utzi dituztenak; ladino deitzen diete hango gaztelaniaz), europar (%59,4), amerindiar (%40,5; kitxe, %9,1; kaktxikel, %8,4; mam, %7,9; kektxi, %6,3; bestelako maia, %8,6; bestelako amerindiar, %0,2), beste (%0,1).
Erlijioak: katoliko, protestante, maien sinesmen tradizional.
GUYANA
Guyanako Errepublika Kooperatiboa
Herritar izena: guyanar.
Eremua: 214.970 km2.
Hiriburua: Georgetown (georgetowndar).
Hiri nagusiak: Mabaruma, Bartica, New Amsterdam, Parica, Rosignol, Anna Regina, Kangaruma, Linden, Lethem.
Dirua: dolar guyanar.
Biztanleak: 758.000 lagun (NBE, 2012). Indopakistandar (%50), beltz (%36), amerindiar (%7; akawaio, arawak, karibe, makushi, pemon, wapishana), mestizo, zuri eta txinatar (%7).
Erlijioak: kristau (%50), hindu (%35), musulman (%10), beste (%5; bahaista, nagusiki).
Guyana Frantsesa
Herritar izena: guyanar.
Eremua: 91.000 km2.
Hiriburua: Cayenne.
Hiri nagusiak: Saint-Laurent du Maroni, Kourou, Degrad des Cannes, Saint-Georges de l'Oyapock, Saul.
Biztanleak: 243.000 lagun (NBE, 2012). Beltz edo mulato (%66; hirutik bat haitiarra da), zuri (%12; frantziarrak gehienbat), indopakistandar, txinatar eta amerindiar (%12; azken horien artean, arawak, emerillon, galibi, palikur, wayampi edo oyampi, wayana etniak), beste (%10; brasildar, maroon edo bush negro, hmong, guyanar, karibetar).
Erlijioak: katolikoak dira gehienak. Sinesmen tradizionalak ere badaude zenbait taldetan.
Jakingarriak: Frantziaren Hego Amerikako kolonia; DROM estatusa du (itsasoz haraindiko departamendu eta eskualdea).