MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Falkland uharteak, Malvinak

Falkland uharteak, Malvinak

Eremua: 12.173 km2.
Hiriburua: Port Stanley.
Hiri nagusiak: Port Howard, Weddell, Goose Green.
Dirua: libera falklandar.
Hizkuntzak: ingeles.
Biztanleak: 3.000 lagun (2006). Biztanleen %70 britainiarrak eta haien ondorengoak dira. Hegoamerikarren gutxiengo txiki bat ere bada (txiletarrak dira gehienak).
Erlijioak: gehienak kristauak dira, hainbat elizatan banatuak (Ingalaterrako Eliza, katolikoak, Eliza libre batua, ebanjelistak, Jehovaren lekukoak, luteranoak, zazpigarren eguneko adbentistak).
Jakingarriak: Atlantikoko hegoaldeko lurralde britainiarra.
 

Faroe uharteak

Faroe uharteak

Herritar izena: faroetar.
Eremua: 1.399 km2.
Hiriburua: Torshavn.
Hiri nagusiak: Klaksvik, Runavik, Vestmanna, Tvoroyri, Fuglafjorohur.
Dirua: koroa faroetar.
Hizkuntzak: faroera eta daniera, biak dira ofizial.
Biztanleak: 48.400 lagun (2012). Faroetar, danimarkar.
Erlijioak: luteranoak dira nagusi. Katolikoak, adbentistak, Jehovaren lekukoak eta beste ere badira, baina gutxiengo dira.
Jakingarriak: administrazio ia independentea duen lurralde danimarkarra.
 

Feroe

Jakingarriak: Ikus Faroe uharteak
 

FIJI

FIJI

Fijiko Errepublika
Herritar izena: fijiar.
Eremua: 18.270 km2.
Hiriburua: Suva (suvatar).
Hiri nagusiak: Lautoka, Labasa, Savusavu, Levuka, Ba, Nadi, Lami.
Dirua: dolar fijiar.
Hizkuntzak: ingeles, fijiera, Fijiko hindi (hirurak dira ofizialak). Badira beste gutxiengo batzuen mintzairak ere: tamilera, bengalera, gujaratera, telugu, biharera. Rotuma uhartean bere hizkuntza polinesiarra dute, rotumera.
Biztanleak: 876.000 lagun (NBE, 2012). Fijiar (%54,3), indiar (%38,1), rotumar (%1,2), europar, txinatar.
Erlijioak: kristau (%58), hindu (%33,7), musulman (%7), sikh (%0,4), sinesgabe (%0,7), beste (% 0,2).
 

FILIPINAK

FILIPINAK

Filipinetako Errepublika
Herritar izena: filipinar.
Eremua: 300.000 km2.
Hiriburua: Manila (manilar).
Hiri nagusiak: Cebu, Davao, Zamboanga, Antipolo, Cagayan de Oro City, Bacolod City, General Santos City, Iloilo City, Iligan City,
Dirua: peso filipinar.
Hizkuntzak: 170 hizkuntza baino gehiago daude Filipinetan. Ingeles (ofiziala), tagalo (ofiziala, %20 inguru; ofizialki filipinera esaten zaio). Bertako beste hamaika hizkuntzak dute milioi bat hiztun baino gehiago: cebuanoera (18,5 m.), ilocanoera (7,7 m.), hiligaynonera edo ilonggoera (%6,9 m.), bikolera (3,7 m.), waray-waray (3,1 m.), kapampanganera, pangasinenseera, kinaray-a, maranaoera, maguindanaoera eta tausug. Gutxiengoen zenbait mintzaira: arabiera, txinera, sindhi, punjabera, japoniera, malaysiera.
Biztanleak: 96,5 milioi (NBE, 2012). Filipinar (%74,7; tagalo %28,1, cebuano %13,1, ilocano %9, bisaya %7,6 (binisaya*), hiligaynon edo ilonggo %7,5, bikol %6, waray %3,4), beste (%25,3; txinatar, amerikar, Asia hegoaldeko, espainiar, europar, arabiar, indonesiar, korear, japoniar...).
Erlijioak: katoliko (%80,9), musulman (%5), ebanjeliko (%2,8), Iglesia ni Cristo (%2,3), aglipayan (%2, Filipinetako Eliza independenteko kideak), bestelako kristau (%4,5), beste (%1,8), zehaztugabe (%0,6), sinesgabe (%0,1).

erdarazeuskaraz
JoloSulu
LuçonLuzon
Región Autónoma del Mindanao Musulmán / Région autonome en Mindanao musulmane / Autonomous Region in Muslim MindanaoMindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa
Visayas / Visayan IslandsBisayak
 

FINLANDIA, SUOMI

FINLANDIA, SUOMI

Finlandiako Errepublika, Suomiko Errepublika
Herritar izena: finlandiar / suomitar.
Eremua: 338.145 km2.
Hiriburua: Helsinki (helsinkiar).
Hiri nagusiak: Hameenlinna, Turku, Mikkeli, Oulu, Rovaniemi, Mariehamn, Tampere.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: finlandiera / suomiera (ofiziala, %92), suediera (ofiziala, %5,6), beste (%2,4; errusiera, estoniera eta samiera edo laponiera). Samiera ofiziala da zenbait udalerritan, eta administrazioarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea dute; 2.500 lagun inguruk hitz egiten dute.
Biztanleak: 5,4 milioi (NBE, 2012). Finlandiar (%93,4), suediar (%5,7), errusiar (%0,4), estoniar (%0,2) ijito (%0,2), sami edo laponiar (%0,1, baina gutxik gorde dute euren hizkuntza).
Erlijioak: luterano (%84,2), ortodoxo (%1,1), bestelako kristau (%1,1), beste (%0,1), sinesgabe (%13,5).

erdarazeuskaraz
Finlandia Genuina / Finlande du Sud-Ouest / Finland Proper / Varsinais-Suomi Jatorrizko Finlandia
Finlandia Meridional / Finlande-MéridionaleHego Finlandia
Finlandia Occidental / Finlande-Occidentale / Länsi-Suomi Mendebaldeko Finlandia
Finlandia Oriental / Finlande-OrientaleEkialdeko Finlandia
Pohjanmaa / OstrobotnieOstrobotnia
Savonie / Savo Savonia
Tavastie / Häme Tavastia
UusimaaNilandia / Uusimaa
Carelia / CarélieKarelia
 

Flandria


Herritar izena: flandriar.
Eremua: 13.522 km2.
Hiriburua: Brusela (bruselar).
Hiri nagusiak: Anberes, Hasselt, Gante, Leuven, Brujas, Limburg (Limburgo.
Hizkuntzak: nederlandera (ofiziala), frantses, yiddish, turkiera, arabiera, amazigera, italiera, espainiera, ingeles, aleman.
Biztanleak: 9 milioi flandriar bizi dira munduan barrena. Belgikan 6,1 milioi bizi dira.
Erlijioak: katoliko (%75) eta beste (gehienak sinesgabeak dira; protestante, judu, musulman gutxiengoak ere badira).
Jakingarriak: Flandria esaten dugunean, kulturalki edo soziologikoki, Flandriako herriaz edo nazioaz ari gara; politikoki, berriz, Belgika osatzen duten hiru eskualdeetako bat da. Erdi Aroan, Belgikako, Frantziako eta Herbehereetako lurrak biltzen zituen. Nederlanderaz, Vlaanderen esaten diote.

erdarazeuskaraz
Antwerp / Amberes / AnversAnberes
Bruges / Brujas / BruggeBrujas
Gent / Ghent / GandGante
Leuven / Louvain / LöwenLovaina
Limbourg / LimburgoLimburg
Oost-Vlaanderen / Flandes Oriental / Flandre orientale / East FlandersEkialdeko Flandria
Vlaams-Brabant / Brabante flamenco / Brabant flamand / Flemish Brabant / Flandriako Brabante
West-Vlaanderen / Flandes Occidental / Flandre Occidentale / West FlandersMendebaldeko Flandria
 

FRANTZIA

FRANTZIA

Frantziako Errepublika
Herritar izena: frantses / frantziar.
Eremua: 547.030 km2.
Hiriburua: Paris (paristar).
Hiri nagusiak: Marseilla, Lyon, Niza, Estrasburgo, Douai-Lens, Rouen, Grenoble.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), okzitaniera, aleman, italiera, bretoiera, katalan, korsikera, nederlandera, euskara, alsaziera; eta etorkinen artean, arabiera, kabiliera edo amazigera, kreolera, portuges, turkiera, txinera (wuera, kantonera, mandarin txinera), vietnamera, khmerera eta beste.
Biztanleak: 63,5 milioi (NBE, 2012). Frantziar, portuges, aljeriar, marokoar, okzitaniar, alsaziar, bretoi, katalan, euskaldun, korsikar eta beste hainbat gutxiengo.
Erlijioak: katoliko (%83-88), musulman (%5-10), protestante (%2), judu (%1), afiliaziorik gabe (%4).
Menpeko herrialdeak: Frantziako administrazioak 18 eskualde edo erregio ditu 2016az geroztik (lehen, 27 zituen). Hamahiru Frantzian bertan daude, eta bost, berriz, itsasoz haraindi. Eskualdeak departamenduz osatuak daude: 96 departamendu metropolikoak dira, eta bost itsasoz bestaldekoak. Kolonia frantsesek estatus bat baino gehiago dute. Batzuk itsasoz haraindiko departamendu eta eskualdea dira (DROM; lehen, DOM-ROM): Guadalupe, Guyana Frantsesa, Martinika, Mayotte eta Reunion. COM izenekorik ere bada (itsasoz haraindiko kolektibitateak): Polinesia Frantsesa, San Bartolome, San Martin, Saint-Pierre eta Mikelune, eta Wallis eta Futuna. Dena dela, Polinesia Frantsesari itsasoz haraindiko herrialdea edo POM deritzo 2004ko estatutuan (pays d'outre-mer). Itsasoz haraindiko lurralde bat ere bada (frantsesez, territoire d'outre-mer, TOM): Frantziaren Lurralde Austral eta Antartikoak. Kolonia bakoitzaren datuak jakiteko, ikus banan-banan. Horiez gain, zenbait uharte Frantziaren menpe daude: Bassas da India, Clipperton uhartea, Europa uhartea.
Transkripzioak: toponimoak idazteko, ikus taulak. Ikus, halaber, Bretainia, Euskal Herria, Herrialde Katalanak, Korsika eta Okzitania.

erdarazeuskaraz
AngoulemeAngulema
AviñonAvignon
BorgoñaBorgoina
Bourbonnais / BorbonesadoBorboierria, -a
CambrayCambrai
CherburgoCherbourg
Côte FleurieCote Fleurie (Normandia)
Côte VermeilleCote Vermeille (Ekialdeko Pirinioak)
Côte d'ArgentAkitaniako kosta / Cote d'Argent (Landak)
Côte d'AzurKosta Urdina (Itsas Alpeak)
Côte d'OpaleCote d'Opale (Pas-de-Calais)
Côte de LumièreCote de Lumiere (Vendee)
Côte de NacreCote de Nacre (Normandia)
Dauphiné / DelfinadoDofinerria, -a
Dunkerque / DunkirkDunkerque
Franco CondadoFranche-Comte
Gascogne / GascuñaGaskoinia
Guyenne / GuyenaGuiena
La RochelleArroxela
Lorraine / LorenaLorrena
LotharingieLotaringia
Lyon / LyonsLyon
Lyonnais / Lyonesado / LeonesadoLyonerria, -a
Orléanais / OrleanesadoOrleanerria, -a
PerpignanPerpinya
ProvenceProventza
RousillonRossello
RuanRouen
Savoie / Savoy / SaboyaSavoia
StrasbourgEstrasburgo
Touraine / TurenaTurena
VersallesVersailles
Frantzia / 2016ra arteko eskualde administratiboak

frantsesezeuskaraz
AlsaceAlsazia
AquitaineAkitania
AuvergneAuvernia
Basse-NormandieNormandia Beherea
BourgogneBorgoina
BretagneBretainia (bretoieraz, Breizh)
CentreErdialdea
Champagne-ArdenneChampagne-Ardenne
CorseKorsika
Franche-ComtéFranche-Comte
Haute-NormandieNormandia Garaia
Ile-de-FranceIle-de-France
Languedoc-RoussillonLanguedoc-Roussillon
LimousinLimousin
LorraineLorrena
Midi-PyrénéesMidi-Pyrenees
Nord-Pas-de-CalaisNord-Pas-de-Calais
Pays de la LoireLoirerria
PicardiePikardia
Poitou-CharentesPoitou-Charentes
Provence-Alpes-Côte-d’AzurProventza-Alpeak-Kosta Urdina
Rhône-AlpesRodano-Alpeak

Kontuan izan eskualde administratiboen izenak ageri direla taula honetan.

Frantzia / Gaur egungo eskualde administratiboak

frantsesezeuskarazhiriburualehen
Auvergne-Rhône-AlpesAuvernia-Rodano-AlpeakLyon2016ra arte, bi eskualde ziren: Auvernia eta Rodano-Alpeak
Bourgogne-Franche-ComtéBorgoina - Franche-ComteDijon2016ra arte, bi eskualde ziren: Borgoina eta Franche-Comte
BretagneBretainiaRoazhon (Rennes) 
Centre-Val de LoireErdialdea-Loira HaranaOrleans2016ra arte, bi eskualde ziren: Erdialdea eta Loirerria
CorseKorsikaAiacciu 
Grand EstEkialde HandiaEstrasburgo2016ra arte, hiru eskualde ziren: Alsazia, Champagne-Ardenne eta Lorrena
Hauts-de-FranceFrantzia GaraiaLille2016ra arte, bi eskualde ziren: Nord-Pas-de-Calais eta Pikardia
Île-de-FranceIle-de-FranceParis 
NormandieNormandiaRouen2016ra arte, bi eskualde ziren: Normandia Beherea eta Normandia Garaia
Nouvelle-AquitaineAkitania BerriaBordele2016ra arte, hiru eskualde ziren: Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes
OccitanieOkzitaniaTolosa2016ra arte, bi eskualde ziren: Languedoc-Roussillon eta Midi-Pyrenees
Pays de la LoireLoirerriaNaoned (Nantes) 
Provence-Alpes-Côte d'AzurProventza-Alpeak-Kosta UrdinaMarseilla
Frantzia / Departamenduak

frantsesezeuskarazeskualdeazenbakia
AinAinAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)01
AisneAisneFrantzia Garaia (lehen, Pikardia)02
AllierAllierAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Auvernia)03
Alpes-MaritimesItsas AlpeakProventza-Alpeak-Kosta Urdina06
Alpes-de-Haute-ProvenceProventza Garaiko AlpeakProventza-Alpeak-Kosta Urdina04
ArdecheArdecheAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)07
ArdennesArdenakEkialde Handia (lehen, Champagne-Ardenne)08
AriègeAriegeOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)09
AubeAubeEkialde Handia (lehen, Champagne-Ardenne)10
AudeAudeOkzitania (lehen, Languedoc-Rousillon)11
AveyronAveyronOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)12
Bas-RhinRhin BehereaEkialde Handia (lehen, Alsazia)67
Belfort (Territoire de)Belfort HerrialdeaBorgoina - Franche-Comte (lehen, Franche-Comte)90
Bouches-du-RhôneRodanoaren AhoakProventza-Alpeak-Kosta Urdina13
CalvadosCalvadosNormandia (lehen, Normandia Beherea)14
CantalCantalAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Auvernia)15
CharenteCharenteAkitania Berria (lehen, Poitou-Charentes)16
Charente-MaritimeItsas CharenteAkitania Berria (lehen, Poitou-Charentes)17
CherCherErdialdea18
CorrèzeCorrezeAkitania Berria (lehen, Limousin)19
Corse-du-SudHego KorsikaKorsika2A
CreuseCreuseAkitania Berria (lehen, Limousin)23
Côte-d’OrCote d’OrBorgoina - Franche-Comte (lehen, Borgoina)21
Côtes-d’ArmorCotes-d’Armor (bretoieraz, Aodou-an-Arvor)Bretainia22
Deux-SèvresDeux-SevresAkitania Berria (lehen, Poitou-Charentes)79
DordogneDordoinaAkitania Berria (lehen, Akitania)24
DoubsDoubsBorgoina - Franche-Comte (lehen, Franche-Comte)25
DrômeDromeAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)26
EssonneEssonneIle-de-France91
EureEureNormandia (lehen, Normandia Garaia)27
Eure-et-LoirEure eta LoirErdialdea28
FinistèreFinistere (bretoieraz, Penn-ar-Bed)Bretainia29
GardGardOkzitania (lehen, Languedoc-Rousillon)30
GersGersOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)32
GirondeGirondaAkitania Berria (lehen, Akitania)33
Haut-RhinRhin GaraiaEkialde Handia (lehen, Alsazia)68
Haute-CorseKorsika GaraiaKorsika2B
Haute-GaronneGarona GaraiaOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)31
Haute-LoireLoira GaraiaAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Auvernia)43
Haute-MarneMarne GaraiaEkialde Handia (lehen, Champagne-Ardenne)52
Haute-SavoieSavoia GaraiaAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)74
Haute-SaôneSaone GaraiaBorgoina - Franche-Comte (lehen, Franche-Comte)70
Haute-VienneVienne GaraiaAkitania Berria (lehen, Limousin)87
Hautes-AlpesAlpe GaraiakProventza-Alpeak-Kosta Urdina05
Hautes-PyrénéesPirinio GaraiakOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)65
Hauts-de-SeineSenako GainakIle-de-France92
HéraultHeraultOkzitania (lehen, Languedoc-Rousillon)34
Ille-et-VilaineIlle-et-Vilaine (bretoieraz, Il-ha-Gwilen)Bretainia35
IndreIndreErdialdea36
Indre-et-LoireIndre eta LoiraErdialdea37
IsèreIsereAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)38
JuraJuraBorgoina - Franche-Comte (lehen, Franche-Comte)39
LandesLandak / LandesAkitania Berria (lehen, Akitania)40
Loir-et-CherLoir-et-CherErdialdea41
LoireLoiraAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)42
Loire-AtlantiqueLoira Atlantikoa (bretoieraz, Liger-Atlantel)Loirerria44
LoiretLoiretErdialdea45
LotLotOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)46
Lot-et-GaronneLot eta GaronaAkitania47
LozèreLozereOkzitania (lehen, Languedoc-Rousillon)48
Maine-et-LoireMaine eta LoiraLoirerria49
MancheMantxaNormandia (lehen, Normandia Beherea)50
MarneMarneEkialde Handia (lehen, Champagne-Ardenne)51
MayenneMayenneLoirerria53
Meurthe-et-MoselleMeurthe eta MoselaEkialde Handia (lehen, Lorrena)54
MeuseMosaEkialde Handia (lehen, Lorrena)55
MorbihanMorbihan (bretoieraz, Mor-Bihan)Bretainia56
MoselleMoselaEkialde Handia (lehen, Lorrena)57
NièvreNievreBorgoina - Franche-Comte (lehen, Borgoina)58
NordNordFrantzia Garaia (lehen, Nord-Pas-de-Calais)59
OiseOiseFrantzia Garaia (lehen, Pikardia)60
OrneOrneNormandia (lehen, Normandia Beherea)61
ParisParisIle-de-France75
Pas-de-CalaisPas-de-CalaisFrantzia Garaia (lehen, Nord-Pas-de-Calais)62
Puy-de-DômePuy-de-DomeAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Auvernia)63
Pyrénées-AtlantiquesPirinio AtlantikoakAkitania Berria (lehen, Akitania)64
Pyrénées-OrientalesEkialdeko PirinioakOkzitania (lehen, Languedoc-Rousillon)66
RhôneRodanoAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)69
SartheSartheLoirerria72
SavoieSavoiaAuvernia-Rodano-Alpeak (lehen, Rodano-Alpeak)73
Saône-et-LoireSaona eta LoiraBorgoina - Franche-Comte (lehen, Borgoina)71
Seine-MaritimeItsas SenaNormandia (lehen, Normandia Garaia)76
Seine-Saint-DenisSena Saint-DenisIle-de-France93
Seine-et-MarneSena eta MarneIle-de-France77
SommeSommeFrantzia Garaia (lehen, Pikardia)80
TarnTarnOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)81
Tarn-et-GaronneTarn eta GaronaOkzitania (lehen, Midi-Pyrenees)82
Val-de-MarneMarne HaranaIle-de-France94
Val-d’OiseOise HaranaIle-de-France95
VarVarProventza-Alpeak-Kosta Urdina83
VaucluseVaucluseProventza-Alpeak-Kosta Urdina84
VendéeVendeeLoirerria85
VienneVienneAkitania Berria (lehen, Poitou-Charentes)86
VosgesVosgeakEkialde Handia (lehen, Lorrena)88
YonneYonneBorgoina - France-Comte (lehen, Borgoina)89
YvelinesYvelinesIle-de-France78
Haute-SaôneSaona GaraiaBorgoina - France-Comte (lehen, Borgoina)70
Frantzia / Koloniak

Kolonia frantziarrek bi estatus dituzte: DROM eta COM. DROMak itsasoz haraindiko departamendu eta eskualdeak dira; COMak, itsasoz haraindiko kolektibitateak. COMen artean, Kaledonia Berriak subiranotasun partekatua du, eta Polinesia Frantsesak itsasoz haraindiko herrialdea da (POM, pays d'outre-mer). Kolonia bakoitzaren datuak jakiteko, ikus banan-banan.


frantsesezestatusaeuskaraz
GuadeloupeDROMGuadalupe
GuyaneDROMGuyana Frantsesa
MartiniqueDROMMartinika
MayotteDROMMayotte
Nouvelle-CaledonieSubiranotasun partekatuaKaledonia Berria
Polynesie FrançaiseCOM (POM)Polinesia Frantsesa
ReunionDROMReunion
Saint-BarthélemyCOMSan Bartolome
Saint-MartinCOMSaint-Martin
Saint-Pierre-et-MiquelonCOMSaint-Pierre eta Mikelune
Wallis-et-FutunaCOMWallis eta Futuna
 

Frisia

Frisia

Herritar izena: frisiar.
Eremua: 3.349 km2.
Hiriburua: Leeuwarden (frisieraz, Ljouwert).
Hiri nagusiak: Sneek, Ijlst, Sloten, Stavoren, Hindeloopen, Workum.
Hizkuntzak: nederlandera, frisiera (360.000-700.000 hiztun artean). Biak dira ofizialak.
Biztanleak: 642.998 lagun.
Erlijioak: protestante (%39), katoliko (%8) eta beste.
Jakingarriak: Frisia kostaldean dago, Ipar itsasoan. Frisieraren lurraldea da, eta Herbehereetako ipar-ekialdea eta Alemania iparreko eta Danimarkako eskualde txiki batzuk hartzen ditu. Ongi bereizi behar dira Frisia eskualde historikoa, batetik, eta Frisiak Herbehereetan duen zatia (Frisia probintzia), bestetik. Frisieraz, 'Fryslan' deritzo; nederlanderaz, 'Friesland'.
Transkripzioak: frisierazko toponimoak guztiz arrotzak zaizkigunez, alemanez edo nederlanderaz idatzita emango ditugu. Dena dela, mugimendu abertzaleari edo hizkuntzari buruz idaztean, frisierazko era jarriko dugu parentesi artean.

nederlanderaz / alemanezfrisieraz
AmelandIt Amelan
BergumBurgum
BerlikumBeritsun
BoslwardBoalsert
BredstedtBraist
BuitenpostButenpost
FranekerFrjentsjer
GorredijkDe Gordyk
HarlingenHarns
HeerenveenIt Hearrenfean
HindeloopenHylpen
HolwerdHolwert
LeeuwardenLjouwert
NoordwoldeNoardwalde
OosterwoldeEasterwalde
Ost-Bargum Aaster-Beergum
SchiermonnikoogSkiermuntseach
SlotenSleat
SneekSnits
StavorenStarum
TerschellingSkylge
VlielandFlylan
WorkumWarkum
Wymbritseradiel (edo IJlst)Drylts
 

Friuli

Friuli

Herritar izena: friulitar.
Eremua: 950.000 km2.
Hiriburua: Udine (friuleraz, Udin).
Hiri nagusiak: Pordenone (Pordenon), Gorizia.
Hizkuntzak: italiera (ofiziala), friulera (furlan du berezko izena), venetoera, esloveniera, alemana. 1999an hizkuntza gutxituak babesteko legea onartu zutenetik, friulera ere ofiziala da. Gaur egun 600.000 hiztun ditu.
Biztanleak: milioi bat. Italiar, esloveniar, aleman.
Jakingarriak: Italiako ipar-ekialdeko eskualdea da. Ez da nahastu behar Friuli-Venezia-Julia eskualde autonomoarekin. Friuli historikoa Udine, Pordenone eta Gorizia probintziek eta beste zenbait udalerrik osatzen dute (egun, Friuli-Venezia-Julia eta Veneto eskualdeen artean banatuta daude Friuli historikoa osatzen duten lurraldeak). Jatorriz Friul da eskualdearen izena.
Transkripzioak: friulerazko toponimoak guztiz arrotzak zaizkigunez, italierazkoak hobetsiko ditugu. Dena dela, bertako abertzaleei edo hizkuntzari buruz idaztean, friulerazko izena ere idatziko dugu parentesi artean.

italierazfriuleraz
AquileiaAquilee
CividaleCividat
GermonaGlemone
GoriziaGurizze (eslovenieraz, Gorica)
LatisanaLatisane
MonfalconeMonfalcon
PordenonePordenon
PortogruaroPuart
San VitoSan Vit
SpilimbergoSpilimberc
TarcentoTarcint
TolmezzoTumiec
UdineUdin
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa