MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

CABO VERDE

CABO VERDE

Cabo Verdeko Errepublika
Herritar izena: caboverdetar.
Eremua: 4.033 km2.
Hiriburua: Praia (praiatar).
Hiri nagusiak: Mindelo, Sao Filipe, Mosteiros, Espargos, Santa Maria, Riveira Brava, Tarrafal, Ribeira Grande, Porto Novo, Sal Rei, Curral Velho, Morrinho, Vila do Maio, Assomada, Cidade Velha, Vila Nova Sintra.
Dirua: ezkutu caboverdetar.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala), kreolera (crioulo deitua).
Biztanleak: 505.000 lagun (NBE, 2012). Mestizo (%71), beltz (%28), europar (%1).
Erlijioak: katoliko (sinesmen tradizionalekin nahastuta), protestante.
 

Cerdeña

Jakingarriak: Ikus Sardinia
 

Ceuta eta Melilla

Ceuta eta Melilla

Herritar izena: ceutar, melillar.
Eremua: Ceutak 18,5 km2 ditu; Melillak, 12 km2.
Hiriburua: Ceuta eta Melilla hiri autonomoak dira.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala), arabiera (daria dialektoa), chelha.
Biztanleak: 76.603 (Ceutan), 69.440 (Melillan). Espainiar, amazig, arabiar.
Erlijioak: katoliko, musulman, judu.
Jakingarriak: Afrikako iparraldeko kolonia espainiarrak. Jatorrizko biztanle musulmanak ez dira arabiarrak, xelha mintzairako amazigak baizik.
 

Cocos uharteak (Keeling)


Eremua: 14 km2.
Hiriburua: West Island.
Hiri nagusiak: Home Island.
Hizkuntzak: malaiera (Cocosetako dialektoak), ingeles.
Biztanleak: 628. Europar, Cocosetako malaiar.
Erlijioak: musulman sunita (%80), beste (%20).
Jakingarriak: Australiaren menpeko uharteak, Asia hego-ekialdean, Indiako ozeanoan.
 

Cook uharteak

Cook uharteak

Herritar izena: cooktar.
Eremua: 240 km2.
Hiriburua: Avarua.
Hiri nagusiak: Mangaia, Amuri, Omoka, Atiu.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), rarotongera edo Cook uharteetako maoriera (ofiziala; hainbat dialekto ditu: tongareva edo penrhyn, rakahanga-manihiki, ngaputoru...), pukapukan.
Biztanleak: 15.600 lagun (NBE, 2012). Polinesiar (81,3), mestizo (%15,4; polinesiar-europar, polinesiar-ez europar), europar (%2,4), beste (%0,9).
Erlijioak: Cook uharteetako Eliza kristaua (%55,9), katoliko (%16,8), zazpigarren eguneko adbentista (%7,9), azken eguneko santuen Eliza (%3,8), bestelako protestante (%5,8), beste (%4,2), zehaztugabe (%2,6), sinesgabe (%3).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia zeelandaberritarra.
 

COSTA RICA

COSTA RICA

Costa Ricako Errepublika
Herritar izena: costarricar.
Eremua: 51.100 km2.
Hiriburua: San Jose (sanjosetar).
Hiri nagusiak: Heredia, Puerto Limon, Alajuela, Puntarenas, Liberia, Nicoya, Caldera, Puerto Quepos, San Isidro, Golfito, Moin.
Dirua: colon costarricar.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala), ingeles. Zenbait hizkuntza amerindiar: maleku, corobici, bribri, cabecar, boruca (desagertzeko zorian), ngabere, teribe.
Biztanleak: 4,8 milioi (NBE, 2012). Zuri eta mestizo (%94); beltz (%3); amerindiar (%1, desagertzeko zorian), txinatar (%1), beste (%1).
Erlijioak: katoliko (%76,3), protestante ebanjeliko (%13,7), Jehovaren lekuko (%1,3), beste protestante (%0,7), beste (%4,8), sinesgabe (%3,2).

erdarazeuskaraz
isla del Coco / île Cocos / Cocos IslandKoko uhartea
 

Curaçao

Curaçao

Herritar izena: curaçaotar.
Eremua: 444 km2.
Hiriburua: Willemstad.
Dirua: Antilletako florin nederlandarra, baina Karibeko florinak ordezkatuko du.
Hizkuntzak: papiamento (%81,2), nederlandera (%8), ingeles.
Biztanleak: 142.000 lagun.
Erlijioak: kristau.
Jakingarriak: 2010eko urrira arte, Holandarren Antillen parte izan zen. Geroztik, lurralde autonomoa da, Herbehereetako Erresumaren barnean.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa